Difference between revisions 3010407 and 3010415 on euwiki

Erratza zuntz-sorta bati kirten luze bat lotuz osatzen den garbiketarako tresna bat da, zoruak garbitzeko erabiltzen dena. Kirten luzeak zorua zutik garbitzeko ahalbidetzen du, makurtu gabe. Erraztatu ondoren, ohikoa da bildutako zikina pala txiki batez jasotzea. Historian zehar, egurrezko makil loturiko landare-zuntz edo zurdak erabiltzen baziren ere, egun zuntz sintetikozko erratzak erabiltzen dira gehienetan. Garbitu beharrekoa nolakoa den, halako erratza erabili behar da: hautsa bildu behar bada, hobe da zuntz meheak dituzten erratzak erabiltzea; zikina larria bada, zuntz lodiagoak egokiagoak dira.


Landare-zuntzez egindako erratzak salgai.
Erratz mota zenbait dago, zoruan egin beharreko garbiketa nolakoa den erabili beharrekoak.
Langile bat zorua erraztatzen.