Difference between revisions 4712843 and 4712870 on euwiki[[Fitxategi:Smooches (baby and child kiss).jpg|thumbnail|Muxuen bidez sentimenduak adierazten ditugu eta, halaber, emozioak gogoratzen ditugu.]] '''Adimen emozionala''' pertsona batek era orekatuaz [[emozio]]ak adierazteko eta besteenak ulertzeko [[trebezia psikologiko]]en multzoa da. Informazio hori erabiliz norberaren pentsaera eta portaera era egoki batez antolatu ahal da. Beste definizio baten arabera “adimen emozionala [[sentimendu]]en, [[nortasuna]]ren eta bulkada [[morala]]ren lotura bihurtzen da”.<ref>[http://www.hikhasi.com/artikulua/659 Milagros Pollán irakaslearen definzioa]</ref> Kontzeptua [[XX. mende]]an zehar joan zen lantzen baina [[Daniel Goleman]] psikologoa eta kazetaria ezagutarazi egin zion publiko zabalari, hasiera batean ''Emotional Intelligence'' (Adimen emozionala) ([[1996]]) liburuari esker.<ref>Bantam Books. 1996.</ref> == Adimen emozionalaren izaera == Daniel Golemanen aipatutako liburuan adimen mota honen ezaugarri nagusiak aipatzen dira:<ref>Goleman, Daniel (1996). ''Inteligencia emocional'' (4.ed.). Bartzelona: Kairos. 61.or. ISBN 978-84-7245-371-5.</ref> * gure buruaru motibatzeko ahalmena * nahiz eta frutrazioak izan, geure gogo biziei ekiteko ahalmena * bulkadak kontrolatzeko ahalmena * sariak atzeratzeko ahalmena * gure gogo egoera moldatzeko ahalmena * angustia sahiesteko ahalmena, gure adimen fakultateetan horren eragina mugatzeko * enpatizatzeko eta besteengan konfiantza izateko ahalmena Goleman ustez pertsona batek ahalmen hauetan habila izatea garrantzia handia du haren bizitzan, maila intelektuala baino gehiago. [[Adimen-koziente]]a altua izatea, berez, ez du ziurtatzen pertsona baten arrakasta bizitzan, koziente hori adimen emozionalarekin lotuta ez badator.<ref>Goleman, Daniel (1996), 78.or.</ref> ==Erreferentziak== {{erreferentzia_zerrenda}} ==Bibliografia== * [[Daniel Goleman]]: ''Emotional Intelligence''. Bantam Books. 1996. ISBN 978-0-553-38371-3. == Kanpo loturak == * {{eu}}: [http://www.hikhasi.com/artikulua/659 [[Adimen emozionala]]ri buruzko artikulua [[Hik Hasi aldizkaria]]n.] * {{es}}: [http://www.inteligencia-emocional.org Adimen emozionalari buruzko ataria.] * {{en}}: [http://www.casel.org Collaborative for Academic, Social and Emotional Learnin.] * {{en}}: [http://www.danielgoleman.info Daniel Golemanen webgune ofiziala.] [[Kategoria:Adimena]] All content in the above text box is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike license Version 4 and was originally sourced from https://eu.wikipedia.org/w/index.php?diff=prev&oldid=4712870.
![]() ![]() This site is not affiliated with or endorsed in any way by the Wikimedia Foundation or any of its affiliates. In fact, we fucking despise them.
|