Difference between revisions 4892656 and 5427069 on euwiki

[[Fitxategi:Coal.jpg|thumb|right|Ikatza, erregai fosil mota.]]

'''Erregai fosila''' [[Lurra]]ren [[litosfera]]n aurkitutako [[hidrokarburo]]ak dira, [[erregai]] gisa erabiliak. Egun, erregai fosilak energia sortzeko lehengai nagusia dira, munduko energia premien %90 betetzen dute eta. 

Erregai hauek bukatzeko arriskuak beste energi mota batzuk bilatzera bultzatu gaitu. Erabiltzen ditugun lehengaien zati handi erregai fosilak dira: ikatza, petrolioa eta gasa. Erretzean karbono dioxidoa eratzen dute

Eguzkia da gure planetan dagoen [[energia]]ren zatirik handienaren iturria. Bera da haizeen arduraduna, gainazaleko uren lurrintzearena, hodeiak sortu eta hodeien eta eurien eragitearena. Eguzkiaren beroa eta argia dira zelula bakarreko [[landare]] eta [[animalia|animalien]] garapenerako beharrezko diren erreakzio kimiko ugarietarako oinarriak. Eta landare eta animalia horiek dira, mendeen poderioz, gaur egun erabiltzen ditugun erregai fosilak sortu zituztenak. 

== Energia-sortze prozesua ==


Energiaren kontserbazio-printzipioak dioenez, energia ez da sortzen ez deuseztatzen; eraldatu egiten da soilik. Natur inguruneIngurune naturalak funtzionatzen baldin badu, energia eraldatu eta izaki bizidun batzuetatik besteetara igaroko da. Landareek [[eguzki-energia]] energia kimiko bihurtzen dute, eta hori beren zeluletan metatzen da. Animalia belarjaleek, jatorri begetala duten elikagaien bidez, energia kimikoa erdiesten dute, beren molekuletan gordetzen dute, eta gerora animalia haragijaleenganaino iritsiko da energia hori. Horrek esan nahi du energia lortzeko, energia gordeta duen gorputz batetik hartu behar dugula, eta gero eraldatu. Gorputz horiei energia-iturriak deitzen zaie.

{{commonskat}}

[[Kategoria:Erregai fosilak]]