Difference between revisions 4975052 and 4986646 on euwiki

[[Fitxategi:Smooches (baby and child kiss).jpg|thumbnail|Muxuen bidez sentimenduak adierazten ditugu eta, halaber, emozioak gogoratzen ditugu.]]
'''Adimen emozionala''' pertsona batek era orekatuaz [[emozio]]ak adierazteko eta besteenak ulertzeko [[trebezia psikologiko]]en multzoa da. Informazio hori erabiliz norberaren pentsaera eta portaera era egoki batez antolatu ahal da. Beste definizio baten arabera, “adimen emozionala [[sentimendu]]en, [[nortasun]]aren eta bulkada [[mora(contracted; show full)

== Adimen emozionalaren izaera ==
Daniel Golemanen aipatutako liburuan adimen mota honen ezaugarri nagusiak aipatzen dira:<ref>Goleman, Daniel (1996). ''Inteligencia emocional'' (4.ed.). Bartzelona: Kairos. 61.or. ISBN 978-84-7245-371-5.</ref>
* gure buruar
ui motibatzeko ahalmena
* nahiz eta frustrazioak izan, geure gogo biziei ekiteko ahalmena
* bulkadak kontrolatzeko ahalmena 
* sariak atzeratzeko ahalmena 
* gure gogo egoera moldatzeko ahalmena 
* angustia sahiesteko ahalmena, gure adimen fakultateetan horren eragina mugatzeko 
* enpatizatzeko eta besteengan konfiantza izateko ahalmena 

Goleman ustez pertsona batek ahalmen hauetan habila izatea garrantzia handia du haren bizitzan, maila intelektuala baino gehiago. [[Adimen-koziente]]a altua izatea, berez, ez du ziurtatzen pertsona baten arrakasta bizitzan, koziente hori adimen emozionalarekin lotuta ez badator.<ref>Goleman, Daniel (1996), 78.or.</ref>

==Erreferentziak==
{{erreferentzia_zerrenda}}

==Bibliografia==
* [[Daniel Goleman]]:  ''Emotional Intelligence''. Bantam Books. 1996. ISBN 978-0-553-38371-3.

== Kanpo loturak ==
* Milagros POLLÁN RUFO: [http://www.hikhasi.com/artikulua/659 «GOLEMAN, Daniel: Adimen emozionala, autokontrolean aurreratzen»], ''Hik Hasi'', 58. zenbakia, 2001eko maiatza.
* [[Gipuzkoako Foru Aldundia]]: [http://www.emozioak.net/index.php/eu/adimen-emozionala/adimen-emozionala.html Gipuzkoan ikaskuntza emozionala eta soziala]
* {{es}} [http://www.inteligencia-emocional.org ''Inteligencia Emocional''], adimen emozionalari buruzko webgunea.
* {{en}} [http://www.casel.org Collaborative for Academic, Social and Emotional Learning erakundearen webgunea].
* {{en}} [http://www.danielgoleman.info Daniel Golemanen webgune ofiziala].

[[Kategoria:Adimena]]