Difference between revisions 6026536 and 6026538 on euwiki[[Fitxategi:Smooches (baby and child kiss).jpg|thumbnail|Muxuen bidez sentimenduak adierazten ditugu eta, halaber, emozioak gogoratzen ditugu.]] '''Adimen emozionala''' pertsona batek era orekatuaz [[emozio]]ak adierazteko eta besteenak ulertzeko [[trebezia psikologiko]]en multzoa da. Informazio hori erabiliz norberaren pentsaera eta portaera era egoki batez antolatu ahal da. Beste definizio baten arabera, “adimen emozionala [[sentimendu]]en, [[nortasun]]aren eta bulkada [[moral]]aren lotura bihurtzen da”.<ref>[http://www.hikhasi.com/artikulua/659 Milagros Pollán irakaslearen definzioa]</ref> Kontzeptua [[XX. mendea]]n zehar joan zen lantzen baina [[Daniel Goleman]] psikologoa eta kazetaria ezagutarazi egin zion publiko zabalari, hasiera batean ''Emotional Intelligence'' (Adimen emozionala) ([[1996]]) liburuari esker.<ref>Bantam Books. 1996.</ref> == Kontzeptuaren garapena zerbait == ⏎ ⏎ XX. mendeko hasiera ikerlari batzuek adimenaren definizio zabalduenetan alde [[kognizio|kognitiboek]] erabateko nagusitasuna zutela ikusi zuten. Batez ere [[memoria (argipena)|memoria]] eta problemak ebazteko ahalmena baloratzen zen. Hala ere aipatutako ikerlariak elementu ez kognitiboen garrantzia hasi ziren ikusten. Horrela [[Robert L. Thorndike]], [[1920]], "[[gizarte adimena]]" ideia plazaratu zuen; horren bitartez beste pertsonei ulertzeko eta motibatzeko ahalmena deskribatu zuen.<ref>"An evaluation of the attempts to measure social intelligence". ''Psychological Bulletin'' (34): 275-284 or. 1937</ref>. [[1940]]an, [[David Wechsler]] [[adimendu]]arekin lotuta ez dauden faktore batzuen eragina adimenaren portaeraren gainean deskribatu zituen; halaber, esan zuen, adimen-testak ez ziren osoak izango faktore horiek kontutan hartzen ez ziren bitartean. Aitzindari hauen lanek ez zuten arrakasta handirik lortu, zoritxarrez. [[1983]]an [[Howard Gardner]], ''Multiple Intelligences. The Theory in Practice''<ref>http://www.amazon.com/Multiple-Intelligences-Practice-Howard-Gardner/dp/B000N3T4SI/ref=sr_1_5?s=books&ie=UTF8&qid=1342640374&</ref> bere liburuan, zera azaldu zuen: adimen adierazleek, esaterako [[adimen-koziente]], gaitasun kognitibo osoa ez dute neurtzen, ezin dute ez badute "pertsonen arteko adimena" eta "norberako adimena" kontutan hartzen. Adimen emozional kontzeptua lehen aldiz erabiltzeko ohorea [[Wayne Payne]]ri ematen zaio ([[1985]])<ref>''A study of emotion: developing emotional intelligence; self integration; relating to fear, pain and desire''. Dissertation Abstracts International, 47, p. 203A (University microfilms No. AAC 8605928)</ref> baina bere aurretik, M. Beldoch (1964)<ref>"Sensitivity to expression of emotional meaning in three modes of communication". J. R. Davitz eta beste batzuk, ''The Communication of Emotional Meaning'', McGraw-Hill, 31-42 or.</ref> Stanley Greenspan, B. Leuner (1966), [[Stanley Greenspan]], [[Peter Salovey]] eta [[John D. Mayer]] (1989) antzeko proposamenak kaleratu zituzten. Azkenik, 1996an [[Daniel Goleman]]ek kontzeptua zabaldu zuen. == Adimen emozionalaren izaera == [[Daniel Goleman]]en aipatutako liburuan, adimen mota honen ezaugarri nagusiak aipatzen dira:<ref>{{en}} [[Daniel Goleman]]: ''Emotional Intelligence''. Bantam Books. 1996. ISBN 978-0-553-38371-3./ {{es}} Goleman, Daniel (1996). ''Inteligencia emocional'' (4.ed.). Bartzelona: Kairos. 61.or. ISBN 978-84-7245-371-5.</ref> * geure burua motibatzeko ahalmena * nahiz eta frustrazioak izan, geure gogo biziei ekiteko ahalmena * bulkadak kontrolatzeko ahalmena * sariak atzeratzeko ahalmena * gure gogo egoera moldatzeko ahalmena * larrimina saihesteko ahalmena, gure adimen fakultateetan horren eragina mugatzeko * enpatizatzeko eta besteengan konfiantza izateko ahalmena [[Daniel Goleman]]en ustez pertsona batek ahalmen hauetan abila izatea garrantzia handia du haren bizitzan, maila intelektuala baino gehiago. [[Adimen-koziente]]a altua izatea, berez, ez du ziurtatzen pertsona baten arrakasta bizitzan, koziente hori adimen emozionalarekin lotuta ez badator.<ref>Goleman, Daniel (1996), 78.or.</ref> == Erreferentziak == {{erreferentzia_zerrenda}} == Bibliografia == * [[Daniel Goleman]]: ''Emotional Intelligence''. Bantam Books. 1996. ISBN 978-0-553-38371-3. == Kanpo loturak == * Milagros POLLÁN RUFO: [http://www.hikhasi.com/artikulua/659 «GOLEMAN, Daniel: Adimen emozionala, autokontrolean aurreratzen»], ''Hik Hasi'', 58. zenbakia, 2001eko maiatza. * [[Gipuzkoako Foru Aldundia]]: [http://www.emozioak.net/index.php/eu/adimen-emozionala/adimen-emozionala.html Gipuzkoan ikaskuntza emozionala eta soziala] * {{es}} [http://www.inteligencia-emocional.org ''Inteligencia Emocional''], adimen emozionalari buruzko webgunea. * {{en}} [http://www.casel.org Collaborative for Academic, Social and Emotional Learning erakundearen webgunea]. * {{en}} [http://www.danielgoleman.info Daniel Golemanen webgune ofiziala]. [[Kategoria:Adimena]] [[Kategoria:Emozioak]] All content in the above text box is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike license Version 4 and was originally sourced from https://eu.wikipedia.org/w/index.php?diff=prev&oldid=6026538.
![]() ![]() This site is not affiliated with or endorsed in any way by the Wikimedia Foundation or any of its affiliates. In fact, we fucking despise them.
|