Difference between revisions 6214096 and 6214143 on euwiki{{HezkuntzaPrograma}} {{argitzeko|materiaren egoerari|Solido (argipena)}} {{argitzeko|Zaragozako probintziako udalerria da|Gotor (Aragoi)}}⏎ ⏎ Egoera '''solidoa''' [[deformazio]]arekiko eta [[bolumen]] aldaketekiko erresistentea den [[materiaren egoera]] bat da. [[Presio]]a konstante mantenduz eta [[tenperatura]] baxuan, solidoek gehienetan [[kristal-egitura]]k osatzen dituzte. Horri esker, [[indar]]rak jasan ditzake itxura batean deformatu gabe. Hortaz, multzo zurrunak, konprimiezinak, gogorrak eta erresistenteak izan ohi dira. Bolumen konstantea daukate eta ez dira hedatzen. Solido batek propietate berezi hauek dauzka: * [[Elastikotasun]]a: Solido batek bere jatorrizko egoerara itzultzen da deformatua izan ondoren. * [[Hauskortasun]]a: Solido bat zati askotan hauts daiteke. * [[Gogortasun]]a: Solido bat gogorra da bigunago batek ezin duenean urratu. * Forma mugatua: Forma definitua daukate, aski zurrunak dira eta ez dute jariorik eragiten, gasek eta likidoek bezala. * Bolumen mugatua. * [[Dentsitate (argipena)|Dentsitate]] handia. * [[Inertzia]]: Solidoek beren egoera aldatzeko erresistentzia erakusten dute. * [[Xaflakortasun]]a: Solidoetatik deformazio bidez xaflak sortzeko propietatea da. * [[Harikortasun]]a: Solidoetatik hariak sortzeko gaitasuna da. Ezagutzen den solidorik arinena, [[aerogel]] deiturikoa, gizakiak egindakoa da. Inoiz sortutako aerogelik arinenak 1,9 [[miligramo|mg]]/cm³-ko dentsitatea dauka, alegia, uraren dentsitatearen 1/530. Solidorik dentsoena [[osmio]]a da: 22,6 g/cm³-ko dentsitatea dauka. == Ikus, gainera == {{commonskat}} * [[Likido]] * [[Gas]] * [[Solidotze]] [[Kategoria:Materiaren egoerak]] All content in the above text box is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike license Version 4 and was originally sourced from https://eu.wikipedia.org/w/index.php?diff=prev&oldid=6214143.
![]() ![]() This site is not affiliated with or endorsed in any way by the Wikimedia Foundation or any of its affiliates. In fact, we fucking despise them.
|