Difference between revisions 6836319 and 6836393 on euwiki

Nahikari García Pérez (Urnieta, 1997ko martxoaren 10a -) gipuzkoar futbolaria da. Errealean jolasten du aurrelari bezala. 

== Biografia ==
Nahikari betidanik izan da futbolzalea. Txikitatik aritu da [[Urnieta|Urnietako]] kaleetan jolasean eta 9 urte zituela [[Añorga Kultur eta Kirol Elkartea|Añorga KKEkra]] joan zen.
[[File:Nahikari garcia.jpg|thumb|Nahikari Garcia errealeko kapitaina.]]
[[2014|2014an]] [[Real Sociedad (emakumezkoen taldea)|Realak]] fitxatu zuen 16 urte zituela. Urte berean debutatu zuen eta [[Espainiako Emakumezkoen Futbol Superliga|Emakumezkoen Superligan]] [[Levante|Levanteren]] aurka 90 minutuak jokatu zituen.

== Espainiako Selekzioa ==
2013an Espainiako selekzioak deitu zuen 17 urtekoekin jolastera Nahikarik 16 urte zituela. Urte berean ekainaren 28an Suitzako Eurokopan brontzezko domina irabazi zuten. 3. edo 4. gelditzeko partiduan Nahikarik gol bat sartu zuen Belgikaren aurka 0-4 irabaziz.
2014ko apirilean Munduko azpitxapelketa lortu zuen 17 urte azpiko selekzioarekin Costa Rican. Nahikari taldeko goleatzailea izan zen 5 golekin eta finalean Japoniaren aurka 2-0 galdu zuten.
Urte berean Europako azpitxapelketa irabazi zuen nahikarik Selekzioarekin baina oraingoan 19 urteko kategorian.  Norvegian ospatu zen txapelketa eta finalean Holandaren aurka 0-1 irabazi zuten.
2015eko uztailean, Espainiako 19 urte azpiko taldearekin, berriri lortu zuen Europako bigarren postua. Finalean Suediaren aurka galdu egin zuten 3-1. Txapelketako azken fasean, nahikarik gol bat sartu zuen.