Difference between revisions 7989679 and 8091996 on euwiki

{{Autopromozioa}}  
{{biografia infotaula automatikoa}}
'''Inar Lezaun Merlo'''{{#tag:ref|Gizonezko baten izen berezia denean, Euskaltzaindiak arautua du ''h'' hizkiarekin idaztekoa dela, ''Inhar'', baina pertsona honen aukera pertsonala da ''h'' gabe idaztea (ikus [https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_ecoeoda&task=izenaIkusi&Itemid=469&lang=eu&kodea=5670 «Inhar»], ''Euskal Onomastikaren Datutegia'', Euskaltzaindia). ''Inar'' izenak euskaraz «egunaren lehenengo eguzki izpia» esan nahi du, bai eta «txinparta» ere (ikus [https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?antzekoak=ez&option=com_hiztegianbilatu&view=frontpage&layout=aurreratua&Itemid=410&lang=eu&bila=bai&sarrera=Inar «inar»], ''Euskaltzaindiaren Hiztegia'').|group="oh"}} ([[Iruñea]], [[Nafarroa Garaia]], [[2001|2001]]eko]] [[Abenduaren 3|abenduaren 3a]]a) [[musikari]] multiinstrumentista eta [[Konpositore|konpositorea]]a da. Genero eta mota askotako musika konposatu ohi du.

== Bizitza ==

=== Lehen urteak ===

Inar Lezaun Nafarroako familia batean hazi zen [[Iruñea|Iruñean]]n. Gurasoak gitarra klasikoa jotzen zuten, eta arreba gazteak [[Zehar txirula|zeharkako txirula]]. Inarrek dio gitarra elektrikoa jotzen hasi zela bere aitak   egun batean [[Pink Floyd]] taldearen [[The Wall]] diska jarri eta [[Comfortably Numb]] abestiaren gitarra soloak liluratu zuelako. Gainera, dibertigarria zirudien eta denborarekin Pink Floyd taldea ez ezik, musika talde gehiagoren interesa piztu zitzaion, haien artean [https://dreamtheater.net/ Dream Theater], [[Sorotan Bele]],   Briganthya, [[Rush]], [[Genesis (musika taldea)|Genesis]], [[Yes]], [[Queen]],   [[Jethro Tull]] eta [http://www.porcupinetree.com/ Porcupine Tree]. [https://www.pamplona.es/escuelademusica Joaquín Maya] musika eskolan ikasi zuen, Iruñean.

=== Musika eskolan ===
[[Filetxategi:Txistu.jpg|thumb|Txistua]]
Gitarrekiko interesik handiena hamaika urte zituenean piztu zitzaion, akademia batean ikasten hastean, hain zuzen ere. Urtebete geroago, argi zeukan bere musika ibilbidea hasi nahi zuela, eta Joaquín Maya musika eskolan matrikulatu zen. Instrumentuak aukeratzerakoan, [[Txistu (musika tresna)|Txistuaren]] soinuak liluratu zuen, ''(euskal hiru zuloko txirula ezaguna, esku batekin jotzen dena, beste eskua "tamboril" izeneko danbor bat batera jotzeko)''. Orduan, txistulari bidea jarraitzea   erabaki zuen, gitarrak bere kabuz jotzen jarraitu zuen bitartean. Instrumentu honi denbora andana eskaini zion, hain da horrela, egunero zortzi ordu praktikatzera iritsi zela, bere lagun eta bateriajolearekin (Aimar Lana). Harekin elkartzen zen, taldean jo eta konposatzeko asmoz. Garai hartan musika konposizioarekiko zuen grina eta gaitasuna aurkitu zituen, eta musika eskolako bandarako ([[biolin]], [[biola]], [[biolontxelo]], [[kontrabaxu]], [[piano]], [[Txistu (musika tresna)|txistu]], [[Txistu handi|silbote]], [[harpa]] eta [[Perkusio instrumentu|perkusioz]] osatua zegoena) konposatu zituen hainbat obra. Hauek beren lehen konposizioak interpretatu zituzten, esaterako, ''The Song Of Forest''<ref>Ikusi: https://www.youtube.com/watch?v=4aH1C4Pal2Q</ref> eta '' Wilderness''<ref>Ikusi: https://www.youtube.com/watch?v=7s_bOMsP3Pw</ref>.

=== Pablo Sarasate kontserbatorioan ===

Musika eskolan lau urte pasa ondoren, Iruñeako '''[[Pablo Sarasate Musika Kontserbatorio Profesionala|Pablo Sarasate]]'''<ref>Pablo Sarasate Iruñeako, [[Nafarroa Garaia|Nafarroa Garaiko]] biolin jotzailea eta musikagile arrakastatsua izan zen, eta bere omenez ipini zitzaion izen hori [[Pablo Sarasate Musika Kontserbatorio Profesionala|Musika Kontserbatorio Profesionalari]].</ref> musika kontserbatorio profesionalean sartzeko azterketara aurkeztu zen. Txistuarekin hainbat   obra interpretatu zituen, ''[https://www.youtube.com/watch?v=YeRXIW93Hbk "La Furstenberg"]''<ref>Ikusi: https://www.youtube.com/watch?v=YeRXIW93Hbk</ref> adibidez, eta zentroan onartu zuten. Bere bizitzako garai honetan maiz konposatzen hasten da, teknika hobetzen du eta bere estilo nagusiak finkatzen ditu: Folk, Celtic, Rock, Metal, Rock eta metal progresiboa, Folk-Metal, musika orkestrala, musika emozionala, Epika, Erdi Arokoa, fantasiak, operak, sinfoniak, euskal musika tradizionala, dantzak eta munduko musika. Argi dago musika estilo ezberdinak sortzea gustatzen zitzaiola eta elkarrekin nahasten zituen. Horrela, urteak pasa ahala, musika talde bat osatu zuen, bere lagun Aimar Lana bateria jotzailearekin eta Uxue García abeslari gisa. Inarrek gitarrak, teklatua eta beste hainbat instrumentu jotzen ditu taldean. Inarren eta Aimarren artean   lehen diskoa konposatzen hasi ziren, rock progresibo estilokoa, sei kantuekin, baina hiru kideen ikasketak direla eta, hiru urte behar izan zituzten konposizioa erabat amaitzeko. Gaur egun, diskoaren azken xehetasunak konposatzen eta hobetzen ari dira, grabatu aurretik.

=== Lehen albuma ===

2019ko urriaren 18an Inarrek bere lehenengo bakarkako diskoa kaleratu zuen   ''"Green Dreams"''<ref>Ikusi: https://www.youtube.com/watch?v=-ZwJC-E8jqA&feature=youtu.be</ref>, "Inarland"   izenburupean.

=== Gaur egun ===

Gaur egun, Inar bere azken urteak kontserbatorioan ikasten ari da, eta aldizka bere musika YouTube-ra igotzen du. Bakarkako hurrengo diskoa izango dena konposatzen ari da, eta bere taldearekin laster grabatuko duen diskoa ere prestatzen ari da.

== Eraginak ==

=== Txistulariak ===
[[Fitxategi:Isidro_Ansorena_txistularia.jpg|thumb|Isidro Ansorena txistularia]]
Beraregan gehien eragin duten txistulariak [[Isidro Ansorena]], [[Jose Ignazio Ansorena]], [[Garikoitz Mendizabal]] (Bilboko txistulari udal taldeko kidea), Alfonso Iturria Amadoz (Inarren irakaslea eta aitzin musikan aditua) eta Aitor Urquiza Cirauqui (Inarren irakaslea eta dantza musikan aditua) izan dira.
[[Fitxategi:Txistu_eta_danbolinak.jpg|thumb|Txistu eta danbolinak]]

=== Gitarra-jotzaileak ===

Inarren estiloan gehien eragin duten gitarra-jotzaileak [[David Gilmour]] (Pink Floyd-etik), [[:es:John_Petrucci|John Petrucci]] (Dream Theater-tik) Steve Vai, Alex Lifeson ( Rush-etik), [[Brian May]] (Queen), Steve Howe (Yes, gaur egun Asian), Allan Holdsworth, Steve Morsey mitikoa eta   [[Stevie Ray Vaughan]] izan dira. Hala ere, beregan eragin handiena izan duenak eta gitarra-jotzaile gogokoena dena, [[David Gilmour]]   da.  

=== Musikagileak ===

Horiez gain, Inarrek hainbat elkarrizketatan adierazi du bere konposizio moduan gehien eragin duten konpositoreak BrunuhVille, Adrian Von Ziegler, Antti Martikainen, Tartalo Music, Julian Lehmann, [[Hans Zimmer]], Peter Crowley, [[Garikoitz Mendizabal]], [[Phil Collins]], direla; Harry Gregson-Williams, [[John Williams]] eta John Powell dira, besteak beste.  

=== Taldeak ===

Bestalde, Moron Police, [[Pink Floyd]], Eluveitie, Green Summer, [[Fauna|Faun]], Briganthya, Kamelot, SuidAkrA, Ambulancia Irlandesa, [[Gwendal]], [[Sorotan Bele]], [[Jethro Tull]], [https://dreamtheater.net/ Dream Theater], [[Genesis (musika taldea)|Genesis]], Rush, [[Queen]], [[Anatema|Anathema]], Gazpacho eta [http://www.porcupinetree.com/ Porcupine Tree] bezalako taldeek ere eragin dute.

== Sariak ==

=== Txistulari Sariak ===

Orain arte, hiru sari irabazi ditu txistulari gisa:

- 2016ko martxoaren 19an, [[Hernani|Hernaniko]]ko XI. Txistulari Gazteen Txapelketan<ref>Hernaniko Txistulari Gazteen Txapelketa, 2004 urtetik Hernanin ospatzen den Txistu txapelketa da. Bertan bi kategoria daude: Bakarkakoa eta taldekoa. Bakoitzaren barnean adin azpikategoriak daude. Hernanin ospatzen da [[Isidro Ansorena]] txistulari arrakastatsua bertakoa zelako.</ref>, taldeen kategorian hirugarren saria irabazi zuen.    

- 2017ko martxoaren 25ean, [[Hernani|Hernaniko]]ko XII. Txistulari Gazteen Txapelketan, taldeen kategorian bigarren saria irabazi zuen.
[[Fitxategi:2017,_XII_Hernaniko_Txistulari_gazteen_Txapelketa,_taldean.jpg|thumb|2017, XII Hernaniko Txistulari gazteen Txapelketa, taldean]]
[[Fitxategi:2017,_XII_Hernaniko_Txistulari_Gazteen_Txapelketa.jpg|thumb|2017, XII Hernaniko Txistulari Gazteen Txapelketa]]

- 2018ko martxoaren 26an, [[Hernani|Hernaniko]]ko XIII. Txistulari Gazteen Txapelketan, taldeen kategorian lehenengo saria irabazi zuen.
[[Fitxategi:XIII,_Hernaniko_txistulari_gazteen_txapelketa,_2018.jpg|thumb|XIII, Hernaniko txistulari gazteen txapelketa, 2018]]

=== Konposizio sariak ===

Bere bizitza musikalean zehar, bi konposizio sari irabazi ditu:

(contracted; show full)* ''No Country Man''. Obra abestua, rock progresibozkoa eta countryzkoa.
* ''Strangers''. Obra abestua, rock progresibozkoa.
* ''Owner Of The World''. Obra abestua, rock progresibozkoa.
* ''Hyperion''. Obra abestua, rock progresibozkoa.
* ''Master Of Time''. Obra abestua, rock progresibozkoa.

=== Bertsioak ===
[[Fi
letxategi:Txistu.jpg|thumb|Txistua]]
* ''[https://www.youtube.com/watch?v=YeRXIW93Hbk La Fustemberg]''. Inarrek txistuarekin egindako bertsioa, non akonpainamendurako piano eta soka laukote baten konponketa egin duen.

== Oharrak ==
<references group="oh" />

== Erreferentziak ==
{{Erreferentzia zerrenda}}
[[Filetxategi:Inar Lezaun Merlo.png|thumb|Inar Lezaun Merlo, Pablo Sarasate kontserbatorioan]]

== Bibliografia ==

* "Soinutresnak euskal herri musikan" ([[Juan Mari Beltran]], "[[Egin (egunkaria)|Egin]]" biblioteka, [[1996]]).

== Kanpo estekak ==

(contracted; show full)
* [https://photos.google.com/share/AF1QipNu_y13qBKtaHlScLqC1XC4p0p4449aypp6TFSmPMst5wwmK4mhF3eOqPqpf2GxxA?key=NzJJRkd3anBfWFNMSGVVYjkyQ2FYYnQ2OGtfQi13/ Argazkiak: XII.Txistulari Gazteen txapelketa-2017-] {{eu}}
* [https://photos.google.com/share/AF1QipNzgSJVkYxGFJYB4ui0PNWaqu7MfCcGfCyrSnsYSBiYNxLdCi3__mFBU8PiGHb73A?key=RDd3Z2JhMkx2M1h3cnQ1eFczRGtQbkV2S0p5QWJR/ Argazkiak: XIII.Txistulari Gazteen txapelketa-2018-] {{eu}}

[[Kategoria:Txistulariak]]
  
[[Kategoria:Iruindarrak]]