Difference between revisions 8355474 and 8355542 on euwiki

{{HezkuntzaPrograma|Musika, antzerkia eta dantzAutopromozioa}}
{{Bbiografia_  infotaula_  automatikoa}}


'''Inar Lezaun Merlo'''{{#tag:ref|Gizonezko baten izen berezia denean, Euskaltzaindiak arautua du ''h'' hizkiarekin idaztekoa dela, ''Inhar'', baina pertsona honen aukera pertsonala da ''h'' gabe idaztea (ikus [https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_ecoeoda&task=izenaIkusi&Itemid=469&lang=eu&kodea=5670 «Inhar»], ''Euskal Onomastikaren Datutegia'', Euskaltzaindia). ''Inar'' izenak euskaraz «egunaren lehenengo eguzki izpia» esan nahi du, bai eta «txinparta» ere (ikus [https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?antzekoak=ez&option=com_hiztegianbilatu&view=frontpage&layout=aurreratua&Itemid=410&lang=eu&bila=bai&sarrera=Inar «inar»], ''Euskaltzaindiaren Hiztegia'').|group="oh"}} ([[Iruñea]], [[Nafarroa Garaia]], [[2001]]eko [[abenduaren 3]]a) [[musikari]] multiinstrumentista eta [[konpositore]]a da. Genero eta mota askotako musika konposatu ohi du.

== Bizitza ==

=== Lehen urteak ===

Inar Lezaun Nafarroako familia batean hazi zen [[Iruñea]]n. Gurasoak gitarra klasikoa jotzen zuten, eta arreba gazteak [[Zehar txirula|zeharkako txirula]]. Inarrek dio gitarra elektrikoa jotzen hasi zela bere aitak egun batean [[Pink Floyd]] taldearen [[The Wall]] diska jarri eta [[Comfortably Numb]] abestiaren gitarra soloak liluratu zuelako. Gainera, dibertigarria zirudien eta denborarekin Pink Floyd taldea ez ezik, musika talde gehiagoren interesa piztu zitzaion, haien artean [https://dreamtheater.net/ Dream Theater], [[Sorotan Bele]], Briganthya, [[Rush]], [[Genesis (musika taldea)|Genesis]], [[Yes]], [[Queen]], [[Jethro Tull]] eta [http://www.porcupinetree.com/ Porcupine Tree]. [https://www.pamplona.es/escuelademusica Joaquín Maya] musika eskolan ikasi zuen, Iruñean.

=== Musika eskolan ===
[[Fitxategi:Txistu.jpg|thumb|Txistua]]
Gitarrekiko interesik handiena hamaika urte zituenean piztu zitzaion, akademia batean ikasten hastean, hain zuzen ere. Urtebete geroago, argi zeukan bere musika ibilbidea hasi nahi zuela, eta Joaquín Maya musika eskolan matrikulatu zen. Instrumentuak aukeratzerakoan, [[Txistu (musika tresna)|Txistuaren]] soinuak liluratu zuen, ''(euskal hiru zuloko txirula ezaguna, esku batekin jotzen dena, beste eskua "tamboril" izeneko danbor bat batera jotzeko)''. Orduan, txistulari bidea jarraitzea erabaki zuen, gitarrak bere kabuz jotzen jarraitu zuen bitartean. Instrumentu honi denbora andana eskaini zion, hain da horrela, egunero zortzi ordu praktikatzera iritsi zela, bere lagun eta bateriajolearekin (Aimar Lana). Harekin elkartzen zen, taldean jo eta konposatzeko asmoz. Garai hartan musika konposizioarekiko zuen grina eta gaitasuna aurkitu zituen, eta musika eskolako bandarako ([[biolin]], [[biola]], [[biolontxelo]], [[kontrabaxu]], [[piano]], [[Txistu (musika tresna)|txistu]], [[Txistu handi|silbote]], [[harpa]] eta [[Perkusio instrumentu|perkusioz]] osatua zegoena) konposatu zituen hainbat obra. Hauek beren lehen konposizioak interpretatu zituzten, esaterako, ''The Song Of Forest''<ref>Ikusi: https://www.youtube.com/watch?v=4aH1C4Pal2Q</ref> eta '' Wilderness''<ref>Ikusi: https://www.youtube.com/watch?v=7s_bOMsP3Pw</ref>.

=== Pablo Sarasate kontserbatorioan ===

Musika eskolan lau urte pasa ondoren, Iruñeko '''[[Pablo Sarasate Musika Kontserbatorio Profesionala|Pablo Sarasate]]'''<ref>Pablo Sarasate Iruñeko, [[Nafarroa Garaia|Nafarroa Garaiko]] biolin jotzailea eta musikagile arrakastatsua izan zen, eta bere omenez ipini zitzaion izen hori [[Pablo Sarasate Musika Kontserbatorio Profesionala|Musika Kontserbatorio Profesionalari]].</ref> musika kontserbatorio profesionalean sartzeko azterketara aurkeztu zen. Txistuarekin hainbat obra interpretatu zituen, ''[https://www.youtube.com/watch?v=YeRXIW93Hbk "La Furstenberg"]''<ref>Ikusi: https://www.youtube.com/watch?v=YeRXIW93Hbk</ref> adibidez, eta zentroan onartu zuten. Bere bizitzako garai honetan maiz konposatzen hasten da, teknika hobetzen du eta bere estilo nagusiak finkatzen ditu: Folk, Celtic, Rock, Metal, Rock eta metal progresiboa, Folk-Metal, musika orkestrala, musika emozionala, Epika, Erdi Arokoa, fantasiak, operak, sinfoniak, euskal musika tradizionala, dantzak eta munduko musika. Argi dago musika estilo ezberdinak sortzea gustatzen zitzaiola eta elkarrekin nahasten zituen. Horrela, urteak pasa ahala, musika talde bat osatu zuen, bere lagun Aimar Lana bateria jotzailearekin eta Uxue García abeslari gisa. Inarrek gitarrak, teklatua eta beste hainbat instrumentu jotzen ditu taldean. Inarren eta Aimarren artean lehen diskoa konposatzen hasi ziren, rock progresibo estilokoa, sei kantuekin, baina hiru kideen ikasketak direla eta, hiru urte behar izan zituzten konposizioa erabat amaitzeko. Gaur egun, diskoaren azken xehetasunak konposatzen eta hobetzen ari dira, grabatu aurretik.

=== Lehen albuma ===

2019ko urriaren 18an Inarrek bere lehenengo bakarkako diskoa kaleratu zuen ''"Green Dreams"''<ref>Ikusi: https://www.youtube.com/watch?v=-ZwJC-E8jqA&feature=youtu.be</ref>, "Inarland" izenburupean.

=== Gaur egun ===

Gaur egun, Inar bere azken urteak kontserbatorioan ikasten ari da, eta aldizka bere musika YouTube-ra igotzen du. Bakarkako hurrengo diskoa izango dena konposatzen ari da, eta bere taldearekin laster grabatuko duen diskoa ere prestatzen ari da.

== Eraginak ==

=== Txistulariak ===
[[Fitxategi:Isidro_Ansorena_txistularia.jpg|thumb|Isidro Ansorena txistularia]]
Beraregan gehien eragin duten txistulariak [[Isidro Ansorena]], [[Jose Ignazio Ansorena]], [[Garikoitz Mendizabal]] (Bilboko txistulari udal taldeko kidea), Alfonso Iturria Amadoz (Inarren irakaslea eta aitzin musikan aditua) eta Aitor Urquiza Cirauqui (Inarren irakaslea eta dantza musikan aditua) izan dira.
[[Fitxategi:Txistu_eta_danbolinak.jpg|thumb|Txistu eta danbolinak]]

=== Gitarra-jotzaileak ===

Inarren estiloan gehien eragin duten gitarra-jotzaileak [[David Gilmour]] (Pink Floyd-etik), [[:es:John_Petrucci|John Petrucci]] (Dream Theater-tik) Steve Vai, Alex Lifeson ( Rush-etik), [[Brian May]] (Queen), Steve Howe (Yes, gaur egun Asian), Allan Holdsworth, Steve Morsey mitikoa eta [[Stevie Ray Vaughan]] izan dira. Hala ere, beregan eragin handiena izan duenak eta gitarra-jotzaile gogokoena dena, [[David Gilmour]] da.

=== Musikagileak ===

Horiez gain, Inarrek hainbat elkarrizketatan adierazi du bere konposizio moduan gehien eragin duten konpositoreak BrunuhVille, Adrian Von Ziegler, Antti Martikainen, Tartalo Music, Julian Lehmann, [[Hans Zimmer]], Peter Crowley, [[Garikoitz Mendizabal]], [[Phil Collins]], direla; Harry Gregson-Williams, [[John Williams]] eta John Powell dira, besteak beste.

=== Taldeak ===

Bestalde, Moron Police, [[Pink Floyd]], Eluveitie, Green Summer, [[Fauna|Faun]], Briganthya, Kamelot, SuidAkrA, Ambulancia Irlandesa, [[Gwendal]], [[Sorotan Bele]], [[Jethro Tull]], [https://dreamtheater.net/ Dream Theater], [[Genesis (musika taldea)|Genesis]], Rush, [[Queen]], [[Anatema|Anathema]], Gazpacho eta [http://www.porcupinetree.com/ Porcupine Tree] bezalako taldeek ere eragin dute.

== Sariak ==

=== Txistulari Sariak ===

Orain arte, hiru sari irabazi ditu txistulari gisa:

- 2016ko martxoaren 19an, [[Hernani]]ko XI. Txistulari Gazteen Txapelketan<ref>Hernaniko Txistulari Gazteen Txapelketa, 2004 urtetik Hernanin ospatzen den Txistu txapelketa da. Bertan bi kategoria daude: Bakarkakoa eta taldekoa. Bakoitzaren barnean adin azpikategoriak daude. Hernanin ospatzen da [[Isidro Ansorena]] txistulari arrakastatsua bertakoa zelako.</ref>, taldeen kategorian hirugarren saria irabazi zuen.

- 2017ko martxoaren 25ean, [[Hernani]]ko XII. Txistulari Gazteen Txapelketan, taldeen kategorian bigarren saria irabazi zuen.
[[Fitxategi:2017,_XII_Hernaniko_Txistulari_gazteen_Txapelketa,_taldean.jpg|thumb|2017, XII Hernaniko Txistulari gazteen Txapelketa, taldean]]
[[Fitxategi:2017,_XII_Hernaniko_Txistulari_Gazteen_Txapelketa.jpg|thumb|2017, XII Hernaniko Txistulari Gazteen Txapelketa]]

- 2018ko martxoaren 26an, [[Hernani]]ko XIII. Txistulari Gazteen Txapelketan, taldeen kategorian lehenengo saria irabazi zuen.
[[Fitxategi:XIII,_Hernaniko_txistulari_gazteen_txapelketa,_2018.jpg|thumb|XIII, Hernaniko txistulari gazteen txapelketa, 2018]]

=== Konposizio sariak ===

Bere bizitza musikalean zehar, bi konposizio sari irabazi ditu:

- 2017an [https://txistulari.eus/es/ Euskal Herriko Txistulari Elkarteak]<ref>Euskal Herriko Txistulari Elkartea, ikusi: https://txistulari.eus/es/</ref> antolatutako konposizio lehiaketan, txistu eta akonpainamendu atalean bigarren saria irabazi zuen.

- 2019an [https://txistulari.eus/es/ Euskal Herriko Txistulari Elkarteko] konposizio lehiaketan, txistu bandarako lehenengo saria irabazi zuen.

== Diskografia ==

=== Bakarka ===
[[Fitxategi:Green_Dreams_Artwork.jpg|thumb|Green Dreams diskaren azala]]

* 2019: '' [https://open.spotify.com/album/2w9I8LDzqTAgeQkDEZ9t9f?si=LaZ6hu8OQ9qw524nHDRDKg '''Green Dreams''']''<ref>Hau, ''Green Dreams'', Inarren lehenengo bakarkako estudio diska izan zen, 2019ko urriaren 18an kaleratua izan zena. Hainbat musika genero lantzen ditu, eta guztira ia 37 minutu irauten du.</ref>

# "Uxue" - 4:04
# "Teobaldo I The Trobaudour" - 5:50
# "Memories" - 5:14
# "Oceans's Darkness" - 5:07
# "Loneliness" - 4:54
# "Wilderness" - 1:17
# "Bamboo Forest" - 4:03
# "Dreams Come True" - 5:12

=== Taldean: Sonus Orbis===

* 2021:"Anthropoid Notion" - Sonus Orbis" ...<ref>Diska hau prestatzen eta grabatzan dago egun, taldearekin. Kaleratzerakoan eguneratuko da.</ref>

* 2023: "Valley Of Cinder, Errautsen harana"  - Sonus Orbis

== Abestiak ==

=== Bakarka konposatutakoak ===

* ''[https://www.youtube.com/watch?v=RdhOE920-Ao Urubi Dantza]''. Txisturako, trikitirako eta bestelako euskal instrumentuetarako konposatutako dantza tradizionala.
* ''[https://www.youtube.com/watch?v=mWEXWlPpbDw Morrigan]''. Txistuarekin, gitarra elektrikoarekin, baxuarekin eta bateriarekin grabatutako zeltik-metal generoko obra, Inarrek konposatua.
* ''[https://www.youtube.com/watch?v=wuxRneEHcXU Teobaldo I "Trobadorea"]. Erdi Aroko musika.
* ''[https://www.youtube.com/watch?v=7s_bOMsP3Pw Wilderness]''. Fantasiazko orkestra musika.
* ''[https://www.youtube.com/watch?v=CNRSSF41ktU Someday]''. Pianorako eta biolontxelorako obra.
* ''[https://www.youtube.com/watch?v=aQ5oKiZd9m8 Sköll & Hati]''. Biolinarekin, gitarra elektrikoarekin, baxuarekin eta bateriarekin egindako obra, zeltik-metal generokoa, Inarrek konposatua.
* ''[https://www.youtube.com/watch?v=b3oUdiDlGAc Dreams Come True]''. Orkestrarako obra.
* ''[https://www.youtube.com/watch?v=Ga4ob_J_Mhk Uxue]''. Txisturako, biolinerako, pianorako, harparako eta orkestrarako obra.
* ''[https://www.youtube.com/watch?v=Nq8_ndIBbDo&feature=youtu.be 1 HOUR Of Relaxing Music]''. Ordubete irauten duen erlaxatzeko musika, Inarrek gitarrarekin eta efektu batekin inprobisatua.
* ''[https://www.youtube.com/watch?v=WoZjaC3u168 Ocean's Darkness]''. Pirata generoko musika.
* ''[https://www.youtube.com/watch?v=Y6nA1LrVsZs Bamboo Forest]''. Txinatar musika.
* ''[https://www.youtube.com/watch?v=-JKQ2hSY6Dk The Legend Of The Snow]''. Fantasiazko musika.
* ''[https://www.youtube.com/watch?v=FRFaBhyCbo4 Memories]''. Piano musika emozionala.
* ''[https://www.youtube.com/watch?v=TVK3MXM4qMs Growing With Triskelions]''. Txisturako, silboterako, gitarrarako, biolinerako, biolontxelorako, baxurako eta bateriarako folk-rock obra.
* ''[https://www.youtube.com/watch?v=dZG8ugaLieg Fire Dragon]''. Txisturako, zeharkako txirularako, gitarrarako, baxurako eta bateriarako zeltik metal obra.
* ''[https://www.youtube.com/watch?v=e-YZJ9tJgrQ Strange Nightmare]''. Zeharkako txirularako eta orkestrarako obra.
* ''[https://www.youtube.com/watch?v=PXyE_U6OOhk Lost in the Wind]''. Pianorako, zeharkako txirularako, biolinerako eta biolontxelorako musika emozionala.
* ''[https://www.youtube.com/watch?v=c67jZpjlt5o Oscillating]''. Jazz musika obra.
* ''[https://www.youtube.com/watch?v=C3giKRn5qGw Mørkt Helvete]''. Heavy metal generokoa.
* ''[https://www.youtube.com/watch?v=ot17DrWP_hk Cold Rain]''. Piano musika emozionala.
* ''[https://www.youtube.com/watch?v=9IGGhoWQNx0 Loneliness]''. Piano musika emozionala.
* ''[https://www.youtube.com/watch?v=5GZ_PdPmUZM&feature=youtu.be Bihotz Loturak]''. Pianorako, gitarrarako, biolinerako eta txirularako musika emozionala.
* ''[https://www.youtube.com/watch?v=cNRr5EUKwnQ Lur]''. Orkestrarako obra epikoa.
* ''[https://www.youtube.com/watch?v=ns9tvrcc6Nw Freedom]''. Txisturako eta orkestrarako obra epikoa.
* ''[https://www.youtube.com/watch?v=oO2aj0XtiE4 Crows]''. Txisturako, silboterako, gitarrarako, biolinerako, biolontxelorako, baxu, eta bateriarako folk-rock obra.
* ''[https://www.youtube.com/watch?v=36_0V2EoM2w Celtic Music Mix]''. Musika zeltako nahasketa, pupurri edo rapsodia.
* ''[https://www.youtube.com/watch?v=cMc1oBL8CSs Adventure through Ireland]''. Irlandako zelta.
* ''[https://www.youtube.com/watch?v=B_9cCg_Xue4 Spring Dawn]''. Ska-rock musika.
* ''[https://www.youtube.com/watch?v=4aH1C4Pal2Q The Song Of Forest]''. Txisturako eta orkestrarako obra zelta.
* ''[https://www.youtube.com/watch?v=vg6Ow5G9MWs Time]''. Orkestrarako fantasia obra motza eta xumea.

=== Aimar Lanarekin konposatuak ===

* ''[https://www.youtube.com/watch?v=dx1gxGGY8Rw Autumn Leaf]''. Harparako, biolin solistarako eta soka laukoterako konposatutako erlaxatzeko musika.
* ''Winter Song''. Negua irudikatzen duen orkestrarako obra.
* ''[https://musescore.com/user/5133666/scores/2796151 Bug World]''. Intsektuak irudikatzen dituen obra.
* ''Apsophetos''. Obra instrumentala, rock progresibozkoa.
* ''No Country Man''. Obra abestua, rock progresibozkoa eta countryzkoa.
* ''Strangers''. Obra abestua, rock progresibozkoa.
* ''Owner Of The World''. Obra abestua, rock progresibozkoa.
* ''Hyperion''. Obra abestua, rock progresibozkoa.
* ''Master Of Time''. Obra abestua, rock progresibozkoa.

=== Bertsioak ===
[[Fitxategi:Txistu.jpg|thumb|Txistua]]
* ''[https://www.youtube.com/watch?v=YeRXIW93Hbk La Fustemberg]''. Inarrek txistuarekin egindako bertsioa, non akonpainamendurako piano eta soka laukote baten konponketa egin duen.

== Oharrak ==
<references group="oh" />

== Erreferentziak ==
{{Erreferentzia zerrenda}}
[[Fitxategi:Inar Lezaun Merlo.png|thumb|Inar Lezaun Merlo, Pablo Sarasate kontserbatorioan]]

== Bibliografia ==

* "Soinutresnak euskal herri musikan" ([[Juan Mari Beltran]], "[[Egin (egunkaria)|Egin]]" biblioteka, [[1996]]).

== Kanpo estekak ==

* [https://inarlezaunmerlo.bandcamp.com/releases/ inarlezaun.com] {{eu}}
* [https://www.youtube.com/channel/UCzRfL3Dq53yoyHiHJTlONHA/about/ Inarren informazioa] {{eu}}
* [https://txistulari.eus/es// txistulari.eus] {{eu}}
* [https://goizetik.blogspot.com/2016/03/xi-txistulari-gazteen-txapelketa.html/ Hernaniko XI. Txistulari Gazteen Txapelketa] {{eu}}
* [https://goizetik.blogspot.com/search?q=XII.+Txistulari+gazteen+txapelketa/ Hernaniko XII. Txistulari Gazteen Txapelketa] {{eu}}
* [https://txistulari.eus/2018/03/26/argazki-galeria-hernaniko-xiii-txistulari-gazteen-txapelketa// Hernaniko XIII. Txistulari Gazteen Txapelketa] {{eu}}
* [https://txistulari.eus/es// Euskal Herriko Txistulari Elkartea] {{eu}}
* [https://www.facebook.com/inar.lezaun.1// Facebook] {{eu}}
* [https://www.youtube.com/channel/UCzRfL3Dq53yoyHiHJTlONHA/ Abestiak] {{eu}}
* [https://open.spotify.com/album/2w9I8LDzqTAgeQkDEZ9t9f?si=vHCb_4ugTbK7ifiyTj4Urw/ Green Dreams] {{eu}}
* [https://goizetik.blogspot.com/search?q=XI.+Txistulari+gazteen+txapelketa/ Argazkiak: XI.Txistulari Gazteen txapelketa-2016-] {{eu}}
* [https://photos.google.com/share/AF1QipNu_y13qBKtaHlScLqC1XC4p0p4449aypp6TFSmPMst5wwmK4mhF3eOqPqpf2GxxA?key=NzJJRkd3anBfWFNMSGVVYjkyQ2FYYnQ2OGtfQi13/ Argazkiak: XII.Txistulari Gazteen txapelketa-2017-] {{eu}}
* [https://photos.google.com/share/AF1QipNzgSJVkYxGFJYB4ui0PNWaqu7MfCcGfCyrSnsYSBiYNxLdCi3__mFBU8PiGHb73A?key=RDd3Z2JhMkx2M1h3cnQ1eFczRGtQbkV2S0p5QWJR/ Argazkiak: XIII.Txistulari Gazteen txapelketa-2018-] {{eu}}

[[Kategoria:Txistulariak]]
[[Kategoria:Iruindarrak]]