Revision 3113523 of "Erregai fosil" on euwiki

[[Fitxategi:Coal.jpg|thumb|right|Ikatza, erregai fosil mota.]]

'''Erregai fosila''' [[Lurra]]ren [[litosfera]]n aurkitutako [[hidrokarburo]]ak dira, [[erregai]] gisa erabiliak. Egun, erregai fosilak energia sortzeko lehengai nagusia dira, munduko energia premien %90 betetzen dute eta. 

Erregai hauek bukatzeko arriskuak beste energi mota batzuk bilatzera bultzatu gaitu. Erabiltzen ditugun lehengaien zati handi erregai fosilak dira: ikatza, petrolioa eta gasa. Erretzean karbono dioxidoa eratzen dute

Eguzkia da gure planetan dagoen [[energia]]ren zatirik handienaren iturria. Bera da haizeen arduraduna, gainazaleko uren lurrintzearena, hodeiak sortu eta hodeien eta eurien eragitearena. Eguzkiaren beroa eta argia dira zelula bakarreko [[landare]] eta [[animali]]en garapenerako beharrezko diren erreakzio kimiko ugarietarako oinarriak. Eta landare eta animalia horiek dira, mendeen poderioz, gaur egun erabiltzen ditugun erregai fosilak sortu zituztenak. 

== Energia-sortze prozesua ==

Energiaren kontserbazio-printzipioak dioenez, energia ez da sortzen ez deuseztatzen; eraldatu egiten da soilik. Natur inguruneak funtzionatzen baldin badu, energia eraldatu eta izaki bizidun batzuetatik besteetara igaroko da. Landareek [[eguzki-energia]] energia kimiko bihurtzen dute, eta hori beren zeluletan metatzen da. Animalia belarjaleek, jatorri begetala duten elikagaien bidez, energia kimikoa erdiesten dute, beren molekuletan gordetzen dute, eta gerora animalia haragijaleenganaino iritsiko da energia hori. Horrek esan nahi du energia lortzeko, energia gordeta duen gorputz batetik hartu behar dugula, eta gero eraldatu. Gorputz horiei energia-iturriak deitzen zaie.

[[Kategoria:Erregai fosilak]]

[[af:Fossielbrandstof]]
[[an:Combustible fósil]]
[[ar:وقود أحفوري]]
[[ast:Combustible fósil]]
[[az:Qalıq yanacaqlar]]
[[be:Выкапнёвае паліва]]
[[be-x-old:Выкапнёвае паліва]]
[[bg:Фосилно гориво]]
[[bs:Fosilna goriva]]
[[ca:Combustible fòssil]]
[[cs:Fosilní palivo]]
[[cy:Tanwydd ffosil]]
[[da:Fossilt brændstof og brændsel]]
[[de:Fossile Energie]]
[[el:Ορυκτά καύσιμα]]
[[en:Fossil fuel]]
[[eo:Fosilia brulaĵo]]
[[es:Combustible fósil]]
[[et:Fossiilne kütus]]
[[fa:سوخت سنگواره‌ای]]
[[fi:Fossiilinen polttoaine]]
[[fr:Combustible fossile]]
[[ga:Breosla iontaiseach]]
[[gl:Combustible fósil]]
[[he:דלק מאובנים]]
[[hr:Fosilna goriva]]
[[ht:Konbistib fosil]]
[[hu:Fosszilis tüzelőanyagok]]
[[ia:Combustibile fossile]]
[[id:Bahan bakar fosil]]
[[is:Jarðefnaeldsneyti]]
[[it:Combustibili fossili]]
[[ja:化石燃料]]
[[kn:ಪಳೆಯುಳಿಕೆಯ ಇಂಧನ]]
[[ko:화석 연료]]
[[la:Fomes fossilis]]
[[ln:Nguyá ebembe]]
[[lv:Degizraktenis]]
[[mg:Fandoro fôsily]]
[[mk:Фосилно гориво]]
[[ml:ഖനിജ ഇന്ധനം]]
[[mn:Шатах ашигт малтмал]]
[[mr:जीवाष्म इंधन]]
[[ms:Bahan api fosil]]
[[new:फोसिल उर्जाश्रोत]]
[[nl:Fossiele brandstof]]
[[nn:Fossil energi]]
[[no:Fossilt brensel]]
[[oc:Combustible fossil]]
[[pl:Paliwa kopalne]]
[[pnb:زمینی بالن]]
[[pt:Combustível fóssil]]
[[qu:Rumiyasqa rawrana]]
[[ro:Combustibil fosil]]
[[ru:Ископаемое топливо]]
[[sh:Fosilna goriva]]
[[simple:Fossil fuel]]
[[sk:Fosílne palivo]]
[[sl:Fosilno gorivo]]
[[sr:Фосилна горива]]
[[su:Suluh fosil]]
[[sv:Fossila bränslen]]
[[sw:Fueli za kisukuku]]
[[ta:புதைபடிவ எரிமம்]]
[[th:เชื้อเพลิงซากดึกดำบรรพ์]]
[[tr:Fosil yakıtlar]]
[[uk:Горючі корисні копалини]]
[[ur:حفری ایندھن]]
[[vi:Nhiên liệu hóa thạch]]
[[war:Baya nga sungo]]
[[zh:化石燃料]]
[[zh-yue:化石燃料]]