Revision 3376566 of "Akreazio" on euwiki

Otto Schmidl-ek akrezioaren teoria adierazi zuen, teoria hau:
1. Eguzki-lainoa, izar laino guztiak bezala, gasek eta hauts kosmikoak osatuta egongo zen. Hasieran, astiro-astiro biratzen zen.
2. Eguzki-lainoa uzkurtzen zenean, grabitatearen eraginez, azkarrago biratzen zen eta partikulen arteko talkek berotzen zuten.
3. Eguzki-lainoak disko lautuaren forma hartu zuen, materia gehiena erdian kondentsatuta zuela (denborarekin erdigunea Eguzki bihurtu zen).
Diskoko gainerako materialek biraka segitu zuten, eta, apurka-apurka, gorputz handiagotan, hots, planetesimaletan, bilduz joan ziren; planete-simalok elkarren kontra talka egin eta gero eta gorputz handiagoak eratzen zituzten.
4. Duela 4600 milioa urte sortu ziren lehenengo planetak, Eguzkiaren inguruko euren orbitekin. Planetak eratzeko mekanismo horri akrezio deritzo. Hasierako Lurraren kontra jo zuten planetesimalen arteko talka ugariek izugarri berotu zuten, eta bat eragin zieten, materialak geruzatan bereiziz.