Revision 3610111 of "Trim" on euwiki

{{Hiri orokor infotaula
| izena = Trim <br /> Baile Átha Troim
| lurraldea = 
| irudia = Château et panneau de Trim.JPG
| irudiaren testua = [[Trim gaztelua]].
| armarria = 
| nongo = Trimeko
| kodea = IE
| kodea2 = IRL
| probintzia =  
| probintziabalioa = 
| dn=53
| mn=33
| sn=08
| de=6
| me=47
| se=36
| N=N
| W=W
| besterik1 = '''Herrialdea'''<br />'''Lurralde Historikoa'''</br>'''Konderria'''
| besterik1balioa = [[Fitxategi: Flag of Ireland.svg|20px]] [[Irlandako Errepublika]]</br>[[Fitxategi:Flag of Leinster.svg|20px|border]] [[Leinster]]</br> [[Fitxategi:Flag_of_the_counties_of_Donegal,_Leitrim_and_Meath.svg|20px]] [[Meatheko konderria]]
| herritar = Trimdar
| kokapena = kokapenmapa
| sorrera = 
| postakodea = MH
| azalera = 
| altuera = 61
| dentsitatea = 
| biztanleria = 8.268
| urtea = 2011
| webgunea = http://www.meath.ie  www.meath.ie
|}}

'''Trim ''' ([[irlandera]]z ''Baile Átha Troim'') [[Irlandako Errepublika]]ko [[Meatheko konderria]]n kokatzen den hiria da. Nahiz eta Trim konderriko hiriburu historikoa izan, hiririk handiena [[Navan]] da. [[2011]]ko erroldaren arabera Trim udalerriak 8.268 biztanle ditu. Boyne ibaiak zeharkatzen du. 

Hiru aldiz irabazi du Irlandako Herri Garbienaren Saria, 1972, 1974 eta 1984ean.

== Etimologia ==
[[Irlandera]]zko ''Baile Átha Troim'' izenak "[[intsusa beltz|intsusen]] pasabideko herria" esan nahi du.

== Historia ==
Cenél Lóegairi familiaren lurretan monastegi bat fundatu zen V edo VI mendearen inguruan. Diotenez [[Patrizio Irlandakoa|San Patrizio]] bera izan zen fundatzailea eta monastegiaren buru San Lommán utzi zuen. XII mendeko anglo-normandiarren inbasioan sarritan erasotua izan zen eta azkenik erre ere egin zuten. Berreraiki zutenean St. Mary's Abbey izenarekin birfundatu zuten, oraingoan agustindarren ordenaren barnean sartuz. Trimeko amabirjinaren egurrezko estatua bertan izanik erromesaldiak sortu ziren 1397tik aurrera. Erreformaren ondoren berriz estatua erre egin zuten eta [[Henrike VIII.a Ingalaterrakoa]]k monastegia disolbitu egin zuen.

Toki estrategikoan kokaturik zegoela ikusita, normandiarrentzako herri garrantzitsuenetakoa bihurtu zen, honen adierazle XV mendean Normandiar-Irlandar parlamentua bertan bildu izana eta Normandiarrek Irlandan eraikitako gaztelurik handiena bertan egon izana. Garai hartan Irlanda osoko hiriburu izaten ere saiatu zen. 1649an [[Drogheda]]ko sarraskiaren ondoren irlandar tropek gaztelua hartu zuten baina [[Oliver Cromwell]]ek herri osoa okupatzea lortu zuen ondoren.

XIX mendekoak dira gaur egun dauden eraikin aipagarri gehienak. Trim merkatal herri bihurtu zen, are gehiago [[Irlandako Gosete Handia]]ren ondoren. Industrializaioa ere iritsi zen, maila apalean bada ere, batez ere larrugintzan oinarritu zena.

[[Irlandar Independentzia Gerra]]n irlandarrek soldaduen barrakoiak eskuratu zituzten baina britainiarrek hiriaren zati handi bat errez erantzun zuten 1920ko irailaren 26an. ''The New York Times'' berak ere eman zuen ekintza honen berri.

== Ondasun nabarmenak ==
* [[Trim gaztelua]]
* San Patrizio katedrala: XVI mendean eraikia, Irlandako katedral anglikano zaharrena da.
* Newtown Abbey monastegia
* Boyne ertzeko ibilbidea, Trim eta Newtown Abbey lotzen dituena.
* Trimeko harresiaren aztarnak

== Jaialdiak ==
Trimen hainbat jaialdi izaten dira urtean zehar:
* Trimeko auto zaharren erakusketa: 1985etik aurrera uztailero ralliak egiten dira. Azken ekitaldian 500 auto eta mototik gora izan ziren.
* Lastoegileen feria: Ekaina erdialdera izaten den feria da.
* Trimeko Swiften jaialdia: [[Jonathan Swift]] bertan bizi izan zenez jaialdi satirikoa antolatzen da urtero.
* Royal Meath Show: Iraliero egiten den ganadu feria izaten da.

== Hiri senidetuak ==
* {{herria|Frantzia|Étrépagny}}

== Iruditegia ==

<gallery>
Irudi:Château et panneau de Trim.JPG|[[Trim gaztelua]].
Irudi:Trim Castle 6.jpg|Trimeko gaztelua
Irudi:Trim Castle1.JPG|Trimeko gaztelua
Irudi:TrimCathedral.jpg|San Patrizio katedrala
Irudi:The Yellow Steeple, Trim, County Meath.jpg|Harresien aztarnak (The Yellow Steeple)
Irudi:Town centre, Trim - geograph.org.uk - 769886.jpg|Trim erdigunea
</gallery>

== Kanpo loturak ==
* [http://www.meath.ie Meath konderriko webgunea]

{{Irlandako hiri aurkibidea}}

[[Kategoria:Meath konderriko udalerriak]]
[[Kategoria:Irlandako hiriak]]

[[bg:Трим]]
[[ca:Trim, County Meath]]
[[da:Trim (Irland)]]
[[de:Trim (Irland)]]
[[en:Trim, County Meath]]
[[es:Trim]]
[[fr:Trim (Comté de Meath)]]
[[ga:Baile Átha Troim]]
[[gl:Trim - Baile Átha Troim]]
[[gv:Baile Átha Troim]]
[[id:Trim (kota)]]
[[it:Trim]]
[[ka:ტრიმი]]
[[nl:Trim (plaats)]]
[[pl:Trim]]
[[ru:Трим (Ирландия)]]
[[sk:Trim]]
[[sv:Trim]]
[[sw:Trim]]