Revision 3627242 of "Bohrren eredu atomikoa" on euwiki

[[Fitxategi:Bohr_Model.svg‎|300px|thumb|right|[[Hidrogeno]] atomoaren '''Bohrren eredu atomikoa''', non negatibiko kargaturiko elektroiak positiboki kargatutako nukleoari biraka dabiltzan. Elektroiak energia maila batetik bestera pasatzeko, (irudian marratxo beltzez irudikatuta) ''hν'' energia elektromagnetiko kantitate bat igorri edo jaso behar dute. Orbiten erradioa ''n''<sup>2</sup>gaz haunditzen da, ''n'' [[zenbaki kuantiko nagusi]]a delarik. Elektroia hirugarren mailatik bigarrenera pasatzen denean (irudian bezala) [[Balmer serie]]aren lehenengo marra sortzen du, eta hidrogenoarentzat (Z = 1) igorritako fotoiaren [[uhin luzeera]] 656 nm da, [[gorria]]]] 

'''Bohrren eredu atomikoa''' [[Niels Bohr]]rek proposatutako eredu atomikoa da, [[Geiger-Marsden saiakuntza|Rutherforden urre xafla saiakuntzan]] lortutako emaitzetan oinarrituta. Bohrren eredua, [[Ernest Rutherford|Rutherfordenaren]] antzera, planetarioa da, hau da, erdian positiboki [[karga elektrikoa|kargaturiko]] nukleo bat dauka eta elektroiek, beraien karga negatiboarekin, nukleo honi biraka dabiltza. [[Grabitazio]] indarraren ordez, [[energia elektrostatiko]]ak tokian mantentzen ditu. [[Max Planck|Plancken]] energiaren izaera kuantikoan oinarrituta, Bohrrek elektroien orbitak diskretuak direla proposatu zuen, hau da, elektroien orbitak energia zehatz batzuk bakarrik izan ditzakete. [[Thomsonen eredu atomiko]]aren jarraitzailea izan zen eta [[Ernest Rutherford|Rutherfordek]] lehenago proposatutako eredu atomikoaren hobekuntza bat zenez, askotan Rutherford-Bohr eredu atomiko bezala ere ezagutzen da.

[[1913]]an proposatu zuen Bohrrek bere eredua eta arrakasta Rydberg formulak hidrogenoarentzat aurresaten zituen espektroen marrak azaltzearekin batera etorri zen. Bohrren ereduaren aurretik Rydberg formula esperimentalki frogatuta zegoen baina teorikiko ezin zen azaldu. Bohrren azalpenak Rydbergen formularen emaitzei oinarri teorikoa emateaz gain, formulan funtsezko konstante fisiko hainbat zeudela ere frogatu zuen.

Bohrren eredua hidrogenozko atomoaren eredu sinple bat da baina hainbat sistemetarako balio du. Horregatik gaur egun mekanika kuantikoaren sarrera bezala erakusten da ikastokietan, nahiz eta berez Bohrren eredua teoria zientifiko zaharkitua izan.

== Historia ==
[[XX. mendea]]ren hasieran [[Ernest Rutherford|Rutherford]] eta beste hainbat fisikariek egindako hainbat saiakuntzetan [[atomo]]ak erdialdean positiboki [[karga]]tutako [[nukleo atomiko|nukleo]] txiki eta dentso bat zeukala egiaztatu zuten, negatiboki kargatutako [[elektroi]] laino lauso bat ingurunean dagoela.

[[Kategoria:Eredu atomikoa]]
[[Kategoria:Fisika kuantikoa]]