Revision 3747790 of "Atomismo" on euwiki'''Atomismoa''' [[eskola filosofiko]] zenbaitetan garatutako [[teoria]] da, zeinaren arabera [[natura]] zatiezinezko partikulak diren [[atomo]]z eta [[huts]]ez osaturik dagoen. [[Antzinako India]]n garatutako tradizio filosofikoetan hautematen da lehenengo aldiz atomismoan oinarritzen diren [[naturaren filosofia]]k. Mendebaldean, ordea, [[filosofo presokratiko|presokratikoen]] taldean daude atomismoa gehien baieztatu zuten filosofo nagusiak, hala nola [[Leuzepio]] eta [[Demokrito]]. Beranduago, [[Epikuro]] eta [[Lukrezio]] ere atomistak izan ziren.
Atomismoa egiazkotzat jo zen [[XIX. mende]]an [[atomo]]en existentzia esperimentalki frogatu zenean. Aurrerago, ordea, atomoak beste partikula zenbaitek osatzen dituztela ere frogatu da [[zientzia]]n.
{{filosofia zirriborroa}}
[[Kategoria:Filosofiaren historia]]
[[Kategoria:Zientziaren filosofia]]All content in the above text box is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike license Version 4 and was originally sourced from https://eu.wikipedia.org/w/index.php?oldid=3747790.
![]() ![]() This site is not affiliated with or endorsed in any way by the Wikimedia Foundation or any of its affiliates. In fact, we fucking despise them.
|