Revision 4712870 of "Adimen emozional" on euwiki[[Fitxategi:Smooches (baby and child kiss).jpg|thumbnail|Muxuen bidez sentimenduak adierazten ditugu eta, halaber, emozioak gogoratzen ditugu.]]
'''Adimen emozionala''' pertsona batek era orekatuaz [[emozio]]ak adierazteko eta besteenak ulertzeko [[trebezia psikologiko]]en multzoa da. Informazio hori erabiliz norberaren pentsaera eta portaera era egoki batez antolatu ahal da. Beste definizio baten arabera “adimen emozionala [[sentimendu]]en, [[nortasuna]]ren eta bulkada [[morala]]ren lotura bihurtzen da”.<ref>[http://www.hikhasi.com/artikulua/659 Milagros Pollán irakaslearen definzioa]</ref> Kontzeptua [[XX. mende]]an zehar joan zen lantzen baina [[Daniel Goleman]] psikologoa eta kazetaria ezagutarazi egin zion publiko zabalari, hasiera batean ''Emotional Intelligence'' (Adimen emozionala) ([[1996]]) liburuari esker.<ref>Bantam Books. 1996.</ref>
== Adimen emozionalaren izaera ==
Daniel Golemanen aipatutako liburuan adimen mota honen ezaugarri nagusiak aipatzen dira:<ref>Goleman, Daniel (1996). ''Inteligencia emocional'' (4.ed.). Bartzelona: Kairos. 61.or. ISBN 978-84-7245-371-5.</ref>
* gure buruaru motibatzeko ahalmena
* nahiz eta frutrazioak izan, geure gogo biziei ekiteko ahalmena
* bulkadak kontrolatzeko ahalmena
* sariak atzeratzeko ahalmena
* gure gogo egoera moldatzeko ahalmena
* angustia sahiesteko ahalmena, gure adimen fakultateetan horren eragina mugatzeko
* enpatizatzeko eta besteengan konfiantza izateko ahalmena
Goleman ustez pertsona batek ahalmen hauetan habila izatea garrantzia handia du haren bizitzan, maila intelektuala baino gehiago. [[Adimen-koziente]]a altua izatea, berez, ez du ziurtatzen pertsona baten arrakasta bizitzan, koziente hori adimen emozionalarekin lotuta ez badator.<ref>Goleman, Daniel (1996), 78.or.</ref>
==Erreferentziak==
{{erreferentzia_zerrenda}}
==Bibliografia==
* [[Daniel Goleman]]: ''Emotional Intelligence''. Bantam Books. 1996. ISBN 978-0-553-38371-3.
== Kanpo loturak ==
* {{eu}}: [http://www.hikhasi.com/artikulua/659 Adimen emozionalari buruzko artikulua [[Hik Hasi aldizkaria]]n.]
* {{es}}: [http://www.inteligencia-emocional.org Adimen emozionalari buruzko ataria.]
* {{en}}: [http://www.casel.org Collaborative for Academic, Social and Emotional Learnin.]
* {{en}}: [http://www.danielgoleman.info Daniel Golemanen webgune ofiziala.]
[[Kategoria:Adimena]]All content in the above text box is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike license Version 4 and was originally sourced from https://eu.wikipedia.org/w/index.php?oldid=4712870.
![]() ![]() This site is not affiliated with or endorsed in any way by the Wikimedia Foundation or any of its affiliates. In fact, we fucking despise them.
|