Revision 4785615 of "Atomismo" on euwiki

[[Fitxategi:Leucippe (portrait).jpg|thumbnail|[[Leuzipo]] [[Mileto]]koaren erretratoa, greziarren arteko atomismoaren teoria garatu zuen lehenetarikoa. ]]
'''Atomismoa''' [[eskola filosofiko]] zenbaitetan garatutako [[teoria]] da, zeinaren arabera [[natura]] zatiezinezko partikulak diren [[atomo]]z eta [[huts]]ez osaturik dagoen. [[Antzinako India]]n garatutako tradizio filosofikoetan hautematen da lehenengo aldiz atomismoan oinarritzen diren [[naturaren filosofia]]k. Mendebaldean, ordea, [[filosofo presokratiko|presokratikoen]] taldean daude atomismoa gehien baieztatu zuten filosofo nagusiak, hala nola [[Leuzepio]] eta [[Demokrito]]. Beranduago, [[Epikuro]] eta [[Lukrezio]] ere atomistak izan ziren.

Atomismoa egiazkotzat jo zen [[XIX. mende]]an [[atomo]]en existentzia esperimentalki frogatu zenean. Aurrerago, ordea, atomoak beste partikula zenbaitek osatzen dituztela ere frogatu da [[zientzia]]n.

{{filosofia zirriborroa}}

[[Kategoria:Filosofiaren historia]]
[[Kategoria:Zientziaren filosofia]]
[[Kategoria:Fisikaren historia]]