Revision 5153127 of "Moja Karmeldar Oinutsien komentua (Iruñea)" on euwiki{{Argitzeko|Iruñeko moja karmeldar oinutsien komentuari|Karmeldar Oinutsien komentua (Iruñea)}}
{{Eraikin infotaula
| izena = Karmeldar Oinutsien komentua
| irudia = Pamplona - Convento de las Carmelitas Descalzas 1.jpg
| irudi-oina = Karmeldar Oinutsien komentua sarrera [[Salsipuedes kalea|Salsipuedes kaletik]] ikusita.
| herria = [[Iruñea]]
| helbidea = [[Salsipuedes kalea]], 1<br />[[Alde Zaharra (Iruñea)|Iruñeko Alde Zaharra]]
| herrialdea = Euskal Herria
| lekua = Iruñea erdigunea
| lurraldea = {{bandera|Nafarroa}}
| dn = 42
| mn = 49
| sn = 13.72
| de = 1
| me = 38
| se = 29.85
| kokapena = kokapenmapa
| garaia = [[1900]]
}}
'''Karmeldar Oinutsien komentua eta eliza''' [[Nafarroa]]ko [[Iruñea]] hiriburuan dagoen emakumezko [[karmeldar]] oinutsien ordenaren [[komentu]] bat da. [[Alde Zaharra (Iruñea)|Iruñeko Alde Zaharreko]] [[Salsipuedes kalea]]ren lehenbiziko zenbakian dago, [[Iruñeko katedrala]], [[Zaldi Zuria (Iruñea)|Zaldi Zuria]] ostatua eta [[Iruñeko harresia]]ren artean, [[Redingo bastioia]]ren parean.
== Historia ==
[[1583]]ko [[abenduaren 8]]an ordurarte Beatriz Beaumont zenaren jauretxean aldi baterako komentua ezarri zen, gaur egungo [[Jarauta kalea]]n. [[1604]]ean karmeldar oinutsiek gaur egun [[Nafarroako jauregia]] eta [[Banco de España eraikina (Iruñea)|Espainiako Bankuaren eraikina]] dauden solairuetan neurri bikainetako tenplua eraiki eta bertara lekualdatu ziren, [[Gazteluko Plaza]] eta [[Sarasate pasealekua]]ren artean.
<gallery mode=packed heights=140>
Irudi:Pamplona - Convento de las Carmelitas Descalzas 2.jpg|[[Kanpai-horma]].
Irudi:Pamplona - Convento de las Carmelitas Descalzas 3.jpg|Irudia.
</gallery>
[[1794]]ko [[urriaren 22]]an hiria frantziar inbasio baten mehatxupean zegoenez, mojek [[Logroño]]ra ihes egin eta Nafarroako Erregeordea zen Colomerako kondeak eraikina Espainiako erregearen koartela bilakatu zuen. [[1795]]ko [[urriaren 8]]an mojak berriro itzuli ziren. [[1813]]ko [[azaroaren 1]]ean [[Napoleondar Gerrak]] amaitzean eraikina oso kaltetua zegoen.
[[Lehen Karlistaldia]]n ere eraikinak kalte latzak jasateaz gain, karlista eta giristinoek mojei eraikina behin-betiko uztea agindu zieten.
[[1899]]ean Karmeldarrak Iruñera itzuli eta Salsipuedes kaleko solairua erosi zuten. [[1900]]an gaur egungo komentua eraikitzetik amaitu eta mojak bertan bizitzen jarri ziren.
== Kanpo loturak ==
{{Atari|Iruñea|Iruñea}}
{{commonskat|Convent of Carmelitas Descalzas, Pamplona}}
* [http://www.madrescarmelitasdescalzas.net/es/comunidades/pamplona_9.html Iruñeko Karmeldar Oinutsien komentua eta elizari buruzko informazioa] {{es}}
[[Kategoria:Iruñeko komentuak]]
[[Kategoria:Iruñeko Alde Zaharreko eraikinak]]
[[Kategoria:1900ean amaitutako eraikinak]]All content in the above text box is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike license Version 4 and was originally sourced from https://eu.wikipedia.org/w/index.php?oldid=5153127.
![]() ![]() This site is not affiliated with or endorsed in any way by the Wikimedia Foundation or any of its affiliates. In fact, we fucking despise them.
|