Revision 5194304 of "Julen Rodriguez Zubiaurre" on euwiki

{{Biografia infotaula oinarria
| izena = Julen Rodriguez
| irudia = 
| zabalera =
| izen osoa = Julen Rodriguez Zubiaurre
| ezizena = Pepi, Pepitto
| jaiotza data = [[1990]]ko [[urriaren 16]]a
| jaiotza hiria = {{banderaikur|EH}} [[Ulia]],[[Donostia]], [[Gipuzkoa]]
| jaiotza herrialdea = [[Euskal Herria]]
| heriotza data = 
| heriotza hiria = 
| heriotza herrialdea = 
}}

'''Julen Rodriguez Zubiaurre''' [[1990]]ko [[urriaren 16]]an [[Donostia]]n ([[Gipuzkoa]]) jaiotako ekintzaile [[internazionalismo|internazionalista]], [[euskaltzaletasun|euskaltzale]] eta [[marxismo|marxista]] da, [[Bilbo]]ko [[Komite Internazionalistak]] erakundeko kidea.

== Bizitza ==

Gaztetatik [[elkartasun]] eta [[berdintasun (argipena)|berdintasun]] bezalako baloreei eutsiz, gizartea eraldatzeko konpromezua hartu zuen oinarriko [[kristautasun]] talde ezberdinetan atxikiz. Donostiako aisialdi taldeetako begirale bilakatuz, [[Leonardo Boff]] eta [[Óscar Romero|Oscar Romero]] apaizen ideiekin bat eginez [[askapenaren teologia]]ren zabaltzaile sutsua izan zen.

[[Soziologia]] ikasketak egitera joan zen [[Bilbo]]ra, [[Euskal Herriko Unibertsitatea|Euskal Herriko Unibertsitateko]] [[Leioa-Erandioko campusa|Leioako campusan]], hain zuzen ere. Ikasle mugimendura atxiki zen segituan, hainbat borroketan parte hartuz, besteak beste [[Boloniako prozesua|Bologna Prozesuaren]] kontra, [[inperialismo]]aren eta hezkuntza publikoaren pribatizazioaren kontra, euskal preso politikoen eskubideen alde edota ikasleentzako gune aske eta autogestionatuen alde, Fakultateko [[batzar (argipena)|asanblada]] ezberdinetan.

[[Bilbo]]n bizi zelarik, Alde Zaharreko poteoaren inguruko ikerketa garrantzitsuak burutu zituen. Hortik sortu zen ikerketa soziologikorako ekimen berri bat: BAZPA.

[[2011]]ko [[maiatz]]atik aurrera garatu zen [[M-15 mugimendua]]rekin bat egin zuen Bilboko kaleen erabilera askea aldarrikatzen. Baina militantzia oro utzi behar izan zuen, [[Latinoamerika]]ko gatazkak ezagutzeko, [[Kolonbia]]ra joan zen urtebetez soziologia ikasketak jarraitzeko asmoz. Julen, [[Abimael Guzmán|Abimael Guzmán Reynoso]] eta haren [[Sendero Luminoso]] erakundearen ikerlari sutsua izan da [[maoismo]]a mimatu zuelarik.

Brigadista lanak egin ostean, Euskal Herrira itzuli zen eta [[internazionalismo]]an buru belarri jarraitzeaz gain, Bilboko [[okupazio]] mugimenduan parte hartzen hasi zen, [[Kukutza gaztetxea]]ren desegitearen ondoren.

Euskaltzale bezala, Bilboko [[Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea|AEKn]] 2011ko [[Korrika]]ren antolakuntzan aritu zen, [[Euskal Herriko Unibertsitatea|EHUko]] [[Iñaki Goirizelaia]]rekin lantaldean. Eta kiroletan, [[Fortuna Kirol Elkartea]]n aritzen da lanean [[Behobia-Donostia lasterketa]]ren antolakuntzan.

Kolonbiako esperientziaren ondoren, Julenen izaera ideologikoa aldatzen joan da, hasiera batean [[kontsejismo]]aren inguruko printzipioak bazituen ere, [[leninismo]]rako joera hartu du, pentsaera [[anarkismo|akrata]] batetik [[abertzaletasun]]erako bidea egin du.

== Ikus, gainera ==

* [[Mumia Abu-Jamal]]
* [[Mekauen]]
* [[ELN-UC|ELN]]

[[Kategoria:Donostiarrak|Rodriguez, Julen]]
[[Kategoria:1990eko jaiotzak|R]]