Revision 6214096 of "Solido" on euwiki

{{HezkuntzaPrograma}}
{{argitzeko|materiaren egoerari|Solido (argipena)}}
{{argitzeko|Zaragozako probintziako udalerria da|Gotor (Aragoi)}}
Egoera '''solidoa''' [[deformazio]]arekiko eta [[bolumen]] aldaketekiko erresistentea den [[materiaren egoera]] bat da. [[Presio]]a konstante mantenduz eta [[tenperatura]] baxuan, solidoek gehienetan [[kristal-egitura]]k osatzen dituzte. Horri esker, [[indar]]rak jasan ditzake itxura batean deformatu gabe. Hortaz, multzo zurrunak, konprimiezinak, gogorrak eta erresistenteak izan ohi dira. Bolumen konstantea daukate eta ez dira hedatzen.

Solido batek propietate berezi hauek dauzka:
* [[Elastikotasun]]a: Solido batek bere jatorrizko egoerara itzultzen da deformatua izan ondoren.
* [[Hauskortasun]]a: Solido bat zati askotan hauts daiteke. 
* [[Gogortasun]]a: Solido bat gogorra da bigunago batek ezin duenean urratu. 
* Forma mugatua: Forma definitua daukate, aski zurrunak dira eta ez dute jariorik eragiten, gasek eta likidoek bezala.
* Bolumen mugatua.
* [[Dentsitate (argipena)|Dentsitate]] handia.
* [[Inertzia]]: Solidoek beren egoera aldatzeko erresistentzia erakusten dute.
* [[Xaflakortasun]]a: Solidoetatik deformazio bidez xaflak sortzeko propietatea da.
* [[Harikortasun]]a: Solidoetatik hariak sortzeko gaitasuna da.

Ezagutzen den solidorik arinena, [[aerogel]] deiturikoa, gizakiak egindakoa da. Inoiz sortutako aerogelik arinenak 1,9 [[miligramo|mg]]/cm³-ko dentsitatea dauka, alegia, uraren dentsitatearen 1/530. Solidorik dentsoena [[osmio]]a da: 22,6 g/cm³-ko dentsitatea dauka.

== Ikus, gainera ==
{{commonskat}}

* [[Likido]]
* [[Gas]]
* [[Solidotze]]

[[Kategoria:Materiaren egoerak]]