Revision 7357575 of "Advanced Packaging Tool" on euwiki

[[Fitxategi:Synaptic Package Manager.png|thumb|300px|[[Synaptic]]]]
'''Advanced Packaging Tool''' edo '''APT''' [[Debian]] proiektuak paketeak kudeatzeko garatutako tresna da. APTk [[Linux|GNU/Linux]] sistemetan programak instalatu eta desinstalatzeko lana errazten du.

Ez dago <code>apt</code> izeneko programarik, [[C++]] programazio lengoaian garatutako [[liburutegi (informatika)|liburutegi]] bat baita. [[Komando lerro]]tik exekutatzen dira hauek, eta ezagunenak <code>apt-get</code> eta <code>apt-cache</code> dira.

Badaude, gainera, apt-ri interfazea izateko aukera eskaintzen dioten aplikazioak ere; esate baterako, [[Ncurses]] testu-interfazea eskaintzen duen [[aptitude]] eta [[GTK]] bidezko interfaze grafikoa eskaintzen duen [[synaptic]].

== Kanpo estekak ==
{{autoritate kontrola}}

{{informatika zirriborroa}}

[[Kategoria:Linux]]