Revision 8379656 of "Auzo musulmana (Jerusalem)" on euwiki{{eraikin infotaula automatikoa}}
[[Fitxategi:Jerusalem Muslim Quarter map.jpg|250px|thumb|Auzo Musulmanaren planoa, Meskiten Zelaigunea izan eziz.]]
'''Jerusalemgo auzo musulmana''' [[Jerusalemgo Hiri Zaharra|Hiri Zaharraren]] lau auzunetariko bat da. Hiriaren ipar-ekialdean dago, 31 hektarea ditu eta 22.000 biztanle. Bertako merkatuak ikusgarriak dira eta, halaber, monumentu asko biltzen dira inguru horretan.
== Ezaugarriak ==
Auzoaren kale asko merkatu irekiak dira ([[Arabiar azoka|soukak]]), beti animatuak eta kolorez betea. Bat aipatzeagatik "el-wad" (Harana) kalekoa dugu: [[Damasko atea]]n hasten da eta [[Tyropoeon harana]]ren ibilbide historikoa jarraitzen du. Merkatua [[Jerusalemgo harresiak|Jerusalemgo harresietatik]] kanpo ere zabaltzen da.
Auzoan sartzeko hiru atari daude: aipatutako Damaskoa, [[Herodesen atea]] eta [[Lehoien atea]].
== Monumentu nagusiak ==
Nahiz eta musulmanen ingurua izan juduentzako eta kristauentzako monumentu garrantzitsuak daude. Musulmanentzako garrantzitsuak diren beste monumentual, aldiz, auzo honetatik kanpo daude, esaterako
[[Arrokaren Kupula]] eta [[Al Aksa meskita]], [[Meskiten Zelaigunea]]n alegia.
* Kristauen monumentuak:
** [[Bide Mingarria]]k auzoa zeharkatzen du; [[Kristoren Nekaldia|gurutze bidearen]] lehenengo zazpi egonaldiak daude, besteak beste, [[Zigorraren eliza]], [[Zigorkatzearen komentua]] eta [[Ecce Homoren arkua]].
** [[Santa Ana eliza (Jerusalem)|Santa Ana eliza]]. [[Lehoien atea|Lehoien atetik]] gertu dago. Tradizioaren arabera leku horretan [[Maria]]ren gurasoen etxea zegoen ([[Ana (Mariaren ama)|Ana]] eta [[Joakim]]).
** [[Betzatako urmaela|Bethesdaren urtegia]]
* Juduen monumentuak
** [[Kotel Hakatan]] edo Erosten harresi Txikia. "Burnizko Atea"ren ezkerrean dago. Sarritan muturreko juduak egoten dira bertan eta, ondorioz, poliziaren presentzai nabarmenda da.
** [[Kotelen tunela]]. Tunel horren irteera iparraldean dago, Omariya eskolan. Irteera horren irekiera 1996an liskar gogorrak eta hildako asko eragin zituen.
** [[Zedekiasen haitzuloa]], Damaskoko atetetik gertu.
** [[Yeshiva]] batzuk ere badira: Ateret Cohanim, Chazon Yechezkel.
== Okupazioa ==
[[2007]]an Israelgo Gobernuak ''The Flowers Gate'' proiektua diruaz laguntzen hasi zen. Hau izan da 1967tik juduen Auzo Musulmaneko lehen finkatzea. Proiektuaren arabera 20 etxebizitza eta sinagoga bat eraiki dira.<ref>http://www.washingtonpost.com/wp-dyn/content/article/2007/02/10/AR2007021001571.html ''Jewish Inroads in Muslim Quarter''. Scott Wilson, ''The Washington Post'', 2007/02/11.</ref>
== Iruditegia ==
<gallery widths="220px" heights="220px">
Image:<gallery widths="220px" heights="220px">
Jerusalem_Bethesda_BW_1.JPG|Bethesda.
Jerusalem_Kotel_HaKatan.jpg|Kotel Hakatan.
EcceHomo.jpg|[[Ecce Homoren arkua]].
SukAlKatanin.JPG|Kotoiaren merkatua.
</gallery>
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia_zerrenda}}
== Kanpo estekak ==
* {{en}}}: [https://web.archive.org/web/20171204234756/http://www.3disrael.com/jerusalem/muslim_quarter.cfm Bisita birtuala.]
{{Autoritate kontrola}}
[[Kategoria:Jerusalemgo auzoak]]All content in the above text box is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike license Version 4 and was originally sourced from https://eu.wikipedia.org/w/index.php?oldid=8379656.
![]() ![]() This site is not affiliated with or endorsed in any way by the Wikimedia Foundation or any of its affiliates. In fact, we fucking despise them.
|