Revision 8938270 of "Eztabaida:Lambda-CDM eredua" on euwiki[[File:Lambda CDM eredua.jpg|thumb|]] '''Lambda-CDM eredua''' edo '''ΛCDM''' (ingelesezko "Lambda-Cold Dark Matter") gaur egun kosmologia arlo zientifikoan onartutako eredua da, Big Bangaren eredu kosmologikoarekin bat datorrena. Honi esker Unibertsoaren espantsio osoan zehar emandako behaketa ugari azaldu dira. Hauen artean garrantzitsuenetariko bat '''hondoko mikrouhin erradiazioa''' edo '''mikrouhin erradiazio kosmikoa''' da. Obserbazio hau 1965. urtean egin zen eta unibertso osoa erradiazio elektromagnetikoz estalita dagoela bermatzen du. Bere ezaugarri inportanteenetariko bat gorputz beltz batek emandako erradiazioarekin bat datorrela da. Lambda-CDM eredua unibertsoaren espantsioaren azelerazioa eta egitura eskala handia azaltzeko ezagutzen den modelo sinpleena da. Baita baliagarria da behatu izan diren hidrogeno (deuterioa barne hartuz), helio eta litio ugaritasuna azaltzeko. Teoriak unibertsoa hiru osagarriz osatuta dagoela bermatzen du: * '''Λ''' (lambda) letra grekoa '''konstante kosmologikoa''' da. Honek energia ilunarekin lotura zuzena gordetzen du eta gaur egungo unibertsoaren espantsio azeleratuaren balioa ezagutzen laguntzen du. * '''Materia ilun hotza''' (ez barionikoa) materia ilunaren eredu bat da, zeinetan partikula osagarrien abiadura argiaren abiadurarekin alderatuta oso txikia dela bermatzen da. Horregatik erabili ohi da hotz adjektiboa. * '''Materia arrunta''' (barionikoa). Atomoek eta fotoiek osatutako planetak, izarrak eta unibertsoko hauts hodeiak sartzen dira talde honen barruan. Unibertsoko energia dentsitate osoa goiko 3 azpimultzotan banatzen da proportzio oso ezberdinetan. Λ konstante kosmologikoarekin lotutako energia iluna unibertsoko energia dentsitate osoaren % 70a suposatzen du. Bestaldetik, energia ilun hotzak ehuneko % 26a. Eta, azkenik, materia arruntak soilik ehuneko % 4a suposatzen du. ΛCDM ereduak grabitatea egokien azaltzen duen teoria '''erlatibitate orokorraren''' teoria dela hartzen du kontuan (teoria aplikagarria eskala kosmologikoetan). All content in the above text box is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike license Version 4 and was originally sourced from https://eu.wikipedia.org/w/index.php?oldid=8938270.
![]() ![]() This site is not affiliated with or endorsed in any way by the Wikimedia Foundation or any of its affiliates. In fact, we fucking despise them.
|