Revision 9041152 of "Inaxio Begiristain Albisu" on euwiki

{{biografia infotaula automatikoa}}
'''Inaxio Begiristain Albisu''' [[Altzo]]<nowiki/>ko Borda baserrian ([[Gipuzkoa]]) jaio zen 1922. urtean eta [[Alegia]]<nowiki/>n (Gipuzkoa) hil 1984an. Begiristain, idazle, antzerkigile, [[Txistu (musika tresna)|txistu]] egile, euskaltzale eta Alegiako hainbeste ekimenen bultzatzaile izan zen. Berean eta inguruko herrietan antzerki taldeak sortzearen aldeko lana egin zuen.

XX. mendearen hirurogeiko hamarkadaren bigarren erdian, txistularientzako txistuak behar zirela eta, musika tresna horiek fabrikatzen hasi zen, era autodidaktikoan.

Hasiera batean lagun batzuen laguntza izan zuen, eta ingurunean aurkitzen zituen materialak erabiltzen zituen. Hala eta guztiz ere, data zehatzik ez dakigun arren, makina-erreminta batzuk erosi zituen, horien artean tornu bat, eta ebano egurrezko txistuak egiten hasi zen. 1980an urtean ehun ale inguru fabrikatzera iritsi zen.

Inaxio Begiristain kultura herrikoiaren sustatzailearen eredu ona da, bere artisau gaitasunak txistuen fabrikazioan erabiltzen jakin baitzuen.<ref>https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/aintzinako-lanbideak/inaxio-begiristain-albizu</ref> [[Alegia]]ko kulturetxeak bere izena du.

== Lanak ==
* Apaiz, langille eta gizon (1968), Agora saria
* Bizia bizi-truk (1969)
* Bakartasun billa (1970)
* Errurik gabe errudun (1971)
* Mugausleak (1973)
* Kiratsa dario (1974)
* Igartutako landarea (1975)
* Bata zu eta bestea ni (1976)
* Txoriak kabia amets (1978)
* Gorrotoa, heriotza eta negarra (1979)
* Ernialdeko apaiz txikia (1980)
* Etsipenaren sareak (1981)
* Hitz hutsak (1982)
* Arre astoa; Urrutiko intxaurra
* Mariatto

=== Itzulpenak ===
* ''Lurrun argia'', P. Hamiltonen lana (1977).
* ''Itzaltzuko koblalaria'', [[Arturo Campión]]en lana (1980) 
* ''Iparragirre'' (1972an Donostiako Antzoki Zaharrean antzeztua)
* ''Troiarrak''  [[Euripides]]en antzezlana (1983).<ref>https://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/eu/beguiristain-albizu-ignacio/ar-12413/</ref>

== Erreferentziak ==
{{erreferentzia_zerrenda}}

== Kanpo estekak ==
{{bizialdia|1922ko|1984ko|Begiristain Albisu, Inaxio}}

[[Kategoria:Gipuzkoako idazleak]]
[[Kategoria:Altzotarrak]]
[[Kategoria:Euskal Herriko antzerkigileak]]
[[Kategoria:Artisauak]]