Difference between revisions 5536 and 5538 on euwikibooks

[[:w:R (programazio-lengoaia)|R]] bereziki [[:w:Estatistika|estatistika]] lantzeko programazio-lengoaia eta softwarea da. Software askea da, hots, [[:w:doan|doan]] da eta modu askean banatu eta lantzeko aukerak eskaintzen ditu. R softwarearen beste ezaugarri berezi bat bere [[:w:erabiltzailearen interfaze|interfazea]] da, eskuz idatzi beharreko aginduen bitartez funtzionatzen baitu, menuen bitartez funtzionatzen duten egungo programa gehienek ez bezala.

R urte batzuk lehenago, 1980ko hamarkadaren erdina, garatu zen S eta S-PLUS programa komertzialetatik eratortzen da. 1994 urtean Ross Ihaka eta
Robert Gentleman S bezalako programa bat garatu zuten eta R izena mena zioten. Hasieratik, software aske moduan jarri zuten jendearen eskura eta geroztik zabaltzen joan da, modulo eta pkaete berriekin.

R jeisteko, R proiektuko orrialde nagusira jo behar duzu: [http://www.r-project.org/ www.r-project.org]. Hortik, ezkerreko zutabetik CRAN aukera sakatu, gordailu-zerrendatik edozein aukeratu, gertutasunez "Spain" gomendatzen da bada ere eta hor "Download R for Windows" aukera hartu. Hurrengo orrian, "base" aukera har ezazu eta hortik azalduko den orrian, "Dowenload R 2.15.1 for Windows" aukera hartu. Instalakuntza oso erraza da eta nahikoa da .exe hedapena duen fitxategi bat exekutzatzea, aukera guztiei baiezkoa emanez.