Difference between revisions 5540 and 5541 on euwikibooks

Datuak Rtik bertatik sartzen dira era sinple eta errazenean. Adibidez, ikasle batzuen notak modu honetan sar ditzakegu:Estatistikan maiz egiten dira kalkuluak. R [[:w:kalkulagailu|kalkulagailu]] moduan erabil daiteke. Adibidez, honako lehenengo agindu hau idatziz bigarren lerroko emaitza suertatuko da, lehenengo aginduaren ondoren "Enter" sakatuz (agindu bat exekutatzeko, beti sakatu behar da "Enter" tekla):


<source lang = "rsplus">
> (45+67+92)/7
> 29.14285714
</source>

Azken emaitza hau gordeta geratzen da ".Last.value" izenarekin. Izena oso konplikatua denez, beste izen bat jarriko diogu:

<source lang = "rsplus">
> emaitza=.Last.value
> emaitza
> 29.14285714
</source>

Ikusten dugunez, lehenengo aginduak ez du ezer egiten; izan ere, izen aldaketa bat besterik ez du egiten eta programaren memorian gorde. Izena horrekin ''deia'' egiten denean (bigarren lerroan), izen horrekin gordetako balio zehatza emango digu (hirugarren lerroan).


Datuak Rtik bertatik sartzen dira era sinple eta errazenean. Adibidez, ikasle batzuen notak modu honetan sar ditzakegu:


<source lang = "rsplus">
> notak=c(6,7,5,5,3,8,6,7)
</source>


"Enter" tekla sakatzen bada, ez du ezer egiten, datu batzuk sartu eta horiei izena eman besterik ez baitugu egin. Izena memorian gordeta geratzen da.