Difference between revisions 5561 and 5562 on euwikibooks

Estatistikan maiz egiten dira kalkuluak. R [[:w:kalkulagailu|kalkulagailu]] moduan erabil daiteke. Adibidez, honako lehenengo agindu hau idatziz bigarren lerroko emaitza suertatuko da, lehenengo aginduaren ondoren "Enter" sakatuz (agindu bat exekutatzeko, beti sakatu behar da "Enter" tekla):


<source lang = "rsplus">
> (45+67+92)/7
> 29.14285714
</source>

(contracted; show full)> telefonoak[telefonoak=="n"]="Nokia"
> telefonoak[telefonoak=="a"]="Apple"
> telefonoak[telefonoak=="l"]="LG"
> telefonoak
[1] "Samsung" "Nokia"   "Apple"   "Nokia"   "Samsung" "LG"
</source>


Aurreko aginduak aldagai kunatitatibo bat kualitatibo bihurtzeko ere balio dute. Adibidez, zenbakizko kalifikazioen multzo bat kalifikazio kualitatibo bihurtu nahi bada:

<source lang = "rsplus">
>kalifikazioak=c(2,7,5,3,9,4,6,7,9,5,4,5,6,7,8,4,10,3)
>kalifikazioak[kalifikazioak>=9]="bikain"
>kalifikazioak[kalifikazioak>=7 & kalifikazioak<9]="ongi"
>kalifikazioak[kalifikazioak>=5 & kalifikazioak<7]="nahiko"
>kalifikazioak[kalifikazioak<5]="ez gainditu"
>kalifikazioak
[1] "ez gainditu" "ongi"        "nahiko"      "ez gainditu" "bikain"     
 [6] "ez gainditu" "nahiko"      "ongi"        "bikain"      "nahiko"     
[11] "ez gainditu" "nahiko"      "nahiko"      "ongi"        "ongi"       
[16] "ez gainditu" "bikain"      "ez gainditu"
</source>

Aldagai kualitatibo nahiz kuantitatiboetan elementu jakin batzuk isolatzerik badago. Adibidez, hurrengo aginduak ''notak'' datu-multzotik aprobatuak bereizi eta ''aprobatunotak'' izena ematen dio azpimultzoari:

<source lang = "rsplus">
> notak=c(8,6,4,6,4,9,7,5,3,2,6,7,2,3,4,7,8,9,6,7)
> aprobatunotak=notak[notak>=5]
> aprobatunotak
[1] 8 6 6 9 7 5 6 7 7 8 9 6 7
</source>
(contracted; show full)
........

Fitxategia gordetzean nahi duzun izena eman diezaiokezu, .txt [[:w:Fitxategi-luzapen|luzapenarekin]]. Baina ezin duzu edonon gorde: R fitxategi hori bilatzera joango den helbidean jarri behar duzu. Helbide hori zein den jakiteko, agibdu hau idatzi behar duzu R-n:

<source lang = "rsplus">
> getwd()
</source>