Difference between revisions 5596 and 6113 on euwikibooks

Estatistikan maiz egiten dira kalkuluak. R [[:w:kalkulagailu|kalkulagailu]] moduan erabil daiteke. Adibidez, honako lehenengo agindu hau idatziz bigarren lerroko emaitza suertatuko da, lehenengo aginduaren ondoren "Enter" sakatuz (agindu bat exekutatzeko, beti sakatu behar da "Enter" tekla):


<source lang = "rsplus">
> (45+67+92)/7
> 29.14285714
</source>

(contracted; show full)"Enter" tekla sakatzen bada, ez du ezer egiten, datu batzuk sartu eta horiei izena eman besterik ez baitugu egin. Izena memorian gordeta geratzen da. ''notak'' izenerako deia egiten bada, datu zerrenda izango da emaitza

<source lang = "rsplus">
> notak
> [1] 6 7 5 5 3 8 6 7
</source>


Daturen bat ahaztu bazaigu, ez du axola, aise gaineratzen baitira. Adibidez, 3 nota gaineratu nahi bada zerrendaren hasieran:

<source lang = "rsplus">
> notak=c(3,notak)
> notak 
> [1] 3 6 7 5 5 3 8 6 7
</source>

Datuak kendu ere egin daitezke. Adibidez, bigarren datua kentzeko hau egin behar da:

<source lang = "rsplus">
> notak=notak[-2]
</source>

Balio jakin bat ezabatu daiteke. 5 balioa duten datuak ezabatzeko:

<source lang = "rsplus">
> notak=notak[notak!=5]
</source>

Izena nahi den eran alda daiteke. Adibidez, ''notak'' ordez, ''lehenzatikonotak'' izena nahi bada jarri. Beste alde batetik agindu baten ondoren # ikurraren ondoren idazten denak ez du inongo eraginik eta iruzkinak idazteko erabiltzen da

<source lang = "rsplus">
> lehenzatikonotak=notak #Hau izen aldaketa besterik ez da
> lehenzatikonotak
> [1] 6 7 5 5 3 8 6 7
</source>

(contracted; show full)> dena$gela
</source>

Aldagai bati buruzko kalkuluak beste aldagaiak hartzen dituen balioen arabera burutu nahi badira, ''tapply'' agindua erabiltzen da. Adibidez, batez besteko (ingelesez, ''mean'') nota kalkulatu nahi bada gelaren arabera:

<source lang = "rsplus">
> tapply(notak,gela,mean)
</source>