Difference between revisions 5603 and 5604 on euwikibooks

R bereziki egokia da, estatistikako beste programen aldean, [[:w:datu-diagrama|datu-diagramak]] eratu eta manipulatzeko.

== Sektore diagramak ==

Sektore diagramen bitartez aldagai kualitatibo bateko maiztasunak (absolutuak edo erlatiboak) irudikatu nahi dira. Beraz, lehendabizi maiztasunak kalkulatu behar dira, absolutuetarako ''table'' agindua erabiliz eta erlatiboetarako ''prop.table'' agindua erabiliz aurrekoaren gainean:

(contracted; show full)> barplot(telefono.erl.bor.ord)
</source>

Ardatz bertikala motz geratzen da: luzera egokia emateko ''ylim'' aukera erabiltzen da. Sektore diagraman bezalaxe, izenburua ezar daiteke, nahi den tipo tamainarekin.

<source lang = "rsplus">
> barplot(telefono.erl.bor.ord,ylim=c(0,0.4),col=c("green""yellow","red","blue"),main="Telefono markak",cex=0.8)
</source>


== Zutabe-diagrama aldagai kuantitatiboetarako ==

Zutabe diagrama aldagai kuantitatiboetarako ere erabiltzen da. Bi moduetara erabil daiteke: datuak beraiek adierazteko eta maiztasunak adierazteko.

Adibidez, datuak beraiek irudikatzeko aski da datu-multzoari deia egitea, baina kasu honetan datu bakoitza zein elementuri dagokion adieraztea ere komeni ''names.arg'' aukeraren bitartez. Adibidez, Hego Euskal Herriko lurraldeen biztanleriak adierazteko:

<source lang = "rsplus">
> biztanleriak=c(643713,322444,1157452,711826)
> barplot(biztanleriak,names.arg=c(Nafarroa,Araba,Bizkaia,Gipuzkoa),col=c("green"),main="Hego Euskal Herriko lurraldeetako biztanleriak",cex=0.6,decreasing=TRUE)
</source>

Maiztasunak, absolutuak nahiz erlatiboak, adierazteko ere erabil daiteke. Adibidez:

<source lang = "rsplus">
> notak=c(5,5,6,7,6,6,6,6,7,8,7,6,5,6,7,6,5,8,9,9,8,8,9,7,7)
> notak.abs=table(notak)
> notak.erl=prop.table(notak.abs)
> barplot(notak.abs)
> barplot(notak.erl)
</source>