Difference between revisions 5618 and 5619 on euwikibooks

R bereziki egokia da, estatistikako beste programen aldean, [[:w:datu-diagrama|datu-diagramak]] eratu eta manipulatzeko.

== Sektore diagramak ==

Sektore diagramen bitartez aldagai kualitatibo bateko maiztasunak (absolutuak edo erlatiboak) irudikatu nahi dira. Beraz, lehendabizi maiztasunak kalkulatu behar dira, absolutuetarako ''table'' agindua erabiliz eta erlatiboetarako ''prop.table'' agindua erabiliz aurrekoaren gainean:

(contracted; show full)[[:w:Histograma|Histogramak]] eratzeko oinarrizko agindua ''hist'' da:

<source lang = "rsplus">
> x=c(1,2,3,5,6,6,7,8,9,8,7,6,5,4,5,6,5,6,5,6,5,6,5,3,4)
> hist(x)
</source>

Agindu grafiko baterako ohiko parametroak gehitu dakizkioke. Adibidez, ardatza nahi den eran jarri,
 ''axis'' aginduaren bitartez, baina horretarako aurrez ezabatu behar da ''xaxt="n"'' jarrita:

<source lang = "rsplus">
> x=c(1,2,3,5,6,6,7,8,9,8,7,6,5,4,5,6,5,6,5,6,5,6,5,3,4)
> hist(x,xaxt="n")
> axis(1,c(0,1,2,3,4,5,6,7,8,9,10))
</source>

Adierazten ez bada, aginduak berak ezartzen ditu tarteak. Kanpotik ere ezar daitezke, ''breaks'' aukeraren bitartez. Adibidez, 0-2, 2-4, 4-6, 6-8 eta 8-10 tarteak nahi badira:

<source lang = "rsplus">
> x=c(1,2,3,5,6,6,7,8,9,8,7,6,5,4,5,6,5,6,5,6,5,6,5,3,4)
> hist(x,xaxt="n")
> axis(1,c(0,1,2,3,4,5,6,7,8,9,10))
</source>

Maiztasun erlatiboekin ere osa daiteke, baina horretarako ''plot.graph.freq'' agindua erabili behar da, ''frequency=2'' parametroarekin, baina horretarako ''agricolae'' paketea deskargatu behar da, ez baitago Rko oinarriko paketean:

<source lang = "rsplus">
> library(agricolae)
> plot.graph.freq(x,frequency=2)
</source>

Histograma marraztu gabe, dagokion maiztasun taula ere era daiteke, horretarako ''plot=FALSE'' aukera erabiliz:

<source lang = "rsplus">
> hist(x,plot=FALSE)
</source>

Tarteak nahi den eran ezar daitezke, ''breaks'' parametroaren bitartez:

<source lang = "rsplus">
> tarteak=c(0,2,4,6,8,10)
> hist(x,breaks=tarteak,xaxt="n")
> axis(1,tarteak)
</source>

Tarteak zabalera konstantekoak ez direnean, programak hauteman eta dentsitateekin eratzen du histograma:

<source lang = "rsplus">
> tarteak=c(0,2,5,8,10)
> hist(x,breaks=tarteak,xaxt="n")
> axis(1,tarteak)
</source>

Histograma oinarritzat harturik marrazten den [[:w:maiztasun-poligono|maiztasun-poligonoa]] ''agricolae'' paketearen bitartez eratu behar da:

<source lang = "rsplus">
> tarteak=c(0,2,4,6,8,10)
> library(agricolae)
> histograma=hist(x,breaks=tarteak)
> polygon.freq(histograma,col="red",lwd=3)
</source>

Maiztasun poligonoa soilik marraztu nahi bada, histograma eratzean ''border=FALSE'' aukera adierazten da:

> library(agricolae)
> histograma=hist(x,breaks=tarteak,border=FALSE)
> polygon.freq(histograma,col="red",lwd=3)
</source>