Difference between revisions 5620 and 5621 on euwikibooksR bereziki egokia da, estatistikako beste programen aldean, [[:w:datu-diagrama|datu-diagramak]] eratu eta manipulatzeko. == Sektore diagramak == Sektore diagramen bitartez aldagai kualitatibo bateko maiztasunak (absolutuak edo erlatiboak) irudikatu nahi dira. Beraz, lehendabizi maiztasunak kalkulatu behar dira, absolutuetarako ''table'' agindua erabiliz eta erlatiboetarako ''prop.table'' agindua erabiliz aurrekoaren gainean: (contracted; show full) <source lang = "rsplus"> > x=c(1,2,3,5,6,6,7,8,9,8,7,6,5,4,5,6,5,6,5,6,5,6,5,3,4) > hist(x,xaxt="n") > axis(1,c(0,1,2,3,4,5,6,7,8,9,10)) </source> Maiztasun erlatiboekin ere osa daiteke, baina horretarako ''plot.graph.freq'' agindua erabili behar da, ''frequency=2'' parametroarekin, baina horretarako ''agricolae'' paketea deskargatu behar da, ez baitago Rko oinarriko paketean . Bide batez, ardatzetako etiketak aldatu egiten ditugu: <source lang = "rsplus"> > library(agricolae) > plot.graph.freq(x,frequency=2,xlab="Notak",ylab="Portzentajeak") </source> Histograma marraztu gabe, dagokion maiztasun taula ere era daiteke, horretarako ''plot=FALSE'' aukera erabiliz: <source lang = "rsplus"> > hist(x,plot=FALSE) </source> Tarteak nahi den eran ezar daitezke, ''breaks'' parametroaren bitartez: <source lang = "rsplus"> > tarteak=c(0,2,4,6,8,10) > hist(x,breaks=tarteak,xaxt="n") > axis(1,tarteak) </source> Tarteak zabalera konstantekoak ez direnean, programak hauteman eta dentsitateekin eratzen du histograma: <source lang = "rsplus"> > tarteak=c(0,2,5,8,10) > hist(x,breaks=tarteak,xaxt="n") > axis(1,tarteak) </source> Histograma oinarritzat harturik marrazten den [[:w:maiztasun-poligono|maiztasun-poligonoa]] ''agricolae'' paketearen bitartez eratu behar da: <source lang = "rsplus"> > tarteak=c(0,2,4,6,8,10) > library(agricolae) > histograma=hist(x,breaks=tarteak) > polygon.freq(histograma,col="red",lwd=3) </source> Maiztasun poligonoa soilik marraztu nahi bada, histograma eratzean ''border=FALSE'' aukera adierazten da: <source lang = "rsplus"> > library(agricolae) > histograma=hist(x,breaks=tarteak,border=FALSE) > polygon.freq(histograma,col="red",lwd=3) </source> All content in the above text box is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike license Version 4 and was originally sourced from https://eu.wikibooks.org/w/index.php?diff=prev&oldid=5621.
![]() ![]() This site is not affiliated with or endorsed in any way by the Wikimedia Foundation or any of its affiliates. In fact, we fucking despise them.
|