Difference between revisions 5680 and 6206 on euwikibooks

[[File:Lorenz curve sheet.png|thumb|center|400px|[[:w:Lorenz kurba|Lorenzen kurba]] eratzeko txantiloia. R kodea ikusteko, egin klik irudiaren gainean. Lau grafika dituen orri bat eskuratzeko, {{PDF txikia|Lorenz_grafikoak_01|hemen}} sakatu eta, ondoren, berriz ere sakatu.]]

:'''1''': Eskualde batean familien urteko errentari buruzko inkesta egin da, datu hauek jasoz milaka eurotan:

:::''15.2-26.5-24.3-45.0-12.3-21.3-30.5-28.6-42.8-26.4''

Lorenzen kurba marraztu behar da.

Galdera hauek erantzun:

* errenta osotik zenbat hartzen dute familien %20 pobreenak?;
* errenta osotik zenbat hartzen dute familien %10 aberatsenak?

:'''2''': Enpresa batek bost denda ditu hiri batean. Bi urtetan zehar izandako salmentak jaso dira:

:::'' '''2010''': 12-18-22-26-36''
:::'' '''2011''': 10-16-22-40-52''

Lorenzen kurbak marraztu diagrama berean eta emaitzak interpretatu.

:'''3''': Bi urtetan zehar familien urteko errentari buruzko inkesta bat egin da datu hauek jasoz:

:::'' '''2010''': 10-15-22-26-29-32-35-40-52-80''
:::'' '''2011''': 8-12-20-22-36-38-40-48-55-70''

Bi urtetako Lorenzen kurbak marraztu diagrama berean. Diagraman oinarrituz soilik baiezta al daiteke kontzentrazioa igo ala jeitsi den?

Zein urtetan dira pobreenak pobreago?

Giniren indizea kalkulatu bi urtetarako eta emaitzak interpretatu.

:'''4''': Donostian eta Iruñean errentari buruzko inkesta bat egin zaie familiei:

::''Donostia: 8-10-11-12-15-20-27''
::''Iruñea'': 3-5-13-14-20-26''

Pobrezia muga 12 da bi hirietan.

:#Zein hiritan daude pobre gehiago?
:#Zein hiritan da handiagoa pobreziaren intentsitatea?
:#Zein hiritan dago, oro har, pobrezia handiagoa?

:'''5''': 2008 eta 2011an 15-24 urte bitarteko gazteen artean zein telefono mugikor marka galdetu zitzaien:

:''2008: A (80), B (60), C (10), D (30) eta E (20)''
:''2011: A (150), B (40), C (10), D (30), E (40), F (20)''

Zein urtetan izan zen merkatua anitzagoa?

:'''6''': Ordenagailu portatilen merkatuan 2009 eta 2011 urteetan sektoreko enpresen artean izandako fakturazioaren banaketa (milaka unitatetan) agertzen da ondoren:

:''2009: A (100), B (50), C (80), D (20) eta E (10)''
:''2011: A (60), B (40), C (30), D (40), E (40), F (60), G (50), G (50)''

Zein urtetan du merkatuak izaera oligopolistiko nabarmenagoa?

Merkatua oligopolistikoa izango da enpresa gutxiren eskuetan merkatuaren zati handi bat dagoenean (kontzentrazio handia, alegia) edota merkatuak aniztasun, ziurgabetasun edo entropia txikia duenean. Beraz, kontzentrazioa nahiz entropia aztertu behar dira, kontuan hartuz bi ezaugarrien azterketak emaitza kontraesankorrak ekar ditzakeela. Kasu honetan, ordea, Giniren indizeak eta Shannonen adierazleak erabaki bera hartzera daramate: 2009 urtean kontzentrazio handiagoa eta entropia txikiagoa izan ziren. Beraz, argi dago 2009 urtean merkatuak oligopolio ezaugarri nabarmenagoak izan zituela.

:'''7''': Errenta-inkesta batean honako datu hauek jaso dira:

::''8-12-24-17-36''

Kontzentrazio neurri gisa hau proposatu da:

:::<math>K=\frac{\sum_ip_iq_i}{\sum_iq_i}</math>

Kontzentrazioaren axiomatikako eskala-aldaketari buruzko baldintza betetzen al du? Horretarako, datuak 2 balioaz bidertu eta kontzentrazio neurriaren balioa aldaketaren aurretik eta ondoren aztertu behar duzu.