Difference between revisions 9494 and 9496 on euwikibooks{{delete}}Estatistikan maiz egiten dira kalkuluak. R [[:w:kalkulagailu|kalkulagailu]] moduan erabil daiteke. Adibidez, honako lehenengo agindu hau idatziz bigarren lerroko emaitza suertatuko da, lehenengo aginduaren ondoren "Enter" sakatuz (agindu bat exekutatzeko, beti sakatu behar da "Enter" tekla): <source lang = "rsplus"> > (45+67+92)/7 > 29.14285714 </source> Azken emaitza hau gordeta geratzen da ".Last.value" izenarekin. Izena oso konplikatua denez, beste izen bat jarriko diogu: <source lang = "rsplus"> > emaitza=.Last.value > emaitza > 29.14285714 </source> Ikusten dugunez, lehenengo aginduak ez du ezer egiten; izan ere, izen aldaketa bat besterik ez du egiten eta programaren memorian gorde. Izena horrekin ''deia'' egiten denean (bigarren lerroan), izen horrekin gordetako balio zehatza emango digu (hirugarren lerroan). Emaitza zehaztasun gutxiagorekin azaltzea nahi bada: <source lang = "rsplus"> > print(emaitza,digits=3) > 29.1 </source> Aukeran, honela ere egin daiteke: <source lang = "rsplus"> > borobil=round(emaitza,digits=1) > borobil > 29.1 </source> Datuak Rtik bertatik sartzen dira era sinple eta errazenean. Adibidez, ikasle batzuen notak modu honetan sar ditzakegu: <source lang = "rsplus"> > notak=c(6,7,5,5,3,8,6,7) </source> "Enter" tekla sakatzen bada, ez du ezer egiten, datu batzuk sartu eta horiei izena eman besterik ez baitugu egin. Izena memorian gordeta geratzen da. ''notak'' izenerako deia egiten bada, datu zerrenda izango da emaitza <source lang = "rsplus"> > notak > [1] 6 7 5 5 3 8 6 7 </source> Daturen bat ahaztu bazaigu, ez du axola, aise gaineratzen baitira. Adibidez, 3 nota gaineratu nahi bada zerrendaren hasieran: <source lang = "rsplus"> > notak=c(3,notak) > notak > [1] 3 6 7 5 5 3 8 6 7 </source> Datuak kendu ere egin daitezke. Adibidez, bigarren datua kentzeko hau egin behar da: <source lang = "rsplus"> > notak=notak[-2] </source> Balio jakin bat ezabatu daiteke. 5 balioa duten datuak ezabatzeko: <source lang = "rsplus"> > notak=notak[notak!=5] </source> Izena nahi den eran alda daiteke. Adibidez, ''notak'' ordez, ''lehenzatikonotak'' izena nahi bada jarri. Beste alde batetik agindu baten ondoren # ikurraren ondoren idazten denak ez du inongo eraginik eta iruzkinak idazteko erabiltzen da <source lang = "rsplus"> > lehenzatikonotak=notak #Hau izen aldaketa besterik ez da > lehenzatikonotak > [1] 6 7 5 5 3 8 6 7 </source> Sar ditzagun bigarren zatiko notak: <source lang = "rsplus"> > bizatikonotak=c(8,6,4,6,4,9,7,5) </source> Bi noten batuketa aise egiten da: <source lang = "rsplus"> > batuketa=lehenzatikonotak+bizatikonotak > batuketa </source> Bi noten batezbestekoa (''bbko'' izena emango diegu) honela kalkulatu behar da: <source lang = "rsplus"> > bbko=batuketa/2 > bbko </source> Datu-multzoak ordenatu ere egin daitezke: <source lang = "rsplus"> > sort(bbko) </source> [[:w:Aldagai kualitatibo|Aldagai kualitatiboak]] [[:w:Komatxoak|komatxoen]] artean sartzen dira. Adibidez, pertsona zenbaiti telefono mugikorraren marka galdetu zaie (s: Samsung, n:Nokia, a:Apple, l:LG): <source lang = "rsplus"> > tele=c("s","n","a","n","s","l") > tele [1] "s" "n" "a" "n" "s" "l" </source> Idatzitako agindu luze bat idaztean akatsa egin eta zuzendu nahi badugu (datu bat sartzea ahaztu zaigunean, adibidez) ezin dugu atzera egin, baina ez da agindu osoa berriz ere idatzi behar: gorako gezia sakatzen bada, sartutako azken agindua agertzen da pantailan eta bertan zuzendu daiteke akatsa. Kurtsorea aginduaren hasierara eraman nahi baduzu, ''CTRL+a'' sakatu behar da,. Aginduaren amaierara joan nahi baduzu, berriz, aski da ''CTRL+e'' sakatzea. Aurretik idatzitako agindu batzuk badira berriz ere begiratu nahi dituzunak ''history'' agindua erabili behar da. Adibidez, azken 4 aginduak bistaratzeko: <source lang = "rsplus"> > history(4) </source> Telefono marken kode hauek esanguratsuak ez direnez, ''itzulpena'' egiteko agindua badago: <source lang = "rsplus"> > telefonoak=factor(tele,levels=c("s","n","a","l"),labels=c("Samsung","Nokia","Apple","LG")) > telefonoak [1] Samsung Nokia Apple Nokia Samsung LG Levels: Samsung Nokia Apple LG </source> Aurretik bektorea zenbakizko balioekin osatu eta zenbakizko balio horiek itzuli ere egin daitezke, aldagai kualitatiboa eskuratzeko. Aldagai kuantitatiboa kualitatibo bihur daiteke, zenbakizko tarteei kategoriak esleituz. Adibidez, zenbakizko kalifikazioen multzo bat kalifikazio kualitatibo bihurtu nahi bada: <source lang = "rsplus"> >kalif=c(2,7,5,3,9,4,6,7,9,5,4,5,6,7,8,4,10,3) >kalifkual=cut(kalif,breaks=c(0,5,7,9,10),labels=c("ez gainditu","aprobatu","ongi","bikain")) >kalifkual [1] ez gainditu aprobatu ez gainditu ez gainditu ongi ez gainditu [7] aprobatu aprobatu ongi ez gainditu ez gainditu ez gainditu [13] aprobatu aprobatu ongi ez gainditu bikain ez gainditu Levels: ez gainditu aprobatu ongi bikain </source> Aldagai kualitatibo nahiz kuantitatiboetan elementu jakin batzuk isolatzerik badago. Adibidez, hurrengo aginduak ''notak'' datu-multzotik aprobatuak bereizi eta ''aprobatunotak'' izena ematen dio azpimultzoari: <source lang = "rsplus"> > notak=c(8,6,4,6,4,9,7,5,3,2,6,7,2,3,4,7,8,9,6,7) > aprobatunotak=notak[notak>=5] > aprobatunotak [1] 8 6 6 9 7 5 6 7 7 8 9 6 7 </source> Berdintzaren kasuan bi berdintza ikur jarri behar dira: <source lang = "rsplus"> > bostekoak=notak[notak==5] > bostekoak [1] 5 </source> Datu-multzoak bateratu ere egin daitezke, euren jatorria galdu gabe: <source lang = "rsplus"> > anotak=c(2,5,6,7) > bnotak=c(3,2,1,8) > notak=stack(list(a_gela=anotak,b_gela=bnotak)) > notak values ind 1 2 a_gela 2 5 a_gela 3 6 a_gela 4 7 a_gela 5 3 b_gela 6 2 b_gela 7 1 b_gela 8 8 b_gela </source> Estatistikan aldagaien arteko erlazioak bilatzen dira askotan (aurreko adibidean bezala, non notak gelaren arabera azter daitezkeen). Aurreko agindua erabil daiteke horretarako, baina nahiko desegokia da kasu gehienetan. Asko ere errazagoa da ''data.frame'' agindua erabiltzea: <source lang = "rsplus"> > notak=c(2,5,6,7,3,2,1,8) > gela=c("a","a","a","a","b","b","b","b") > dena=data.frame(notak,gela) > dena </source> Askotan datu-multzo anizkoitz hauetan aldagai bakar batekin lan egin nahiko dugu. Aldagaiak banaka aukeratzeko, data multzoaren izena eta "$" ikurraren ondoren aldagaiaren izena jartzen da. Horrela, aldagaia isolatu egiten da: <source lang = "rsplus"> > dena$notak > dena$gela </source> Aldagai bati buruzko kalkuluak beste aldagaiak hartzen dituen balioen arabera burutu nahi badira, ''tapply'' agindua erabiltzen da. Adibidez, batez besteko (ingelesez, ''mean'') nota kalkulatu nahi bada gelaren arabera: <source lang = "rsplus"> > tapply(notak,gela,mean) </source> All content in the above text box is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike license Version 4 and was originally sourced from https://eu.wikibooks.org/w/index.php?diff=prev&oldid=9496.
![]() ![]() This site is not affiliated with or endorsed in any way by the Wikimedia Foundation or any of its affiliates. In fact, we fucking despise them.
|