Revision 5557 of "R estatistika softwarea/Oinarrizko aginduak eta datuen sarrera" on euwikibooks

Estatistikan maiz egiten dira kalkuluak. R [[:w:kalkulagailu|kalkulagailu]] moduan erabil daiteke. Adibidez, honako lehenengo agindu hau idatziz bigarren lerroko emaitza suertatuko da, lehenengo aginduaren ondoren "Enter" sakatuz (agindu bat exekutatzeko, beti sakatu behar da "Enter" tekla):


<source lang = "rsplus">
> (45+67+92)/7
> 29.14285714
</source>

Azken emaitza hau gordeta geratzen da ".Last.value" izenarekin. Izena oso konplikatua denez, beste izen bat jarriko diogu:

<source lang = "rsplus">
> emaitza=.Last.value
> emaitza
> 29.14285714
</source>

Ikusten dugunez, lehenengo aginduak ez du ezer egiten; izan ere, izen aldaketa bat besterik ez du egiten eta programaren memorian gorde. Izena horrekin ''deia'' egiten denean (bigarren lerroan), izen horrekin gordetako balio zehatza emango digu (hirugarren lerroan).


Datuak Rtik bertatik sartzen dira era sinple eta errazenean. Adibidez, ikasle batzuen notak modu honetan sar ditzakegu:


<source lang = "rsplus">
> notak=c(6,7,5,5,3,8,6,7)
</source>


"Enter" tekla sakatzen bada, ez du ezer egiten, datu batzuk sartu eta horiei izena eman besterik ez baitugu egin. Izena memorian gordeta geratzen da. ''notak'' izenerako deia egiten bada, datu zerrenda izango da emaitza

<source lang = "rsplus">
> notak
> [1] 6 7 5 5 3 8 6 7
</source>

Izena nahi den eran alda daiteke. Adibidez, ''notak'' ordez, ''lehenzatikonotak'' izena nahi bada jarri:

<source lang = "rsplus">
> lehenzatikonotak=notak
> lehenzatikonotak
> [1] 6 7 5 5 3 8 6 7
</source>

Sar ditzagun bigarren zatiko notak:

<source lang = "rsplus">
> bizatikonotak=c(8,6,4,6,4,9,7,5)
</source>

Bi noten batuketa aise egiten da:

<source lang = "rsplus">
> batuketa=lehenzatikonotak+bizatikonotak
</source>

Bi noten batezbestekoa (''bbko'' izena emango diegu) honela kalkulatu behar da:

<source lang = "rsplus">
> bbko=batuketa/2
</source>

[[:w:Aldagai kualitatibo|Aldagai kualitatiboak]] [[:w:Komatxoak|komatxoen]] artean sartzen dira. Adibidez, pertsona zenbaiti telefono mugikorraren marka galdetu zaie (s: Samsung, n:Nokia, a:Apple, l:LG):

<source lang = "rsplus">
> telefonoak=c("s","n","a","n","s","l")
> telefonoak
[1] "s" "n" "a" "n" "s" "l"
</source>

Telefono marken kode hauek esanguratsuak ez direnez, ''itzulpena'' egiteko agindua badago:

<source lang = "rsplus">
> telefonoak[telefonoak=="s"]="Samsung"
> telefonoak[telefonoak=="n"]="Nokia"
> telefonoak[telefonoak=="a"]="Apple"
> telefonoak[telefonoak=="l"]="LG"
> telefonoak
[1] "Samsung" "Nokia"   "Apple"   "Nokia"   "Samsung" "LG"
</source>
 
=== Aginduetan zehar nabigatzen ===

Idatzitako agindu luze bat idaztean akatsa egin eta zuzendu nahi badugu, ezin dugu atzera egin, baina ez da agindu osoa berriz ere idatzi behar: gorako gezia sakatzen bada, sartutako azken agindua agertzen da pantailan eta bertan zuzendu daiteke akatsa.

Kurtsorea aginduaren hasierara eraman nahi baduzu, ''CTRL+a'' sakatu behar da,. Aginduaren amaierara joan nahi baduzu, berriz, aski da ''CTRL+e'' sakatzea.

Aurretik idatzitako agindu batzuk badira berriz ere begiratu nahi dituzunak ''history'' agindua erabili behar da. Adibidez, azken 4 aginduak bistaratzeko:

<source lang = "rsplus">
> history(4)
</source>