Revision 5603 of "R estatistika softwarea/Oinarrizko grafikoak" on euwikibooks

R bereziki egokia da, estatistikako beste programen aldean, [[:w:datu-diagrama|datu-diagramak]] eratu eta manipulatzeko.

== Sektore diagramak ==

Sektore diagramen bitartez aldagai kualitatibo bateko maiztasunak (absolutuak edo erlatiboak) irudikatu nahi dira. Beraz, lehendabizi maiztasunak kalkulatu behar dira, absolutuetarako ''table'' agindua erabiliz eta erlatiboetarako ''prop.table'' agindua erabiliz aurrekoaren gainean:

<source lang = "rsplus">
> tele=c("s","n","a","n","s","l")
> telefonoak=factor(tele,levels=c("s","n","a","l"),labels=c("Samsung","Nokia","Apple","LG"))
> telefono.abs=table(telefonoak)
> telefono.abs
telefonoak
Samsung   Nokia   Apple      LG 
      2       2       1       1 
> telefono.erl=prop.table(telefono.abs)
> telefono.erl
telefonoak
  Samsung     Nokia     Apple        LG 
0.3333333 0.3333333 0.1666667 0.1666667 
> telefono.erl.bor=round(telefono.erl,digits=2)
telefonoak
Samsung   Nokia   Apple      LG 
   0.33    0.33    0.17    0.17 
</source>

Sektore-diagrama eratzeko ''pie'' agindua erabiltzen da. Ohikoena maiztasun erlatiboekin egitea denez, ''telefono.erl.bor'' emaitzen gainean baliatzen dugu:

<source lang = "rsplus">
pie(telefono.erl.bor)
</source>

Sektoreen ondoan izenez gainera maiztasun erlatiboak agertzea nahi bada, etiketak sortu (''paste'' aginduaren bitartez elementuak bateratuz) eta ''labels'' aukeraren bitartez aplikatzen ditugu. Koloreak ere alda daitezke ''col'' aukeraren bitartez, koloreen bektore bati aplikatuta. Izenburua ''main'' aukeraren bitartez gaineratzen da, ''cex'' aukeraren bitartez tipoaren tamaina ezarriz.

<source lang = "rsplus">
>etiketak=paste(c("Samsung","Nokia","Apple","LG"),tele.erl.bor,"%")
>kolore=c("yellow","blue","green","red")
>pie(telefono.erl.bor,labels=etiketak,col=kolore,cex=0.8,main="Telefono marken banaketa")
</source>

== Zutabe diagramak aldagai kualitatiboetarako ==

Jakina denez, zutabe diagramak hobetesi egiten dira sektore diagramen aldean. Zutabe diagramak eratzeko agindua ''barplot'' da eta sektore diagramen kasuan bezala, datuen maiztasun-taularen gainean aplikatuko da (maiztasun erlatiboak edo absolutuak baliatuz).

<source lang = "rsplus">
> barplot(telefono.erl.bor)
</source>

Kasu honetan, zutabeak handienetik txikienera ordenaturik agertzen dira, baina ez da beti horrela gertatzen. Horrela azaltzea ziurtatzeko, maiztasun erlatiboak ordenatu egin behar ditugu, ''sort'' agindua erabiliz. Kasu honetan beharrezkoa ez bada ere, hala egiten dugu kasu orokorra erakusteko, maiztasunak goraka hurrenkeratu nahi direla adieraziz:

<source lang = "rsplus">
> telefono.erl.bor.ord=sort(telefono.erl.bor,decreasing=FALSE)
> telefono.erl.bor.ord
> barplot(telefono.erl.bor.ord)
</source>

Ardatz bertikala motz geratzen da: luzera egokia emateko ''ylim'' aukera erabiltzen da. Sektore diagraman bezalaxe, izenburua ezar daiteke, nahi den tipo tamainarekin.

<source lang = "rsplus">
> barplot(telefono.erl.bor.ord,ylim=c(0,0.4),col=c("green""yellow","red","blue"),main="Telefono markak",cex=0.8)
</source>