Difference between revisions 5844 and 5845 on euwikisource

{{goiburua|izenburua=Haur besoetakoa|egilea=[[Jon Mirande]]|oharrak=Iturria: [http://klasikoak.armiarma.eus/idazlanak/L/LauaxetaSolteak002.htm Klasikoen gordailua], non lan guztiak [http://klasikoak.armiarma.com/kgriburuz.htm jabetza publikoan] dauden.}}

== Lehen ==

(contracted; show full)

Ez lezan ahatz bere ametsetan... baina hark, gau guztia haurra bere gogoan zukeela iraganen zuen. Ez zuen ez gehiago alkoholez horditzeko beharrik, eta hain goibelki hasi zen arratsaldea, jai-arrats bat bezala izanen zitzaion, goizeraino. Eta pentsatzeak Theresa xiki hori aski antzetsua izan zela lo zegoelakoa egiteko aldi horietan, orotan, haren ikustera zetorrelarik, irriño bat erakarri zion ezpainetara, zorioneko irriño eskerdun, dohatsu bat.

== Bigarren ==

  Gau hartan ez zuen begirik itxi. Nola galduko zituen lotan haurraren irudiaz oraituz iragan zitzakeen ordu prezios hek? Hura lo zegoen noski dagoneko —hain zen gaztea eta...— baina ez zuen dudarik leku bat gorde ziola bere haur-amets garbietan. Gau-erdiko isiltasun hiztunean, gauko ilunpe izarniatuan, gogoratzen zituen gizonak alaba besoetakoaren gorputz xikiaren atal guztiak, ikusten zituen berriz ere haren aurpegi-marra finak, haren ile-motots leporaino eroria, ezti bat ahorako, urre dirdaitsu bero bat eskurako, eta haren larru malgu epela hain laztangarria; berriz ere entzuten zituen belarrietan besoetan zedukalarik neskatoak esan zizkionak oro, bere botz ikara, hukigarrian. Eta nahia oro tinkaturik hartara ematen zuen Theresak ere hura ikus zezan bere lotan, eta entzun zezan bere ametsetan hark esatera ausartu ez zitzaiona.
                

Bihotza dantzan zedukan, biharamon goizean jaiki zenean. Kantatzez jantzi zen eta salara jautsi.Theresak ez zuen eskolarik egun hartan; bere aulkion eseri zen, haren haiduru. Laster etorriko ahal zen. Gosaria ekarri zion neskameari agurra otzanki bihurtu zion; edonori barkatzeko gertu zen halako arrats bati zerraikion egunean. Egia zen itzal batek iluntzen zuela haren poza, oroitzen zelarik egun hartako arrats-aldean emaztegaiarekin izan behar zuten elkar-ikustaldiaz — baina ez zituen susmo xarrak utzi nahi bihotzeko oskarbia nahastera. Jakinen zuen Isabela konbentzitzen haurra betikotz harekin egoteko zela, ezkontzak ezin alda zezakeela ezer ez. Men egin beharko zion Isabelak opariñari, berak egin zion bezela! Hasi zen tea edaten, gogoa urduri alaba besoetakoaren etorreraren begira — urduritasun alaia zen ordea... Zer izanen ziren Theresaren lehengo eleak, zer esanen zion bezperako gertatutakoaz? Esanen, deusik ez noski, baina asko adi-eraziko zion bere isilean. Ezagutzen zuen haur isila... oraindik ez gura zuen bezainbat, eiki, baina ezagutza hori gehituz joanen zen egunero, ezkutapen berriak argitara-eraziko zituen egun orok Theresaren haur-nortasunarekikoak... Irrikiz zegoen ikerkuntza hori lehen-bai-lehen hastekotz.
                

Azkenekotz Theresa agertu zen. Beste goizetan bezala etorri zitzaion bekokia eskeintzera, musu bat eman ziezon aita besoetakoak. Honek susmatu zuen bezela, deus ez zion esan ohiko agurraz kanpo, baina gizona ohartu zen, haurra salan sartu zen orduko, matrailak gorrituxe zitzaizkiola eserita eta haren haiduru ikusi zuenean. Galdegin zion, begietara so eginaz: «Ongi lo egin dun, Theresa?» Orduan ere isilik egon zen haurra, baina irribarre bat egin zion epaixka aita besoetakoari, eta irribarre isil, itzurkor horrek edozein ihardespen balio zuen. Gizonak jarraitu zuen bere tea xurrupatzen neskameak gosaria zerbitzatzen ziolarik Theresari. Laster, biok gosaria hartu ondoren eta berak mahaia eraiki eta garbitu ezkero, merkatura aterako ahal zen neskamea eguneko erospenak egitera, kanpora joanen ahal zen, edonora, biok bakarrik etxean utzirik goizalde guztirako. Nork zekien noiz gertatuko zitzaien horrelako beste goiz bat, elkarrekin izateko jakile baten gabean... Geroarekiko kezkak gerorako lagatuz, betegintzarre bat izan dadila oraingo goiz hau bederen! murmurikatzen zuen gizonak, otoitz-antzean, Theresari so zegoelarik.
                

Azkenean, eta ez goizikegi, atera zen neskamea. Kanpora joanik zela segurtatu ahal izan zenean, jaiki zen gizona, eta salatik ilki. Theresaren aulkiaren atzetik iragatean, haurrari ilea ferekatu zion, eztiki eta amultsuki; deus ez zion ordea esan. Bibliotekan sartu zen baina ez zuen libururik ez aldizkaririk irakurtzeko gogorik. Bere besodun jargian exeri zen, eta radioa pizturik, musikako emisio bat bilatu zuen. Musika goibel bat entzun nahi zuen, ez latin-errietakoa inola ere, Alemania edo Rusiakoa baizik; samur eta hotzena, barrurakor eta oroz-gainekoa batean, halako bat soilki zen gai haren atseginaren laguntzaile izateko. Ezer ez baitzuen bere gusturako aurkitu, radio itzali eta Schubert'en «Amaitu-gabea» ezarri zuen disko-inguratzailean. Egokiagorik ezin asma...
                

Eta berehala, Theresa etorri zitzaion aldamenera, itunbe baten ondotik izan bailitzakeen — baina ez zuten ezer hitz-artu... Haren oinetara jarri zen haurra, aulki apal batean; liburu bat zedukan eskuan, eskolako liburu bat tindaz orbanduxea... Ez zuen zabaldu; isil isila entzuten zion sinfoniari — zorionez, hain gazte izaki, musikatzailea zen eta biok, gizona eta haurra, mugitzeke egoten ziren, ez zioten elkarri begiratzen ere, Franz gizajoaren doinu hits, bihotz-erdiragarriak hots egiten ziolarik arimari. Diskoa azkenekotz bukatu zenean, ez zuen beste bat ezarri. Begiak erdi itxita, uzten zuen musika jainkozko hori haren baitan are durundatzera, Theresaren hor izteaz ederrago, joriago, zentzuz zamaturikago zen musika hori. Eta haurrak, ikusirik oraindik ez zuela hitz egiteko gogorik, bere liburua iriki zuen eta hasi zen irakurtzen, ezpainak higituz zerbait ahapeka esan balu bezala — lezioren bat ikasten ari zatekeen, eta gizonak irribarre egin zuen, bere pentsamendukari jarraitzen ziolarik.
                

Apur baten ondoren, galdegin zion: «Zer ikasten ari haiz, Theresa?» Haurrak, hizketarako gertu zela konturaturik, laster itxi zuen liburua eta erakutsi zion. Bihotz-mugida batekin so egin zien haur-liburuko textu eta apaingarri lau heiei... Theresaren espiritu berria, Theresaren nortasun xiki, preziosa, kulturaren ezagutza egiten ari... ikugarri eta zoragarri zitzaion asmo hori. Baina bekaizkeriak osk egin zion bihotzean, bet-betan otu zitzaiolarik arrotzak izanen zirela haurraren irakasle. Zer eskubide zed(contracted; show full)uko haut. Nahi dun?». Nola ez zuen nahi izanen... «Baina zer nahi dun irakats diezanadan? Esaidan». Haurrak ez zekien, baina irriz esan zion: «Nik ba zekinat zer irakatsiko daunadan: latina...» eta gaineratu zuen, Theresaren belarrira ahapeka: «Latinak ba din alde on bat: Isabelak higuin din, nahiz ez duen hik baino gehiago susmatzen zen den ere. Eta biok bakarrik utziko gaitin noski, hartan ihardukiko dugularik!» Haurrak ere irri egin zuen, pozarren — zihur zen latina horrengatik ikasi nahi izanen zuela.

                

Ez zuten beste eskola aipurik izan. Minutak eta orduak aurrera zihoazkien, laster neskamea merkatutik itzuliko zen, bazkaltzeko tenorea izanen zuten sarri, eta bazkal-ondoan... Gizonaren gogoa goibeltzen hasten zen, pentsatzen zuelarik orduan andregaia etorriko zitzaiola eta beharko zuela arrats-aldea harekin iragan, haurra utzirik. Zergatik emakumearen oroipenak behar izan zuen hain betegina, hain akats-gabekoa zen ereti hori ilundu eta eragabetu, ziotsan bihotzak erasiaka, begiratzen ziolarik alaba besoetakoari haren aldamenean zutik, aurpegi polita oro alai, gerri meharra haren besoan malgurturik landare gazte bat izan bailitzakeen.
                

Baina Theresa ere Isabelaren etorri-beharraz gogoratzen zen, eta eguerdiko hamabiak hurbiltzen ari ziren araura, haren alaitasuna itzaliz zoan, begiak seriotzen zitzaizkion, eta noizetik noizera so egiten zion luzaro gizonari, eia bere hitza gordeko zuenetz galdegiteko bezala. Isilik egon ziren biak bazkal-artean, neskameak merkatuko berriak kondatzen zizkiolarik etseko jaunari. Zer ajola zitzaizkion... Zertarako bakezko azken minuta horiek nahastu nahi zizkien atso zantarrak... Baina, haren isiltasun mutir(contracted; show full)er izanen zirela ezteiok... «Bere gisara atxikia zait, bai, esan zuen leialki gizonak bere baitan, irudi zaio noski seme bat bezela maite nauela, eta hala ere, haren maitakeria horrek ez du nire ardurarik; nigan ezarri dituen itxaropenak betatzearren, onartuko du betiko zorigaitzean bizi nadin, eta ene zorionerako bidean sartzeko aski bihoztoi banintz, lehengoa lizateke ene gaitzesteko, enekin egon den urte guztiak-gatik, enetzat egin dituenak orogatik eta guztiz ere. Zer ergelkeria samina jendeekilakoa».

                

Hiru orduak irian Isabela etorri zenean, gizona bere zoriari amore emanik zegoen. Hala-beharrak eskatzen zuen ezkero... Isabela itzur ez zitekeen gaitza zen ezkero... Gaitz hori gaitz-erdi baizik gerta ez zedintzat ordea, bederen behar zituen aleginak oro egin Theresa heiekin bizitzea onar ziezola andregaiak. Ahal bezain laster mintzatuko zitzaion hauzi horretaz, eta ez zuen horretan amore emanen, zer nahi esanik ere Isabelak.
                

Anderea agertu orduko, bere gelara joan zen Theresa laburzki agurtu ondoren, biak utzirik sala haundian. Isabela ez zen noski haurraren esker gaiztoaz konturatu? Gizonak begiratzen zion emaztegaiari, ezpainetara zetorkion nazka ezin ezkutatuz. Hala ere, bere buruari aitortu behar zion emakume polita zela... Esku ona izan zuela aukeratu zuelarik esaten zuketen haren adiskideek — adiskiderik baldin bazuen oraindik. Hori zitzaion mingarrien. Berak eta bere oguz zuen aukeratu, orain urtebete edo zela — Theresa haren etsean sartu baino askoz, askoz lehenago. Ohaidetzat izan nahi zuen —oi! sensualitatearen ergela... Baina polita zen, naiko aberatsa, eta senitarte onekoa; eta behin, zoritxarreko gau batean, ezkontzeko hitza eman zioten elkarri... Berak hala nahi zuen, berak zituen lehengo urratsak egin bere zoritxarrerako bidean— eta zaldun batek ezin dezake bere hitza atzera har, emakume bati badio ere eman. Ala bai?
                

Ilea harro, begien ñirñira dirdaitsuegi, bularra jori, Isabela ez zen noski etorri ezkontzarako azken antolamenduez hitz egiteko soilki... Begiratzen ziolarik, zakur-eme bat orkara gogora-erazten zion senargaiari eta, nardaz beterik, soa inguratu zuen haren aldetik. Baina inondik ere ezin ziezakeon bere higuina erakuts irrikatzen zuena lortu nahi bazuen; zenbat kosta ere, sekula baino amultsuago agertu behar zitzaion gaur andregaiari, eta horrengatik, ahal zuen bezain otzanki erantzuten zion, Isabelak herriko esa-mesak kontatzen zizkiolarik, edo ajola-gabeturik uzten zuen baten edo besteren berri ematen ziolarik, edo-ta ezteietarako egin erazi zuen jantziarekiko albiristea jaulkitzen... Hain pairu haundikoa izan zitekeenik ez zuen esperantza, baina, zion bere baitan, ez-jakin noiz artera iraunen dautan, horrela luzaz jarraitzen badu eme ergel horrek!... Eta beraren hipokrisia hasten zitzaion barruan ausiki egiten ere... Beste biderik ez zegoen ordea.
                

Madarikatzen zuen Isabela ezagutu zuen aspaldiko egun hura, orain urtebete zela. Urtea ezagutzen zuela, bai, baina lehenbiziko gaua goizera heldu gabe ba zekien ez zuela harekin egon behar, ezin zitekeela neska apain dotore, adimen huts eta modari jarraitzaile harekin bizi izan. Susmo bat baizik ez zen, haren arimak zuen irriki bakarra, irriki mingarri, gozo eta herriminezko hura oraindik oharkabean baitzedukan... Baina arimari jakin izan balu nola galdegin, bere zorionerako, inoiz ez zen noski abiatu izan (contracted; show full)zan zen kausa... Alabaina, oraindik agrada zitzaion orduan emakumearen gorputza, ez zituen haren gogoa eta bihotza baizik erdeinatzen... Edo bederen, uste zuen oraindik Isabela baten haragi mardul eta beroak emanen ziola haren etsipen isilak eskatzen zuen mozkorraldia. Ustekeriaren huskeria! ez al zekien vodkak, oro har, hobeki lausotuko ziola arimaren min sendatu ezina— eta beste sorgor-emaleak ere baziren, orain artean dastatu gaberik utzi izan zituenak. Edozer onargarriago izanen zen Isabela bat baino.

                

Orain emaztegaiari begira zegoelarik, errukirik gabe ohartuz haren larruaren zimurtxo bakoitzari, haren begi-petako beltzari, haren irri-egite inozoari, gehiago ez zuen ulertzen zergatik gau bakar bat ere galdu zuen sekulan, gorputz ikol horretatik atsegin apur bat atera nahirik; haren haragiak ahazturik zuen inoiz beste haragi horrek eman zion ikara, eta harekiko solas higuingarria berriz ere hasi beharrak izotzez betatzen zituen haren zainak oro. Baina ez zuen itzurbiderik... eta Isabela deus esatera ausartu gabe lotu zitzaionean, utzi zuen ahoa berean har ziezon, nahiz haren izate guztia bihurtzen zen laztan horren pean. Zorionez anderea ez zen konturatu atzekaldera hasi zuen higikundeaz...
                

Inor besterik ez zen ezagun etse guztian. Nora joanik ote zen haurra? Karrikara agian, eskolako lagun batzuengana, edo parkeko zuhaitzen artean zegoen bakarrik paseiatzen gaixoa... Neskamea ere ilkia zen. Halaz ere, ez zen egon nahi izan andregaiarekin goizaldea Theresarekin iragan zuen lekuan, ez inork atzemanen zituelakoan noski, baina profanatze bat izanen zelako; eta Isabelaren musuak ausartuago eta gosetuago egin zirenean, isilik bere lo-gelara eraman zuen. Andereak ez zukeen horrelakorik itxaroten eta esker onezko begirada heze bat eman zion — zakur batena irudi norbaitek otapur bat botatzen dionean, pentsatu zuen sorbaldak eraikiz.
                

Isabelak ba zekikeen edanari emana zela, sekula ez baitzuen nekerik hartu bere joera «makurrak» inori ezkutatzekotz — bat ezik... Halarik ere begitartea zapuztu zitzaion senargaiak, atea itxi ta giltzatu ondoren, beste edozer baino lehen liburutegi baten barrutik pattar-botila bat hartu eta botilatik bertatik xurrut egin zuenean. Zergatik manerarik egin eme horren aurrean bere neskamearen aurrean egiten ez bazuen, ez ziren bata bestea baino ohoragarriago noski! Aski esker haundia egiten zion Isabelari bere burua salduz; amaiturik zeuden harekiko zaldunkeriak oro. Baina Isabelak ez zuen hitzik esan — nahiz iruditu zitzaion gizonari erdeinu bezalako zerbait erakutsi zuela haren aurpegiak; ala oker ote zegoen? Erdeinua erdeinuaren truk, kito gara... pentsatu zuen irribarre batekin, alkoholaren su ona haren gorputz guztian zabaltzen hasten zelarik. Su horrek, ordea, ezin urteraz zezakeen haren izotza. Beharrik Isabela ez da ezertzaz konturako, eskatzen zion Zoriari, amore eman diezadan Theresaren geroaren gainean. Edatetik landa, zigarrillo bat piztu zuen, lasaiki, andregaiari agintzen ziolarik soinekoak erantz zitzan. Pozik men egin zion emakumeak.
                

Ba zekien Isabelaren gorputz osoa biluzik ikusteak haren erdeinua, haren narda gehituko, ugarituko zituela ezinagoan, eta horixe zuen nahi. Begiak higuinez bazkatzen zituen andre gazteari begira bere larrugorrian, higuinez eta gorrotoz. Eta pentsatzea behin Theresa ere horrela bihurtuko zela, haur baten gorpu mendre, bere ahultasunean hain hunkigarria zenaren ordez, neska baten gorputz betegina eskainiko zuela haren soari, maitari basati eta arronten atseginetarako baizik egoki ez lizatekeena!... Are gorrotagarriago zitzaion Isabela, haurra geroan zer bilakatuko zen irudimenera zekarkiolako, eta eme-gorputz hori zigorrez eta ugalez zehatzeko nahikari bat ezin garaituzkoa senditzen zuen bere zainetan, zilar-bizizko uhin hotz bat bezala. Behin eginen al zuen. Orain aldiz, berak zuen gorputz ezain horren men-peko izan behar... Bere jantzia soinean gorde zuen, bainan zigarrilloa patxadan itzali eta punta hauts-ontzian lehertu ondoren, joan zen ohean etzatera, Isabelaren ondoan.
                

Alkoholaren gain Isabelak ezarriko al zuen haren gorputzaren sorgortasuna... Begiak selauara jasorik, uzten zuen emakume irritsua haragi zainildua laztan ziezon, bere buruari gogor eginaz andregaia saietsera ez bultzatzekotz. Goragale bat zuen. Isabelari zerion usain okaztagarria ahora zetorkion, haren biloetatik, haren besapetik, haren sabeletik gorpu hil baten usaina izan bailitzakeen. Eta egian zen hilik zegoela eme-gorputz hori, harentzat bederen, besteen artasun epelak desiragarri aurkitzen bazuten ere(contracted; show full)n ertzean jarririk, zigarrillo bat piztu zuen hasarrez oraindik ikara zituen eskuekin. Gizona haren erasiaren haiduru zen, itxaropen oro galdurik sekula bere nahira erakarri ahal izanen zuela orain. Ez zuen luzaro iguriki. «Zergatik alaba besoetako hori heure etxean hartu duk?» hasten zen Isabela, «haur ergel, muker eta biziotsu bat baizik ez duk... pentsatzea gure zelatan egon dela hor, ate-atzean, gelan sartzen ikusi gaituenetik... Zergatik ez duk ezer esaten, ala barkatzen dizkiok bere manera horiek?».

                

—«Zer nahi dun esan diezanadan?» erantzun zion, bere buruari oraindik gogor eginaz egonarria gordetzearren.
                

—«Deus ere, deus ere, hain barkaor haizen ezkero; baina bihur izan nahi nauk gaurdanik neurriak hartuko dituala gu ezkondu eta ahal bezain denbora gutiren barru hemendik joan dadin».
                

—«Eta non ezarriko dut?».
                

—«Nahi duan lekuan, eni berdin ziaidak nigandik urruti dagoen ber. Ba dituk etse bereziak Theresa bezalako umezurtzentzat; ez duk han gaizkiago izanen, eta ni, askoz hobeki izanen nauk hura gabe!».
                

Eskerrik aunitz, eskerrik aunitz ene balizkako jainkoari! pentsatzen zuen gizonak Isabelaren hasarre-aldi horren aurrean. Azkenekotz, azkenekotz hark berak ematen zizkion bere burua askatzeko zio bat eta bide bat. Ahal zuen bezain lasaiki galdegin zion: «Eta ez badut nahi Theresa joan dadin?».
                

Harriturik begiratu zion Isabelak, itxaroten ez zuen ukatzen horri ez-jakin zer erantzun. Baina laster bere baitaratuz, botatu zion aurpegira: «Nahi izan beharko duk. Edo Theresak etse honetatik alde eginen dik ahalik eta lasterren, edo ni nauk hemen ez sartuko! Heurorrek aukera ezak».
                

Eskerrik aunitz, bai edonori edo edozeri, azkenean mendekantzaren momentoa etorri zitzaiolakotz. Emakumearengana senditzen zuen gorroto eta erdeinu guztia bere mintzoan jarriz, esan zion, ez-ajolatuarena eginaz: «Aukera aisa dinat: Theresa hemen egonen dun, eta hi, joan haiteke berehala». Ezti bat izan balitz bezala jakitzen zituen Isabelaren begitartean agiri ziren harridura, gorroto indargea, lotsa, bai eta bihotz-mina ere. Bakoitzak bere aldi bihotz-min izateko! Theresa gaixoaren aurpegia negarrez eragabeturik bere begien aurrean berriro zekusanean, ez zuen batere errukirik nabaitzen haren ohean eserita zegoen emakume hasarretu eta lotsatu harentzat... Bitartean Isabelak bere espiritua bildu zuen ordea, eta egotzi zion: «Zorotua hago ala? Uste al duk hori onartuko dudanik, ezkontzeko hitza emana dautaanean? Jendeek zer esanen lukete orain ezteiak autsiko balira?» Bai, beti jendearen esana garrantzikoena Isabela bezelakoentzako... Poz gaizto batekin haren mintzoaren ihakina egin zuen: Jendeek zer esanen lukete?» eta jarraitu zuen ankerki: «Irri ederrik eginen dinate noski hire lepotik, gaixoa, batez ere ezkontza zergatik hautsi den egiazko zioa jakiten badute! Hi bezalako eme eder bat bere alorrean hamaika urteko neskato batek garaiturik izatea... ez dun paper ona jokatu komedia horretan!».
                

Isabelak ez zuen gudua oraindik galdutzat eman nahi. Gizona atzera irabazi beharrez, beste bide batetik saiatu zen. Negar beroak zerizkiola murmurikatu zion: «Baina hire andregaia nauk, maite haut! Hik ere maite ninduala hion... Ezin egotz nazakek horrela, otoi ez dezaala egin! Barka iezadak esan dauadana gaitzitu bazaik. Nahi baduk, Theresa gurekin egonen duk orobat ziaidak hirekin ezkontzen naizen ezkero...».
                

«Jainko onak makurretik zain nazala! hi bezalako emazte bat izatetik alegia» ihardetsi zion Isabelaren otoitzari. Gehiegi zatekeen... Odol-otz guztia galdurik, eskumuturrak borobilduz, andregai izandakoak garraisia egin zion: «Urdea!» baina barrez hartu zuen orain hori.
                

—«Bai, urde bat haiz hi, eta hire alaba besoetako bikaina...».
                

—«Isabela, kontuz!» esan zion mehatxuz, eseri zen kadiratik zutitzen zelarik. Bainan besteak, zuhurtzia oro utzirik, jarraitu zuen:
       
        —«Bai, ba duk aspaldi ohartu natzaiola zuen elkarrekilakoari... hala ere ez nien sinetsiko horretara helduko hintzela, jende guztien irri-gai eta hire etsekoen lotsa-gai izatera, urdanga xiki hori dela kausa!».
                

Jauzi batez haren gainean izan zen. Hitz batxo emakume hamorratuari esan gabe, belar-ondoko bat eman zion matrailatik behera, hala ukaldiaren indarraz haren buruak paretari kontra eman zuen; eta orroaka hasi zen Isabela mina, lotsa eta hasarreagatik. Baina ez zion kasu egiten haren zaratari... berriz ere beste belar-ondoko bat eman zion, eta oraindik beste bat... Isabela hasi zen sudurretik odol isurtzen. Zurratuz hilen zuen gizonak, bet-betan gogorapen izugarri bat otu ez balitzaio. Non zegoen Theresa, nor(contracted; show full)beti enekin egonen haiz, biok bakarrik beti» eta bezperan bezala musu bat eman zion begietara. Orduan Theresak sinetsi zuen; haren negarra ez zen atertu, baina zorioneko malkoak isurtzen zituen orain, bihotz beteegia laxatzen zutenak, eta gizonak besoetan hartu zuenean etsera eramateko, burua tinkatu zuen harenaren kontra eta azkenekotz, gau ilunean agiri den artizarra, irribarren bat egin zion bere negarren artetik, eta eskua iragan zion laztanduz biloetan, aita besoeteakoak berari egin ohi zion antzera.

                

Isabela egiaz joanik zen. Neskamea baizik ez zuten aurkitu etsean; oraindik nagusiaren hasarrearen beldur baitzatekeen, ezer ez zien esan, baina begirada gaizto bat eman zien biei eta sukaldean sartu zen berehala, haiekin agitu nahi izan ez balitz bezala... izurrite batek joak izan balira bezala. Hainbat hobe, pentsatzen zuen etseko jaunak, erasiak biharko uzten baditu, orduko ba duket ihardespen bat gerturik! Theresa besoetan ohera eraman zuen. Ohean eratzan eta, amultsuki laztandu zizkion oraindik gorri eta bero zeduzkan matrailak, eta hitz kontsolagarriak esaten zizkion ahapetik. Baina kontsolaturik zegoen jadanik... Ereti baten buruan, gorputz eta gogoaren nekadura, edo aita besoetakoaren laztan arinak zio zirela, lokartu zen Theresa. Gizona oin-puntetan atera zen gelatik... gau hartan ez zen itzuliko, lo egin bear baitzuen Theresa gaixoak. Baina orain ba zekien segurtasunekin gau guztian haurraren ametsetan egonen zela, haren amets erneetan haurra zegoen bezala. Gau hartan ere ez zuen lorik egin.

[[Category:Euskara]]