Difference between revisions 7722 and 7723 on euwikisource[[w:eu:Gabriel Aresti|Gabriel Arestiren]] poema hau “''Harri eta herri''” liburuan argitaratu zen lehen aldiz, 1964an (Itxaropena argitaletxea, Zarautz). <div style="float:left;margin:0 0 .5em 1em;" class="toccolours"> {| class="wikitaula" | :''Nire aitaren etxea'' :''defendituko dut.'' :''Otsoen kontra,'' :''sikatearen kontra,'' :''lukurreriaren kontra,'' :''justiziaren kontra,'' :''defenditu'' :''eginen dut'' :''nire aitaren etxea.'' :''Galduko ditut'' :''aziendak,'' :''soloak,'' :''pinudiak;'' :''galduko ditut'' :''korrituak,'' :''errentak,'' :''interesak,'' :''baina nire aitaren etxea defendituko dut.'' :''Harmak kenduko dizkidate,'' :''eta eskuarekin defendituko dut'' :''nire aitaren etxea;'' :''eskuak ebakiko dizkidate,'' :''eta besoarekin defendituko dut'' :''nire aitaren etxea;'' :''besorik gabe,'' :''sorbaldik gabe,'' :''bularrik gabe'' :''utziko naute,'' :''eta arimarekin defendituko dut'' :''nire aitaren etxea.'' :''Ni hilen naiz,'' :''nire arima galduko da,'' :''nire askazia galduko da,'' :''baina nire aitaren etxeak'' :''iraunen du'' :''zutik. '' |} </div><br clear="all" /> [[Category:Euskara]] All content in the above text box is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike license Version 4 and was originally sourced from https://eu.wikisource.org/w/index.php?diff=prev&oldid=7723.
![]() ![]() This site is not affiliated with or endorsed in any way by the Wikimedia Foundation or any of its affiliates. In fact, we fucking despise them.
|