Revision 7722 of "Nire aitaren etxea defendituko dut" on euwikisource

[[eu:Gabriel Aresti|Gabriel Arestiren]] poema hau “''Harri eta herri''” liburuan argitaratu zen lehen aldiz, 1964an (Itxaropena argitaletxea, Zarautz). 

<div style="float:left;margin:0 0 .5em 1em;" class="toccolours">
{| class="wikitaula"
|
:''Nire aitaren etxea''
:''defendituko dut.''
:''Otsoen kontra,''
:''sikatearen kontra,''
:''lukurreriaren kontra,''
:''justiziaren kontra,''
:''defenditu''
:''eginen dut''
:''nire aitaren etxea.''
:''Galduko ditut''
:''aziendak,''
:''soloak,''
:''pinudiak;''
:''galduko ditut''
:''korrituak,''
:''errentak,''
:''interesak,''
:''baina nire aitaren etxea defendituko dut.''
:''Harmak kenduko dizkidate,''
:''eta eskuarekin defendituko dut''
:''nire aitaren etxea;''
:''eskuak ebakiko dizkidate,''
:''eta besoarekin defendituko dut''
:''nire aitaren etxea;''
:''besorik gabe,''
:''sorbaldik gabe,''
:''bularrik gabe''
:''utziko naute,''
:''eta arimarekin defendituko dut''
:''nire aitaren etxea.''
:''Ni hilen naiz,''
:''nire arima galduko da,''
:''nire askazia galduko da,''
:''baina nire aitaren etxeak''
:''iraunen du''
:''zutik. ''
|}
</div><br clear="all" />

[[Category:Euskara]]