Difference between revisions 4986676 and 5739202 on euwiki

[[Fitxategi:Smooches (baby and child kiss).jpg|thumbnail|Muxuen bidez sentimenduak adierazten ditugu eta, halaber, emozioak gogoratzen ditugu.]]
'''Adimen emozionala''' pertsona batek era orekatuaz [[emozio]]ak adierazteko eta besteenak ulertzeko [[trebezia psikologiko]]en multzoa da. Informazio hori erabiliz norberaren pentsaera eta portaera era egoki batez antolatu ahal da. Beste definizio baten arabera, “adimen emozionala [[sentimendu]]en, [[nortasun]]aren eta bulkada [[moral]]aren lotura bihurtzen da”.<ref>[http://www.hikhasi.com/artikulua/659 Milagros Pollán irakaslearen definzioa]</ref> Kontzeptua [[XX. mendea]]n zehar joan zen lantzen baina [[Daniel Goleman]] psikologoa eta kazetaria ezagutarazi egin zion publiko zabalari, hasiera batean ''Emotional Intelligence'' (Adimen emozionala) ([[1996]]) liburuari esker.<ref>Bantam Books. 1996.</ref>

== Kontzeptuaren garapena ==
XX.mendeko hasiera ikerlari batzuek adimenaren definizio zabalduenetan alde [[kognizio|kognitiboek]] erabateko nagusitasuna zutela ikusi zuten. Batez ere [[memoria (argipena)|memoria]] eta problemak ebazteko ahalmena baloratzen zen. Hala ere aipatutako ikerlariak elementu ez kognitiboen garrantzia hasi ziren ikusten.   
Horrela [[Robert L. Thorndike]], [[1920]], "[[gizarte adimena]]" ideia plazaratu zuen; horren bitartez beste pertsonei ulertzeko eta motibatzeko ahalmena deskribatu zuen.<ref>"An evaluation of the attempts to measure social intelligence". ''Psychological Bulletin'' (34): 275-284 or. 1937</ref>.   [[1940]]an, [[David Wechsler]] [[adimendu]]arekin lotuta ez dauden faktore batzuen eragina adimenaren portaeraren gainean deskribatu zituen; halaber, esan zuen, adimen-testak ez ziren osoak izango faktore horiek kontutan hartzen ez ziren bitartean. Aintzindari hauen lanek ez zuten arrakasta handirik lortu, zoritxarrez. [[1983]]an [[Howard Gardner]], ''Multiple Intelligences. The Theory in Practice''<ref>http://www.amazon.com/Multiple-Intelligences-Practice-Howard-Gardner/dp/B000N3(contracted; show full)
* angustia sahiesteko ahalmena, gure adimen fakultateetan horren eragina mugatzeko 
* enpatizatzeko eta besteengan konfiantza izateko ahalmena 

Goleman ustez pertsona batek ahalmen hauetan habila izatea garrantzia handia du haren bizitzan, maila intelektuala baino gehiago. [[Adimen-koziente]]a altua izatea, berez, ez du ziurtatzen pertsona baten arrakasta bizitzan, koziente hori adimen emozionalarekin lotuta ez badator.<ref>Goleman, Daniel (1996), 78.or.</ref>

==
  Erreferentziak  ==
{{erreferentzia_zerrenda}}

==  Bibliografia  ==
* [[Daniel Goleman]]:   ''Emotional Intelligence''. Bantam Books. 1996. ISBN 978-0-553-38371-3.

== Kanpo loturak ==
* Milagros POLLÁN RUFO: [http://www.hikhasi.com/artikulua/659 «GOLEMAN, Daniel: Adimen emozionala, autokontrolean aurreratzen»], ''Hik Hasi'', 58. zenbakia, 2001eko maiatza.
* [[Gipuzkoako Foru Aldundia]]: [http://www.emozioak.net/index.php/eu/adimen-emozionala/adimen-emozionala.html Gipuzkoan ikaskuntza emozionala eta soziala]
* {{es}} [http://www.inteligencia-emocional.org ''Inteligencia Emocional''], adimen emozionalari buruzko webgunea.
* {{en}} [http://www.casel.org Collaborative for Academic, Social and Emotional Learning erakundearen webgunea].
* {{en}} [http://www.danielgoleman.info Daniel Golemanen webgune ofiziala].

[[Kategoria:Adimena]]

[[Kategoria:Emozioak]]