Difference between revisions 5739202 and 5754805 on euwiki

[[Fitxategi:Smooches (baby and child kiss).jpg|thumbnail|Muxuen bidez sentimenduak adierazten ditugu eta, halaber, emozioak gogoratzen ditugu.]]
'''Adimen emozionala''' pertsona batek era orekatuaz [[emozio]]ak adierazteko eta besteenak ulertzeko [[trebezia psikologiko]]en multzoa da. Informazio hori erabiliz norberaren pentsaera eta portaera era egoki batez antolatu ahal da. Beste definizio baten arabera, “adimen emozionala [[sentimendu]]en, [[nortasun]]aren eta bulkada [[mora(contracted; show full)ef> baina bere aurretik, M. Beldoch (1964)<ref>"Sensitivity to expression of emotional meaning in three modes of communication". J. R. Davitz eta beste batzuk, ''The Communication of Emotional Meaning'', McGraw-Hill, 31-42 or.</ref> Stanley Greenspan, B. Leuner (1966), [[Stanley Greenspan]], [[Peter Salovey]] eta [[John D. Mayer]] (1989) antzeko proposamenak kaleratu zituzten. Azkenik, 1996an Golemanek kontzeptua zabaldu zuen.

== Adimen emozionalaren izaera ==

[[Daniel Goleman]]en aipatutako liburuan, adimen mota honen ezaugarri nagusiak aipatzen dira:<ref>Goleman, Daniel (1996). ''Inteligencia emocional'' (4.ed.). Bartzelona: Kairos. 61.or. ISBN 978-84-7245-371-5.</ref>
* geure burua motibatzeko ahalmena
* nahiz eta frustrazioak izan, geure gogo biziei ekiteko ahalmena
* bulkadak kontrolatzeko ahalmena 
* sariak atzeratzeko ahalmena 
* gure gogo egoera moldatzeko ahalmena 
(contracted; show full)
* {{es}} [http://www.inteligencia-emocional.org ''Inteligencia Emocional''], adimen emozionalari buruzko webgunea.
* {{en}} [http://www.casel.org Collaborative for Academic, Social and Emotional Learning erakundearen webgunea].
* {{en}} [http://www.danielgoleman.info Daniel Golemanen webgune ofiziala].

[[Kategoria:Adimena]]
[[Kategoria:Emozioak]]