Difference between revisions 8132767 and 8539588 on euwiki

{{Autopromozioa}}
'''Osasuna, Lana, Herria alternatiba''' [[COVID-19 pandemia Euskal Herrian|Covid19]] pandemia agertu bezain laster [[krisi ekonomiko]], sozial eta sanitarioari erantzuna emateko alternatiba da. Manifest bat argitaratu zuten [[2020]]<nowiki/>ko maiatzean<ref>Osasuna, Lana, Herria ekimenaren [https://web.archive.org/web/20201024095330/http://osasunalanaherria.eus/eu web orria]. Noiz kontsultatua: 2020/08/08an  </ref>.

Hasierako deialdian, alternatiba hau horrela definitzen zuen bere burua:<blockquote>Jatorri [[Lanbide|profesional]], [[Politika|politiko]] eta [[Ideologia|ideologiko]] ezberdina duen baina [[Euskal Herria]]<nowiki/>n bizi eta lan egiten duen langile eta [[Gizarte klase|herri klasearen]] mesedetara eraiki behar den proiektuarekiko engaiamendua duen giza talde batek<ref>(Gaztelania) [https://kaosenlared.net/osasuna-lana-herria-construyendo-espacios-de-ruptura/ Osasuna, lana, herria: Construyendo espacios de ruptura] Nekane Juradori egindako elkarrizketa. Noiz ikusita: 2020/08/08</ref> COVID-19ak eragindako [[pandemia]]ren ondorioen eta batez ere errezeta [[Neoliberalismo|neoliberalen]] aurkakoa den gehiengo sozialaren aldeko ekimena jarri nahi izan du eragile sozial, politiko eta [[Sindikatu|sindikalen]] eskura, aipatutako errezetek zor publikoa eta murrizketak baitituzte eragiteko aldagai bakar, kapital eta etekinaren gaineko eskuhartzea aukeretatik at utzita. Klase boteretsu eta bere [[nazio]], [[estatu]], [[Europa]] eta mundu mailako bere ordezkariek badute bere plana. Herri klaseek berea behar dute taxutu.</blockquote>
[[Fitxategi:Olh compo def simple web.png|thumb|Osasuna Lana Herria ekimenaren logotipoa]]

= Proposamena =
Ekainaren hasieran bai txostena<ref>Iniciativa Osasuna, Lana, Herria ekimenaren [https://web.archive.org/web/20201024085654/http://osasunalanaherria.eus/sites/default/files/Iniciativa%20OSASUNA%20LANA%20HERRIA%20Ekimena.pdf txostena], 2020ko ekainean argitaratua. Noiz kontsultatua: 2020/08/08an</ref> baita fundazio manifestua<ref>Facebook orrialdeko [https://www.facebook.com/Osasuna-lana-herria-104457597970860/ manifestua], 2020ko ekaina. Noiz kontsultatua: 2020/08/08an</ref> argitaratu zuten. Hurrengo lerroetan manifestua adierazten da.<blockquote>
(contracted; show full) bakoitzean eta lantoki bakoitzean langile-klaseen aldeko indar-korrelazioaren aldaketaren alde borrokatzen diren hainbat talde, kolektibo eta erakunde sozial, sindikal eta politikoren kaleko lana. Horregatik, bere gain hartzen du ahalik eta gehien eragile horien aurrean aurkezteko ekimena, eta abian jarri nahi diren dinamikak eta sinergiarako eta baterako lanerako aukerak sakonago ezagutzeko interesa duen edozein kolektiboren eskura geratzen da.
</blockquote>

= Erreferentziak =
<references />