Difference between revisions 8492116 and 8492117 on euwiki

== Bizitza ==

=== Lehen urteak ===

Inar Lezaun Nafarroako familia batean hazi zen [[Iruñea]]n. Gurasoak gitarra klasikoa jotzen zuten, eta arreba gazteak [[Zehar txirula|zeharkako txirula]]. Inarrek dio gitarra elektrikoa jotzen hasi zela bere aitak egun batean [[Pink Floyd]] taldearen [[The Wall]] diska jarri eta [[Comfortably Numb]] abestiaren gitarra soloak liluratu zuelako. Gainera, dibertigarria zirudien eta denborarekin Pink Floyd taldea ez ezik, musika talde gehiagoren interesa piztu zitzaion, haien artean [https://dreamtheater.net/ Dream Theater], [[Sorotan Bele]], Briganthya, [[Rush]], [[Genesis (musika taldea)|Genesis]], [[Yes]], [[Queen]], [[Jethro Tull]] eta [http://www.porcupinetree.com/ Porcupine Tree]. [https://www.pamplona.es/escuelademusica Joaquín Maya] musika eskolan ikasi zuen, Iruñean.

=== Musika eskolan ===
[[Fitxategi:Txistu.jpg|thumb|Txistua]]
Gitarrekiko interesik handiena hamaika urte zituenean piztu zitzaion, akademia batean ikasten hastean, hain zuzen ere. Urtebete geroago, argi zeukan bere musika ibilbidea hasi nahi zuela, eta Joaquín Maya musika eskolan matrikulatu zen. Instrumentuak aukeratzerakoan, [[Txistu (musika tresna)|Txistuaren]] soinuak liluratu zuen, ''(euskal hiru zuloko txirula ezaguna, esku batekin jotzen dena, beste eskua "tamboril" izeneko dan(contracted; show full)
* [https://photos.google.com/share/AF1QipNzgSJVkYxGFJYB4ui0PNWaqu7MfCcGfCyrSnsYSBiYNxLdCi3__mFBU8PiGHb73A?key=RDd3Z2JhMkx2M1h3cnQ1eFczRGtQbkV2S0p5QWJR/ Argazkiak: XIII.Txistulari Gazteen txapelketa-2018-]{{Apurtutako esteka|date=otsaila 2021 |bot=InternetArchiveBot |fix-attempted=yes }} {{eu}}

[[Kategoria:Txistulariak]]
[[Kategoria:Iruindarrak]]