Difference between revisions 8492117 and 8492118 on euwiki

== Bizitza ==

=

=== Musika eskolan ===
[[Fitxategi:Txistu.jpg|thumb|Txistua]]
Gitarrekiko interesik handiena hamaika urte zituenean piztu zitzaion, akademia batean ikasten hastean, hain zuzen ere. Urtebete geroago, argi zeukan bere musika ibilbidea hasi nahi zuela, eta Joaquín Maya musika eskolan matrikulatu zen. Instrumentuak aukeratzerakoan, [[Txistu (musika tresna)|Txistuaren]] soinuak liluratu zuen, ''(euskal hiru zuloko txirula ezaguna, esku batekin jotzen dena, beste eskua "tamboril" izeneko danbor bat batera jotzeko)''. Orduan, txistulari bidea jarraitzea erabaki zuen, gitarrak bere kabuz jotzen jarraitu zuen bitartean. Instrumentu honi denbora andana eskaini zion, hain da horrela, egunero zortzi ordu praktikatzera iritsi zela, bere lagun eta bateriajolearekin (Aimar Lana). Harekin elkartzen zen, taldean jo eta konposatzeko asmoz. Garai hartan musika konposizioarekiko zuen grina eta gaitasuna aurkitu zituen, eta musika eskolako bandarako ([[biolin]], [[biola]], [[biolontxelo]], [[kontrabaxu]], [[piano]], [[Txistu (musika tresna)|txistu]], [[Txistu handi|silbote]], [[harpa]] eta [[Perkusio instrumentu|perkusioz]] osatua zegoena) konposatu zituen hainbat obra. Hauek beren lehen konposizioak interpretatu zituzten, esaterako, ''The Song Of Forest''<ref>Ikusi: https://www.youtube.com/watch?v=4aH1C4Pal2Q</ref> eta '' Wilderness''<ref>Ikusi: https://www.youtube.com/watch?v=7s_bOMsP3Pw</ref>.

=== Pablo Sarasate kontserbatorioan ===

Musika eskolan lau urte pasa ondoren, Iruñeko '''[[Pablo Sarasate Musika Kontserbatorio Profesionala|Pablo Sarasate]]'''<ref>Pablo Sarasate Iruñeko, [[Nafarroa Garaia|Nafarroa Garaiko]] biolin jotzailea eta musikagile arrakastatsua izan zen, eta bere omenez ipini zitzaion izen hori [[Pablo Sarasate Musika Kontserbatorio Profesionala|Musika Kontserbatorio Profesionalari]].</ref> musika kontserbatorio profesionalean sartzeko az(contracted; show full)
* [https://photos.google.com/share/AF1QipNzgSJVkYxGFJYB4ui0PNWaqu7MfCcGfCyrSnsYSBiYNxLdCi3__mFBU8PiGHb73A?key=RDd3Z2JhMkx2M1h3cnQ1eFczRGtQbkV2S0p5QWJR/ Argazkiak: XIII.Txistulari Gazteen txapelketa-2018-]{{Apurtutako esteka|date=otsaila 2021 |bot=InternetArchiveBot |fix-attempted=yes }} {{eu}}

[[Kategoria:Txistulariak]]
[[Kategoria:Iruindarrak]]