Difference between revisions 5558 and 5559 on euwikibooks

Estatistikan maiz egiten dira kalkuluak. R [[:w:kalkulagailu|kalkulagailu]] moduan erabil daiteke. Adibidez, honako lehenengo agindu hau idatziz bigarren lerroko emaitza suertatuko da, lehenengo aginduaren ondoren "Enter" sakatuz (agindu bat exekutatzeko, beti sakatu behar da "Enter" tekla):


<source lang = "rsplus">
> (45+67+92)/7
> 29.14285714
</source>

(contracted; show full)

Kurtsorea aginduaren hasierara eraman nahi baduzu, ''CTRL+a'' sakatu behar da,. Aginduaren amaierara joan nahi baduzu, berriz, aski da ''CTRL+e'' sakatzea.

Aurretik idatzitako agindu batzuk badira berriz ere begiratu nahi dituzunak ''history'' agindua erabili behar da. Adibidez, azken 4 aginduak bistaratzeko:

<source lang = "rsplus">
> history(4)
</source>


== Aldagai anitzeko datu multzoen sarrera ==

Estatistikan aldagaien arteko erlazioak bilatzen dira askotan. Adibidez, altueraren, pisuaren eta adinaren arteko erlazioak aztertzeko, pertsona batzuen altuerak, pisuak eta adinak jaso beharko dira. Rtik bertatik horrelako datu multzoak sartzea posible bada ere, erosoagoa da Rtik kanpo datu multzoa osatu eta Rtik datu multzo horri dei egitea.

=== Datuak testu-fitxategi batean ===

Sinpleena datuak [[Windows]] sistema eragileko ohar-bloka (gaztelaniaz, ''bloc de notas'') izeneko aplikazioaren bitartez sartzea da. Adibidez, haur zenbaiten adina, pisua eta altuera jasotzeko zuzenean horrela idatz daiteke fitxategi berri batean:

4 26 106
5 34 112
........

Fitxategia gordetzean nahi duzun izena eman diezaiokezu, .txt [[:w:Fitxategi-luzapen|luzapenarekin]]. Baina ezin duzu edonon gorde: R fitxategi hori bilatzera joango den helbidean jarri behar duzu. Helbide hori zein den jakiteko, agibdu hau idatzi behar duzu R-n:

<source lang = "rsplus">
> getwd
</source>