Difference between revisions 5559 and 5560 on euwikibooks

Estatistikan maiz egiten dira kalkuluak. R [[:w:kalkulagailu|kalkulagailu]] moduan erabil daiteke. Adibidez, honako lehenengo agindu hau idatziz bigarren lerroko emaitza suertatuko da, lehenengo aginduaren ondoren "Enter" sakatuz (agindu bat exekutatzeko, beti sakatu behar da "Enter" tekla):


<source lang = "rsplus">
> (45+67+92)/7
> 29.14285714
</source>

(contracted; show full)

=== Datuak testu-fitxategi batean ===

Sinpleena datuak [[Windows]] sistema eragileko ohar-bloka (gaztelaniaz, ''bloc de notas'') izeneko aplikazioaren bitartez sartzea da. Adibidez, haur zenbaiten adina, pisua eta altuera jasotzeko zuzenean horrela idatz daiteke fitxategi berri batean:

4 26 106



5 34 112


........

Fitxategia gordetzean nahi duzun izena eman diezaiokezu, .txt [[:w:Fitxategi-luzapen|luzapenarekin]]. Baina ezin duzu edonon gorde: R fitxategi hori bilatzera joango den helbidean jarri behar duzu. Helbide hori zein den jakiteko, agibdu hau idatzi behar duzu R-n:

<source lang = "rsplus">
> getwd
</source>