Difference between revisions 5559 and 5560 on euwikibooksEstatistikan maiz egiten dira kalkuluak. R [[:w:kalkulagailu|kalkulagailu]] moduan erabil daiteke. Adibidez, honako lehenengo agindu hau idatziz bigarren lerroko emaitza suertatuko da, lehenengo aginduaren ondoren "Enter" sakatuz (agindu bat exekutatzeko, beti sakatu behar da "Enter" tekla): <source lang = "rsplus"> > (45+67+92)/7 > 29.14285714 </source> Azken emaitza hau gordeta geratzen da ".Last.value" izenarekin. Izena oso konplikatua denez, beste izen bat jarriko diogu: <source lang = "rsplus"> > emaitza=.Last.value > emaitza > 29.14285714 </source> Ikusten dugunez, lehenengo aginduak ez du ezer egiten; izan ere, izen aldaketa bat besterik ez du egiten eta programaren memorian gorde. Izena horrekin ''deia'' egiten denean (bigarren lerroan), izen horrekin gordetako balio zehatza emango digu (hirugarren lerroan). Datuak Rtik bertatik sartzen dira era sinple eta errazenean. Adibidez, ikasle batzuen notak modu honetan sar ditzakegu: <source lang = "rsplus"> > notak=c(6,7,5,5,3,8,6,7) </source> "Enter" tekla sakatzen bada, ez du ezer egiten, datu batzuk sartu eta horiei izena eman besterik ez baitugu egin. Izena memorian gordeta geratzen da. ''notak'' izenerako deia egiten bada, datu zerrenda izango da emaitza <source lang = "rsplus"> > notak > [1] 6 7 5 5 3 8 6 7 </source> Izena nahi den eran alda daiteke. Adibidez, ''notak'' ordez, ''lehenzatikonotak'' izena nahi bada jarri: <source lang = "rsplus"> > lehenzatikonotak=notak > lehenzatikonotak > [1] 6 7 5 5 3 8 6 7 </source> Sar ditzagun bigarren zatiko notak: <source lang = "rsplus"> > bizatikonotak=c(8,6,4,6,4,9,7,5) </source> Bi noten batuketa aise egiten da: <source lang = "rsplus"> > batuketa=lehenzatikonotak+bizatikonotak </source> Bi noten batezbestekoa (''bbko'' izena emango diegu) honela kalkulatu behar da: <source lang = "rsplus"> > bbko=batuketa/2 </source> [[:w:Aldagai kualitatibo|Aldagai kualitatiboak]] [[:w:Komatxoak|komatxoen]] artean sartzen dira. Adibidez, pertsona zenbaiti telefono mugikorraren marka galdetu zaie (s: Samsung, n:Nokia, a:Apple, l:LG): <source lang = "rsplus"> > telefonoak=c("s","n","a","n","s","l") > telefonoak [1] "s" "n" "a" "n" "s" "l" </source> Telefono marken kode hauek esanguratsuak ez direnez, ''itzulpena'' egiteko agindua badago: <source lang = "rsplus"> > telefonoak[telefonoak=="s"]="Samsung" > telefonoak[telefonoak=="n"]="Nokia" > telefonoak[telefonoak=="a"]="Apple" > telefonoak[telefonoak=="l"]="LG" > telefonoak [1] "Samsung" "Nokia" "Apple" "Nokia" "Samsung" "LG" </source> Aldagai kualitatibo nahiz kuantitatiboetan elementu jakin batzuk isolatzerik badago. Adibidez, hurrengo aginduak ''notak'' datu-multzotik aprobatuak bereizi eta ''aprobatunotak'' izena ematen dio azpimultzoari: <source lang = "rsplus"> > notak=c(8,6,4,6,4,9,7,5,3,2,6,7,2,3,4,7,8,9,6,7) > aprobatunotak=notak[notak>=5] > aprobatunotak [1] 8 6 6 9 7 5 6 7 7 8 9 6 7 </source> === Aginduetan zehar nabigatzen === Idatzitako agindu luze bat idaztean akatsa egin eta zuzendu nahi badugu, ezin dugu atzera egin, baina ez da agindu osoa berriz ere idatzi behar: gorako gezia sakatzen bada, sartutako azken agindua agertzen da pantailan eta bertan zuzendu daiteke akatsa. Kurtsorea aginduaren hasierara eraman nahi baduzu, ''CTRL+a'' sakatu behar da,. Aginduaren amaierara joan nahi baduzu, berriz, aski da ''CTRL+e'' sakatzea. Aurretik idatzitako agindu batzuk badira berriz ere begiratu nahi dituzunak ''history'' agindua erabili behar da. Adibidez, azken 4 aginduak bistaratzeko: <source lang = "rsplus"> > history(4) </source> == Aldagai anitzeko datu multzoen sarrera == Estatistikan aldagaien arteko erlazioak bilatzen dira askotan. Adibidez, altueraren, pisuaren eta adinaren arteko erlazioak aztertzeko, pertsona batzuen altuerak, pisuak eta adinak jaso beharko dira. Rtik bertatik horrelako datu multzoak sartzea posible bada ere, erosoagoa da Rtik kanpo datu multzoa osatu eta Rtik datu multzo horri dei egitea. === Datuak testu-fitxategi batean === Sinpleena datuak [[Windows]] sistema eragileko ohar-bloka (gaztelaniaz, ''bloc de notas'') izeneko aplikazioaren bitartez sartzea da. Adibidez, haur zenbaiten adina, pisua eta altuera jasotzeko zuzenean horrela idatz daiteke fitxategi berri batean: 4 26 106 ⏎ ⏎ 5 34 112 ⏎ ⏎ ........ Fitxategia gordetzean nahi duzun izena eman diezaiokezu, .txt [[:w:Fitxategi-luzapen|luzapenarekin]]. Baina ezin duzu edonon gorde: R fitxategi hori bilatzera joango den helbidean jarri behar duzu. Helbide hori zein den jakiteko, agibdu hau idatzi behar duzu R-n: <source lang = "rsplus"> > getwd </source> All content in the above text box is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike license Version 4 and was originally sourced from https://eu.wikibooks.org/w/index.php?diff=prev&oldid=5560.
![]() ![]() This site is not affiliated with or endorsed in any way by the Wikimedia Foundation or any of its affiliates. In fact, we fucking despise them.
|