Difference between revisions 5568 and 5571 on euwikibooksEstatistikan maiz egiten dira kalkuluak. R [[:w:kalkulagailu|kalkulagailu]] moduan erabil daiteke. Adibidez, honako lehenengo agindu hau idatziz bigarren lerroko emaitza suertatuko da, lehenengo aginduaren ondoren "Enter" sakatuz (agindu bat exekutatzeko, beti sakatu behar da "Enter" tekla): <source lang = "rsplus"> > (45+67+92)/7 > 29.14285714 </source> (contracted; show full)4 7 a_gela 5 3 b_gela 6 2 b_gela 7 1 b_gela 8 8 b_gela </source> Estatistikan aldagaien arteko erlazioak bilatzen dira askotan (aurreko adibidean bezala, non notak gelaren arabera azter daitezkeen). Rtik bertatik horrelako datu multzoak sartzea nahiz osatzea posible bada ere, erosoagoa da Rtik kanpo datu multzoa osatu eta Rtik datu multzo horri dei egitea. Sinpleena datuak [[Windows]] sistema eragileko ohar-bloka (gaztelaniaz, ''bloc de notas'') izeneko aplikazioaren bitartez sartzea da. Adibidez, haur zenbaiten adina, pisua eta altuera jasotzeko zuzenean horrela idatz daiteke fitxategi berri batean: 2 a 5 a ........ 8 b Fitxategia gordetzean nahi duzun izena eman diezaiokezu, .txt [[:w:Fitxategi-luzapen|luzapenarekin]]. Baina ezin duzu edonon gorde: R fitxategi hori bilatzera joango den helbidean jarri behar duzu. Helbide hori zein den jakiteko, agindu hau idatzi behar duzu R-n: <source lang = "rsplus"> > getwd() </source>Aurreko agindua erabil daiteke horretarako, baina nahiko desegokia da kasu gehienetan. All content in the above text box is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike license Version 4 and was originally sourced from https://eu.wikibooks.org/w/index.php?diff=prev&oldid=5571.
![]() ![]() This site is not affiliated with or endorsed in any way by the Wikimedia Foundation or any of its affiliates. In fact, we fucking despise them.
|