Difference between revisions 5571 and 5572 on euwikibooks

Estatistikan maiz egiten dira kalkuluak. R [[:w:kalkulagailu|kalkulagailu]] moduan erabil daiteke. Adibidez, honako lehenengo agindu hau idatziz bigarren lerroko emaitza suertatuko da, lehenengo aginduaren ondoren "Enter" sakatuz (agindu bat exekutatzeko, beti sakatu behar da "Enter" tekla):


<source lang = "rsplus">
> (45+67+92)/7
> 29.14285714
</source>

Azken emaitza hau gordeta geratzen da ".Last.value" izenarekin. Izena oso konplikatua denez, beste izen bat jarriko diogu:

<source lang = "rsplus">
> emaitza=.Last.value
> emaitza
> 29.14285714
</source>

Ikusten dugunez, lehenengo aginduak ez du ezer egiten; izan ere, izen aldaketa bat besterik ez du egiten eta programaren memorian gorde. Izena horrekin ''deia'' egiten denean (bigarren lerroan), izen horrekin gordetako balio zehatza emango digu (hirugarren lerroan).

Emaitza zehaztasun gutxiagorekin azaltzea nahi bada:

<source lang = "rsplus">
> print(emaitza,digits=3)
> 29.1
</source>

Aukeran, honela ere egin daiteke:

<source lang = "rsplus">
> borobil=round(emaitza,digits=1)
> borobil
> 29.1
</source>

Datuak Rtik bertatik sartzen dira era sinple eta errazenean. Adibidez, ikasle batzuen notak modu honetan sar ditzakegu:


<source lang = "rsplus">
> notak=c(6,7,5,5,3,8,6,7)
</source>


"Enter" tekla sakatzen bada, ez du ezer egiten, datu batzuk sartu eta horiei izena eman besterik ez baitugu egin. Izena memorian gordeta geratzen da. ''notak'' izenerako deia egiten bada, datu zerrenda izango da emaitza

<source lang = "rsplus">
> notak
> [1] 6 7 5 5 3 8 6 7
</source>

Izena nahi den eran alda daiteke. Adibidez, ''notak'' ordez, ''lehenzatikonotak'' izena nahi bada jarri:. Beste alde batetik agindu baten ondoren # ikurraren ondoren idazten denak ez du inongo eraginik eta iruzkinak idazteko erabiltzen da

<source lang = "rsplus">
> lehenzatikonotak=notak #Hau izen aldaketa besterik ez da
> lehenzatikonotak
> [1] 6 7 5 5 3 8 6 7
</source>

Sar ditzagun bigarren zatiko notak:

<source lang = "rsplus">
(contracted; show full)4      7 a_gela
5      3 b_gela
6      2 b_gela
7      1 b_gela
8      8 b_gela
</source>

Estatistikan aldagaien arteko erlazioak bilatzen dira askotan (aurreko adibidean bezala, non notak gelaren arabera azter daitezkeen). Aurreko agindua erabil daiteke horretarako, baina nahiko desegokia da kasu gehienetan.