Difference between revisions 5572 and 5580 on euwikibooks

Estatistikan maiz egiten dira kalkuluak. R [[:w:kalkulagailu|kalkulagailu]] moduan erabil daiteke. Adibidez, honako lehenengo agindu hau idatziz bigarren lerroko emaitza suertatuko da, lehenengo aginduaren ondoren "Enter" sakatuz (agindu bat exekutatzeko, beti sakatu behar da "Enter" tekla):


<source lang = "rsplus">
> (45+67+92)/7
> 29.14285714
</source>

(contracted; show full)<source lang = "rsplus">
> notak=c(8,6,4,6,4,9,7,5,3,2,6,7,2,3,4,7,8,9,6,7)
> aprobatunotak=notak[notak>=5]
> aprobatunotak
[1] 8 6 6 9 7 5 6 7 7 8 9 6 7
</source>


Berdintzaren kasuan bi berdintza ikur jarri behar dira:

<source lang = "rsplus">
> bostekoak=notak[notak==5]
> bostekoak
[1] 5
</source>

Datu-multzoak bateratu ere egin daitezke, euren jatorria galdu gabe:

<source lang = "rsplus">
> anotak=c(2,5,6,7)
> bnotak=c(3,2,1,8)
> notak=stack(list(a_gela=anotak,b_gela=bnotak))
> notak
  values    ind
1      2 a_gela
2      5 a_gela
3      6 a_gela
4      7 a_gela
5      3 b_gela
6      2 b_gela
7      1 b_gela
8      8 b_gela
</source>

Estatistikan aldagaien arteko erlazioak bilatzen dira askotan (aurreko adibidean bezala, non notak gelaren arabera azter daitezkeen). Aurreko agindua erabil daiteke horretarako, baina nahiko desegokia da kasu gehienetan.