Difference between revisions 5610 and 5612 on euwikibooks

R bereziki egokia da, estatistikako beste programen aldean, [[:w:datu-diagrama|datu-diagramak]] eratu eta manipulatzeko.

== Sektore diagramak ==

Sektore diagramen bitartez aldagai kualitatibo bateko maiztasunak (absolutuak edo erlatiboak) irudikatu nahi dira. Beraz, lehendabizi maiztasunak kalkulatu behar dira, absolutuetarako ''table'' agindua erabiliz eta erlatiboetarako ''prop.table'' agindua erabiliz aurrekoaren gainean:

(contracted; show full)

<source lang = "rsplus">
> biztanleriak=c(643713,322444,1157452,711826)
> biztanleria.behera=sort(biztanleriak,decreasing=TRUE)
> barplot(biztanleria.behera,names.arg=c("Bizkaia","Gipuzkoa","Nafarroa","Araba"),col=c("green"),main="Hego Euskal Herriko lurraldeetako biztanleriak",ylim=c(0,1200000))
</source>


Zutabeei kolore desberdinak eman nahi izanez gero, kolore jakinak aukeratu edo kolore gama jakin bat erabiliz egin daiteke, transparentzia ''alpha'' aukeraren bitartez ezarriz (0tik 1era):

<source lang = "rsplus">
> barplot(biztanleria.behera,names.arg=c("Bizkaia","Gipuzkoa","Nafarroa","Araba"),col=c("green"),main="Hego Euskal Herriko lurraldeetako biztanleriak",ylim=c(0,1200000),col=c("grey","green","red","brown"))
> barplot(biztanleria.behera,names.arg=c("Bizkaia","Gipuzkoa","Nafarroa","Araba"),col=c("green"),main="Hego Euskal Herriko lurraldeetako biztanleriak",ylim=c(0,1200000),col=heat.colors(4,alpha=0.5))
</source> 


Maiztasunak, absolutuak nahiz erlatiboak, adierazteko ere erabil daiteke. Adibidez:

<source lang = "rsplus">
> notak=c(5,5,6,7,6,6,6,6,7,8,7,6,5,6,7,6,5,8,9,9,8,8,9,7,7)
> notak.abs=table(notak)
> notak.erl=prop.table(notak.abs)
> barplot(notak.abs)
> barplot(notak.erl)
> barplot(notak.erl,ylim=c(0,40))
</source>

Grafiko guzitietan ardatzetako etiketak zuzen jarri daitezke, ''las'' aukerari 1 balioa emanez (0, 1, 2 eta 3 balioak har ditzake):

<source lang = "rsplus">
> barplot(notak.erl,ylim=c(0,40),las=1)
</source>

Zutabeetako ertzari eta fondoko planoari kolorea eman dakioke:

<source lang = "rsplus">
>par(bg="grey")
> barplot(notak.erl,ylim=c(0,40),las=1,border="white",col=c("yellow"))
</source>