Difference between revisions 5612 and 5613 on euwikibooks

R bereziki egokia da, estatistikako beste programen aldean, [[:w:datu-diagrama|datu-diagramak]] eratu eta manipulatzeko.

== Sektore diagramak ==

Sektore diagramen bitartez aldagai kualitatibo bateko maiztasunak (absolutuak edo erlatiboak) irudikatu nahi dira. Beraz, lehendabizi maiztasunak kalkulatu behar dira, absolutuetarako ''table'' agindua erabiliz eta erlatiboetarako ''prop.table'' agindua erabiliz aurrekoaren gainean:

(contracted; show full)</source>

Zutabeetako ertzari eta fondoko planoari kolorea eman dakioke:

<source lang = "rsplus">
>par(bg="grey")
> barplot(notak.erl,ylim=c(0,40),las=1,border="white",col=c("yellow"))
</source>


== Histogramak eta beste ==

[[:w:Histograma|Histogramak]] eratzeko oinarrizko agindua ''hist'' da:

<source lang = "rsplus">
> x=c(1,2,3,5,6,6,7,8,9,8,7,6,5,4,5,6,5,6,5,6,5,6,5,3,4)
> hist(x)
</source>

Agindu grafiko baterako ohiko parametroak gehitu dakizkioke. Adibidez, ardatza nahi den eran jarri, bina horretarako aurrez ezabatu behar da ''xaxt="n"'' jarrita:

<source lang = "rsplus">
> x=c(1,2,3,5,6,6,7,8,9,8,7,6,5,4,5,6,5,6,5,6,5,6,5,3,4)
> hist(x,xaxt="n")
> axis(1,c(0,1,2,3,4,5,6,7,8,9,10))
</source>

Adierazten ez bada, aginduak berak ezartzen ditu tarteak. Kanpotik ere ezar daitezke, ''breaks'' aukeraren bitartez. Adibidez, 0-2, 2-4, 4-6, 6-8 eta 8-10 tarteak nahi badira:

<source lang = "rsplus">
> x=c(1,2,3,5,6,6,7,8,9,8,7,6,5,4,5,6,5,6,5,6,5,6,5,3,4)
> hist(x,xaxt="n")
> axis(1,c(0,1,2,3,4,5,6,7,8,9,10))
</source>

Maiztasun erlatiboekin ere osa daiteke, baina horretarako ''plot.graph.freq'' agindua erabli behar da, ''frequency=2'' parametroarekin, baina horretarako ''agricolae'' paketea deskargatu behar da, ez baitago Rko oinarriko paketean:

<source lang = "rsplus">
> library(agricolae)
> plot.graph.freq(x,frequency=2)
</source>

Histograma marraztu gabe, dagokion maiztasun taula ere era daiteke, horretarako ''plot=FALSE'' aukera erabiliz:

<source lang = "rsplus">
> hist(x,plot=FALSE)
</source>